Batavia

Holandarrek 1619an Indonesiako Jakarta herrian eraiki zuten gotorlekuari ezarri zioten izena. Indonesia kolonia holandarra izan zen bitartean Jakarta Batavia izenaz ezagutu zuten kolonizatzaileek. 1949tik aurrera, Jakarta du izena.