Berton

Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1998ko otsailean kaleratu zen lehen aldiz. Santutxun (Bilbo) du egoitza eta Batana batu euskara elkarteak argitaratzen du. Hilabetekaria da, 1.000 ale argitaratzen dira eta 1.000 pezeta kostatzen da urteko harpidetza. 32 orrialde izaten ditu normalean eta antzinako Begoņako elizatean, egungo Santutxu, Txurdinaga, Otxarkoaga, Uribarri, Zurbaran, Bolueta eta Begoņan banatzen da. Begoņako hainbat baserritan bertako euskara mantentzen da gaur egun eta hizkera honen ezaugarriak biltzen saiatzen da Berton aldizkaria. Garai batean Mahatserria zen eremu horretako informazioan oinarritzen da, batez ere, aldizkaria.