UPV-EHUk gidatuko du hidrogeno berdea garraiatzeko UnLOHCked proiektuaren partzuergoa, 3 urtetarako 3 milioiko finantzazioaz, EBko Horizon Europe berrikuntzako esparru-programaren kontura

Argitalpen-data: 

Hidrogeno berdea karbono dioxidoaren emisiorik gabe sortzen dena da. Biltegiratze eta garraio bideragarri eta eraginkorragoan aurrera egin nahi da, etorkizunean erregai horrek merkatuan bidea ireki dezan.

Proiektuaren izenak orain arte itxita zegoen zerbait irekitzea aipatzen du, hau da, gas mota horren lehiakortasunerako bidea. LOHC teknologia ere aipatzen du, eta haren ingelesezko siglak hidrogenoa daramaten material organiko likidoei dagozkie. Horiek hidrogenoari egungo hodietatik lagunduko liokete; gasa bere kabuz, berriz, ezin da bertatik ibili presio handiengatik; eta erreakzio kimikoen bidez gehitu edo bereiziko lirateke material horiek gasetik. Aldi berean, ikerketari esker, gaur egun hidrogenoa ekoizteko erabiltzen diren beste material kritiko batzuk ezabatuko lirateke.

UPV/EHUko SuPrEn taldeak, zehazki Bilboko Ingeniaritza Eskolaren gidaritzapean, urteak daramatza nazioartean ildo horretan lanean beste proiektu batzuekin. Kasu honetan 7 bazkidek hartzen dute parte; 3 industrialek (Alemaniakoak eta Herbehereetakoak) eta 4 akademikok (Frantziakoak eta Hegoafrikakoak, EHUz gain).

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea