Bezierren kurba

Inf. Ordenagailu edo konputagailu bidezko grafikoetan, banakako puntuak elkarri lotzen (hau da, bitarteko puntuak kalkulatzen) dituen kurba. Moldatze fasean erabiltzen da eta parametro bidez adieraz daiteke.