Azken eguneratzea: 2012/02/27
Ingurumen, Lurraldearen Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Hazi Fundazioak euskal produktuen bitartez, Gourmet Aretoan parte hartuko dute Madrilen. Eusko Label online denda eta Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deituraren 25. urteurrenaren ospakizun-ekitaldia aurkeztuko dira.
Euskal produktuen kalitatea berriro ere Euskadik Gourmets 2012 azokan izango duen presentziaren protagonista bilakatuko da; janari eta edarien azoka garrantzitsu honek bere hogeita seigarren edizioa du aurtengo hau. Eusko Jaurlaritzak sustatutako stand horretan, martxoaren 5etik 8ra bitartean, Euskadiko Elikagaigintza Industriaren hogeita hamar bat enpresa izango dira.
Bisitari profesionalek sustapen-jarduera berezietan parte hartu ahal izango dute, hala nola Zuzenako Sukaldaritza erakusketetan, gutxi gorabehera 15 minutuko iraupena dutela; Eusko Jaurlaritzaren stand horretan bertan egingo dira erakusketok. Sukaldaritzako profesionalek errezeta desberdinak prestatuko dituzte, inprobisatzen errazak diren pintxoetatik hasi eta plater landuetaraino, denek ezaugarri komun bat dutela; lehengaia.
Gainera, erakusketan parte hartzen duten upategien Ardoaren Galeria kokatuko da Euskadiren standean, eta bertan, Arabako Errioxako ardoen, Txakolinaren, Sagardo Naturalaren eta Patxaranaren dastatze ugari eskainiko dira, sommelier baten gidaritzapean.
Eskaintza gastronomikoa askotarikoa izango da, elikagaigintzako sektore guztiek parte hartuko dute eta produktu naturaletik hasi eta IV. eta V. gamako ontziratuetaraino bilduko dituzten aurkezpenak egingo dira.
Gourmet Klubaren nazioarteko aretoa 1986. urtean sortu zen goi gamako produktuen ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagune izateko helburuz. Europan kalitateko gastronomiaren sektorean erreferentzia garrantzitsuenetako bat den azoka profesional honek jarduera paraleloen programa aberats bat du, hala nola mahai-inguruak, erakusketak, lehiaketak, eztabaidak eta txapelketak.
Euskadiko stand-ek aurkeztuko dituzten berrien katalogoa.
2012ko Gourmets Saloian parte hartuko duten enpresen katalogoa.
2012ko Gourmets Saloian Euskadiko stan-ak izango duen egitaraua.
Eusko Label Euskadiko produktuen dendaren aurkezpena
Eusko Jaurlaritzak Gourmet Aretoaren hogeita seigarren ediziorako aurreikusitako jardueren artean aipatzekoa da Eusko Label online dendaren aurkezpena, datorren asteartean, martxoak 6, goizeko 11:00etan. www.euskolabeltienda.com espazio birtuala kalitate ziurtatua duten Euskadiko produktuen erakusleiho ofiziala izateko helburuz sortu da.
Denda berrian Eusko Label eta Euskal Baserri produktuak eta beste marka bermedun batzuk topatu ahal izango ditugu, baita Euskadin dauden bost Jatorri Deituren barruan sailkatuta dauden produktuak ere, beren Kontseilu Arauemaileek kudeatuta.
Plataforma digital hori HAZI fundazioak kontrolatua eta kudeatua dago; korporazio hori Itsasmendikoi, IKT eta Kalitatea Fundazioa enpresek osatua dago. Euskal zerbitzuak modu orokor batez bateratzeko helburuz sortu da HAZI Korporazioa, lehen sektorearen, elikagaigintzaren, landa-ingurunearen eta itsas bazterraren lehiakortasuna eta iraunkortasuna sustatzeari begira.
Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deiturak bere 25. urteurrena ospatuko du
Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deiturak bere 25. urteurrena ospatuko du Eusko Jaurlaritzaren standean, datorren asteazkenean, martxoak 7, eguerdiko 13:30ean. Erakunde hau 1987. urtean sortu zen latxa ardien eta Karrantzako ardien artzaina eta benetako Idiazabal gaztaren ekoizlea babesteko, eta bide batez, kontsumitzaileari horren jatorria eta kalitatea ziurtatzeko.
Gaur egun 500 ganadutegi eta 100 gaztandegi baino gehiago atxikita daude Jatorrizko Deitura honi, eta gehienek beren ustiapeneko esnea erabiliz ekoizten dituzte beren produktuak. Horien tamainak, edonola ere, artisau erako zainketa ziurtatzen du, bai prestakuntza-aldian eta bai umotze-aldian edo fintze-aldian ere. Esnearen eta gaztearen ekoizpena Euskadin eta Nafarroan egiten da beti (Erronkari bailaran izan ezik).
Euskadiko Elikagaigintza Industriako enpresa parte-hartzaileen zerrenda
Alma de Cacao: Goi-kalitateko txokolateak
Altún: Arabako Errioxako ardoa (Errioxa J.D.Ka.)
Bacalao Giraldo: Bakailao gezatua
Bacalaos Alkorta: Bakailao gezatua, bakailao izoztua, bakailao gazitua, bakailao prestatua, olagarro egosia
Bodegas Gomez de Segura: Vinos de Rioja Alavesa (D.O.Ca Rioja)
Bodegas Luis Alegre: Arabako Errioxako ardoa (Errioxa J.D.Ka.)
Bodegas y Viñedos Labastida -Solagüen: Arabako Errioxako ardoa (Errioxa J.D.Ka.)
C.R.D.O. Getariako Txakolina: J.I. duen Txakolina Getariako Txakolina
C.R.D.O.P. Queso Idiazabal: Idiazabal Gazta J.D.B.K.A.
Conservas Nardin: Antxoa-xerrak, hegaluzea oliotan, antxoa ozpinetan, antxoa ketua, berdel ketua, bokarta-pintxoak
Conservas Ortiz, S.A.: Hegaluzea, antxoak, hegalabur argia, plater prestatuak, sardinak, arrabak, berdel frijitua
Conservas Serrats: Hegaluzea, hegalabur argia, Kantauriko antxoa, muskuiluak, sardinatxoak
Conservas Zallo S.A.: Arrain-kontserbak eta -erdikontserbak
Geltoki: Gozogintza izoztua
Gorrotxategi: Pastak, txokolateak, turroiak
Gourmeki: Itsasoko zenbait produktu.
Hamburguesas Eizaguirre: Hanburgesak % 100 abelgorri-okela
Eusko label: Euskadiko Abelgorri Okela, Euskal Baserriko Oilaskoa, Eztia, Euskal Esne Bildotsa, Euskal Esnea, Hegaluzea eta Hegalaburra, Euskal Baserriko Arrautza, Arabako Patata, Gernikako Piperrak, Ibarrako Piparrak, Euskal Tomatea, Euskal Babarrunak, Euskal Letxuga, Euskal Sagardoa. Produktu hauek guztiak Eusko Label kalitatearen bermeaz identifikatuta daude.
Heredad Ugarte: Arabako Errioxako ardoa (Errioxa J.D.Ka.)
Lumagorri: Eusko Labela duen baserriko oilaskoa
Pates Zubia: Ahate eta antzarren eratorriak, pateak eta mousseak, esterilizatuak eta pasteurizatuak, txistorra, piper-haragiaren landare-kontserba, ahate eta antzarren haragi freskoak merkaturatzea.
Patxaran Barañano: Patxarana, belar-likorea, uxuala, krema-likorea, limoi-likorea, kafe-likorea, brandya, fruta-likorea, anisa
Sal de Añana/Ananako Gatza: Gatz minerala, gatz-lorea, gatz likido minerala, ardo gatz-lorea, ardo-gatza
Salica: Hegaluze, hegalabur argi, Kantauriko antxoaren kontserbak, Galiziako itsasadarretako berezitasunak, izoztuak, aurrez prestatutako hegaluze/hegalaburra, MSC hegaluze ziurtatua
Sukiker: 4. eta 5. gamako produktuak, bakailaoa eta beste
Urkabe: Urdaiazpiko egosi iberikoa, máxima tonel urdaiazpiko egosia, tonel indioilar-bularkia, máxima txerri-burua, artisau erako urdaiazpiko egosi aparta