Plan honek bi helburu ditu: batetik, Euskadiko eskoletan dagoen aniztasunari, hots, ikasleen eta egoeren aniztasunari, erantzutea; eta, bestetik, eskolan eta gizartean esku hartzeko irizpideak egokitzea, norbanakoaren garapena berma dadin eta ikasle guztiek eskola-arrakasta izan dezaten. Azken buruan, ikasle guztien ikaskuntzarako, partaidetzarako eta lorpenerako oztopoak kendu nahi dira.
Plan honek xede hau du: Eraiki behar dugun eskola-komunitateak abegikorra, parte-hartzailea eta estimulagarria izan behar du eta ikasleen gaitasun guztiak balioetsi behar ditu, hori baita eskola-arrakastaren oinarria.
Balio inklusiboak landu behar dituzte irakasle, ikasle, familia, komunitateko ordezkari eta hezkuntza-administrazioko eragile guztiek.
Berdintasunean, zuzentasunean eta justizian oinarritutako kultura etiko bat sustatu behar da hezkuntzaren alorreko erabaki eta jarduera guztietan.
Helburuak:
1.- Kultura, politika eta jarduera inklusiboak sustatzea Euskadiko hezkuntza-sistemaren arlo guztietan, administraziotik hasi eta ikasgeletara arte.
2.- Ikastetxeak aldaketa-eragile bihurtzea hezkuntza- eta curriculum-proiektuen bidez, eta ikasgelako jarduerak prestatzerakoan inklusio-ikuspegia kontuan hartzea.
3.- Gizabanakoaren gaitasunak lantzeari lehentasuna ematea ikasleak eskola-sisteman sartzen direnean eta hezkuntza-etapa batetik bestera igarotzerakoan, ikasle guztiek arrakasta lortu ahal izateko.
4.- Ezagutza, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoa eskura jartzea; izan ere, baliagarria da irakasleen gaitasunak hobetzeko eta praktika berritzaile, eraginkor eta inklusiboak garatzeko, hau da, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.
5.- Familiek eta komunitateak ikastetxeetan parte hartzea sustatzea, eta sareak sortzea eragileen eta erakundeen lana berariaz eta sistematikoki koordinatzeko.
6.- Hezkuntza-sistemaren maila guztietan, ikasleei ematen zaien laguntza beste modu batean antolatzea eta kudeatzea, eskola inklusiboaren printzipioak kontuan hartuta.
Denborari dagokionez, plan hau 2011/2012 ikasturtean hasi eta 2015/2016 ikasturtean amaituko da. Plana amaitzean, berriro aztertu beharko da, planak izandako bilakaera kontuan hartuta.
1.- Kultura, politika eta jarduera inklusiboak sustatzea Euskadiko hezkuntza-sistemaren arlo guztietan, administraziotik hasi eta ikasgeletaraino.
2.- Ikastetxeak aldaketa-eragile bihurtzea hezkuntza- eta curriculum-proiektuen bidez, eta ikasgelako jarduerak prestatzerakoan inklusio-ikuspegia kontuan hartzea.
3.- Gizabanakoaren gaitasunak lantzeari lehentasuna ematea ikasleak eskola-sisteman sartzen direnean eta hezkuntza-etapa batetik bestera igarotzerakoan, ikasle guztiek arrakasta lortu ahal izateko.
4.- Ezagutza, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoa eskura jartzea; izan ere, baliagarria da irakasleen gaitasunak hobetzeko eta praktika berritzaile, eraginkor eta inklusiboak garatzeko, hau da, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.
5.- Familiek eta komunitateak ikastetxeetan parte hartzea sustatzea, eta sareak sortzea eragileen eta erakundeen lana berariaz eta sistematikoki koordinatzeko:
6.- Hezkuntza-sistemaren maila guztietan, ikasleei ematen zaien laguntza beste modu batean antolatzea eta kudeatzea, eskola inklusiboaren printzipioak kontuan hartuta.
a.- Plan honen kudeaketa, koordinazioa eta jarraipena egiteko, hainbat batzorde daude aurreikusita:
Artezkaritza Batzordea
Kideak: Hezkuntzako sailburuordea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, ikuskatzaile nagusia eta Berritzegune Nagusiko zuzendaria.
Eginkizuna: Plan hau abian jartzen dela eta behar bezala gauzatzen dela bermatzea, eta ebaluazioak egiteko eta esku hartzeko estrategiak ezartzea.
Batzorde Teknikoa
Kideak: Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria; Hezkuntza Berriztatzeko Programaren lurralde-arduradunak; Berritzegune Nagusiko aniztasunaren, hezkuntza-premia berezien, kultura arteko hezkuntzaren eta bizikidetzaren arduradunak; Hezkuntza Saileko Ikuskaritza Nagusiko ordezkari bat.
Eginkizunak:
Ebaluazio-prozesua diseinatzea, planifikatzea eta antolatzea.
Urteko oroitidazkia egitea. Oroitidazki horretan, planaren aurrerabideari buruzko datu esanguratsuenak bilduko dituzte, planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.
Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI-IVEI) hezkuntza-sistemaren zer alderdi aztertu beharko lituzkeen proposatzea Batzorde Zuzentzaileari. Aztertu beharreko alderdiak Plan Estrategiko honen eraginpean dauden alderdiak izango dira, hain zuzen ere.
Jarraipen-batzordeak
Kideak: Batzorde Teknikoko kideak eta landutako arloko gizarte-eragileak (irakasleak, ezgaitasuna duten ikasleen familien elkarteak, ikasleen gurasoen federazioak, erakundeak...).
Eginkizunak:
b.- Planaren ebaluazioa eta jarraipena egiteko lorpen-adierazleak helburu bakoitzeko helmugak garatzen dituzten ekintzetan zehaztuta daude.
c.- Plan hau ezarrita, eragin hauek itxaro dira:
Hezkuntza-sistemako ardura-maila guztiek erabakiak inklusiboki hartzea, hobekuntzarako protokolo, tresna eta planak izanda.
Ikasle guztiei eskolatzea, ikaskuntza, parte-hartzea eta lorpena ahalbidetzeko irizpideak izatea, baztertze-egoeren arrisku handiena duten ikasleei mesede egiten dieten neurriak hartuta.
Profesionalek eta eskolako nahiz eskolaz kanpoko laguntza-zerbitzuek tresnak izango dituzte ikasle guztiek ikasi eta parte har dezaten. Ikasleen gaitasunetan sinetsiko dute, eta lan egingo dute ikasleek oinarrizko gaitasunak lor ditzaten.
Familiek modu aktiboan parte hartuko dute hezkuntza-komunitatean; esparru jakin batean parte hartuko dute.