Azken eguneratzea: 2008/03/31
Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren arteko akordioa Tabakalera proiektuari buruz
Tabakalerak, besteak beste, Arteleku, Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa aretoak, Donostia Kulturako Zine Unitatea eta Euskadiko Filmategia bilduko ditu bere baitan. Halaber, Gipuzkoako Diputazioak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko du Koldo Mitxelena Kulturunearen eraikina, Euskadiko Liburutegiaren egoitza izan dadin.

Gaur goizean Donostian, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Odon Elorza Donostiako alkateak Tabakalera proiektuaren funtsezko oinarri eragileen gainean lortutako akordioa aurkeztu dute.

Tabakaleraren administrazio-kontseilua osaten dutelarik, hiru erakunde hauen artean lorturiko akordio honen argitan, Donostiako Udala Euskadiko Filmategia Fundazioko patronatuan sartuko da; eta  Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturako Zine Uniteak, elkarrekin batera,  Tabakalerako muina osatuko dute.
Bigarrenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Ikusizko Arteen Zerbitzua (Arteleku eta Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa-aretoak) Tabakaleran txertatuko du, berezko baliabide eta giza baliabideekin.
Hirugarrenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko du Koldo Mitxelena Kulturunearen eraikina, bere baliabide teknologikoekin, zein bere liburutegi funts historikoarekin eta bi erakundeek adostutako liburutegi alorreko pertsonalarekin, Koldo Mitxelena eraikina Euskadiko Liburutegiaren egoitza izan dadin. Halaber, Donostiako Udalak, dagokion digitalizazio plana adostu ondoren, Euskadiko Liburutegiaren esku jarriko ditu bere jabegoko liburutegi funts historikoak.
Eta azkenik, Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroaren Mediatekak,  berezkoa duen ikus-entzunezkoen alorreko dokumentazio zerbitzua eskaintzeaz gainera, bere baitan hartuko ditu ikus kultura garaikidearekin lotura duten Koldo Mitxelena Kulturunearen eta Artelekuko Dokumentazio Zentroaren funts dokumentalak eta halaber, Donostiako Udal Liburutegi Sareko beharrezkoak ikusten diren funtsak.

Erakundeen arteko akordioa Tabakaleraren gainean

Plan Operatibo gisa 2007ko abenduan aurkeztutako  Nazioarteko Kultura Garaikide Zentroaren -Tabakaleraren- egitasmoaren garapen eta definizioak, Elkartea osatzen duten Erakundeen hausnarketa eragin du eta horren ondorioz Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak honako funtsezko oinarri eragileak adostu dituzte elkarrekin
 
-Egungo kultur ekipamenduen eta erakundeen mapa ordenatu beharra Tabakaleraren helburuak eta xedeak zehaztu eta sendotzeko, bikoizketak saihesteko eta eraginkortasuna bultzatzeko.   
 
-Tabakaleran ikusizko kulturaren alor desberdinen eta zerbitzuen inguruan osatutako egitasmo bakar koherentearen alde egiteko erabakia.      
 
-Ikusizko eta ikus-entzunezko kultura landu duten ekipamendu publikoetan garatu izan diren egitasmoen garrantzia azpimarratu eta aitortzen da, horietan oinarritzen da zentro berriaren definizioa eta ondorengo garapena. Horregatik, Tabakalerak, orain arte metatutako eskarmentu,  esperientzia eta kultur balioak garatu eta sakonduko ditu. 
 
-Erakundeen arteko elkarlanak, kudeaketan eta garapenean bikaintasuna helburu izanda,  arte eta kultura alorrak jorratzen dituzten gune independente eta espezializatu horien bateratzeak edo eta elkartzeak eragingo ditu, edozein izanda haien egungo izaera  zein Erakunde baten edo bestearekiko atxikimendu juridikoa.
 
-Erakundeok herritarrei efizientzian eta efikazian oinarritutako ikus
entzunezko alorreko kultura zerbitzuen eskaintza orekatua, zehatza eta
espezializatua zor diegu. Hori horrela, protagonismoak alde batera utzita,
Erakundeok bat gatoz honako birmoldaketan eta egitasmoen elkarketan. 
 
Honen guztiaren ondorioz, honako oinarrizko elkartzeak erabaki dira:   

1.- Donostiako Udala Euskadiko Filmategia Fundazioko patronatuan sartuko da; eta  Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturako Zine Unitateak, elkarrekin batera,  Tabakalerako muina osatuko dute, ikus-entzunezkoen zaintza, ikerketa, zabalpen eta programaziorako arloen ardurarekin. 
 
2.- Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Ikusizko Arteen Zerbitzua (Arteleku eta Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa-aretoak) Tabakaleran txertatuko du, berezko baliabide eta giza baliabideekin; egun eskaintzen dituzten egitasmoei geroa eta garapena emango zaie,   Tabakalerarentzat gune izango baitira bere prestakuntza, gogoeta, sorkuntza eta erakusketa egitasmoak osatzean.
 
3.- Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko du Koldo Mitxelena Kulturunearen eraikina, bere baliabide teknologikoekin, zein bere liburutegi funts historikoarekin eta bi erakundeek adostutako liburutegi alorreko pertsonalarekin, Koldo Mitxelena eraikina Euskadiko Liburutegiaren egoitza izan dadin. Halaber, Donostiako Udalak, dagokion digitalizazio plana adostu ondoren, Euskadiko Liburutegiaren esku jarriko ditu bere jabegoko liburutegi funts historikoak (Mandas Dukearen funtsa eta Hemeroteka historikoa).

4.- Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroaren Mediatekak,  berezkoa duen ikus-entzunezkoen alorreko dokumentazio zerbitzua eskaintzeaz gainera, bere baitan hartuko ditu ikus kultura garaikidearekin lotura duten Koldo Mitxelena Kulturunearen eta Artelekuko Dokumentazio Zentroaren funts dokumentalak eta halaber, Donostiako Udal Liburutegi Sareko beharrezkoak ikusten diren funtsak. Hori guztia, herritarren informaziorako irisbideetan egungotasun, garaikidetasun eta zentralitate beharrei irtenbidea batu elkartuko dituen instantzia bakar bat lortu asmoz.
Aztertuko da egokia den Mediateka osatzea, Gipuzkoako lurralde historikoetako eta/edo Donostiako hirirako irakurketa publikoaren sareko buru eginez.

Euskadiko Liburutegia Koldo Mitxelenan 

Euskadiko Liburutegia Euskadiko Liburutegi Legeak aurreikusten du eta egun Jaurlaritzaren baitako tramitazioan den berariazko Euskadi Liburutegia sortze legeak eratuko du. Liburutegi nazional gisa eta Euskadiko Liburutegi Legeak ezartzen duenez,  euskal bibliografia gordailatzeko zentroa denez, helburutzat dauka, besteak beste, Euskadiko bibliografi produkzioa eta euskararen hizkuntza-eremuarekin erlazionatutakoa bildu, kontserbatu eta zabaltzea. Lege Gordailuaren ardura du eta   beste erakunde batzuekin batera, koordinazio-lanak egingo ditu euskal bibliografi ondarea eskuratu, kontserbatu eta zabaltzeko. Izan ere, ondare hori kontserbatzeak duen garrantzia ukaezina da, balio handikoa baita informazio, hezkuntza eta ikerketarako eta kultura, hala orokorra nola, bereziki, Euskal Herriarena, ezagutu eta garatzeko.Horrekin batera formatu berrietan sortutako ekoizpenaren gordailua izango da, Gordailu elektronikoak garrantzi berezia izango duelarik.

Horrekin batera, Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionalari zerbitzu eskainiko dio eta horren burutzan izango da, beste erakunde batzuekin elkarlanean.

Donostia, 2008ko martxoaren 31an