Azken eguneratzea: 2012/10/04

Eduki eta erakunde berriak Liburuklik: Euskal Liburutegi Digitalean

Aste honetan eguneratu da Liburuklik: Euskal Liburutegi Digitalaren bilduma. Parada honetan 83.066 irudi berriak sartu egin dira, eta horrela Liburuklik-en funts digitalaren jakin-mina eta aberatasuna haunditzen joango da.

Sartu diren lan digitalizatuen artean daude “incunables” bilduma, Bizkaiko Foru Liburutegiarenak, eta prentsa historikoaren zenbait izenburu: “El Nervión y la Tarde”, “Excelsius” eta “Excelsior”.

Horretaz gain, Arabako Foru Aldundiaren aldizkarien 15 izenburu ere kargatu dira. Askoren artean,“La ilustración de Álava”, “La abeja”, “El anunciador vitoriano” eta abar.

Baita ere “El Gorbea” egunkaria digitalizatu egin da, Vitoria-Gasteizko Udal Artxiboa “Pilar Arostegui”-en funts bibliografikoa dena.

Liburuklik: Euskal Liburutegi Digitala elkarlaneko proiektua da, eta nahi duten erakundeek edo liburutegiek parte har dezakete. Erakundeen arteko lankidetzaren bidez bilduma patrimonialak aberaztu dira eta euskal ondare bibliografikoaren sarbidea eta hedapena bultzatzen da.