betulazeo

izond. Bot. Urkiaren familiako zuhaitz edo zuhaixkez esaten da. Hosto zerratuak edo horztunak dituzte, eta loreak gerbetan. Fruitu lehorra dute, akenioaren gisakoa eta urren antzekoa, txapel batek babestua.