Azken eguneratzea: 2009/02/05
Erakusketa National Geographic aldizkariarekin elkarlanean antolatu da
BIODIBERTSITATEA IZOTZETAN, aldi baterako erakusketa berria Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroan-Madariaga Dorretxean
Sarrera doan da , eta hiru hilabetetan ikusgai izango da

Euskal Herriko Biodibertsitatearen Zentroak-Madariaga Dorretxeak aldi baterako erakusketa berri bat inaguratu du: “Biodibertsitatea Izotzetan”.  National Geographic aldizkariaren laguntzarekin  Madariaga Dorretxeko lantaldeak erakusketa izugarria prestatu du bere egitarauan  planetako bi zonalde izoztuen Biodibertsitatea ezagutzera emateko: Artikoa eta Antartikoa.

Biak, Artikoa eta Antartikoa, garrantzi handikoak dira munduko klimaren erregulaziorako, itsas korronteen eta haizeen dinamikan eraginez. Erakusketak klima aldaketaz hausnartzeko aukera ematen du, poloen urtzeak ez duelako  pertsonen bizi kalitatean bakarrik eragiten, espezie guztiek euren ingurunearekin daukaten harremana ezegonkortzen du. Bi zonaldeak publikoarengana hurbiltzeko, Euskal Herriko Biodibertsitatearen Zentroak- Madariaga Dorretxeak Paul Nicklen-en (National Geographic) argazki izugarriak ekarri ditu, horietariko batzuk “World Press Photo 08”  lehiaketan  sarituak. “Biodibertsitatea Izotzetan” doan ikusgai egongo da otsailean, martxoan eta apirilean, hilak 30 arte.

Zirkulu Polar Artikoa biodibertsitate handikoa da, inguru ezberdinak batzen dituelako: lur lehorra, izotza eta itsasoa. Zirkulu Polar Antartikoa, aldiz, lur zati batek eta bere inguruko izotzak osatzen dute: Antártika, izoztutako kontinentea. Bizi baldintzak polo bietan dira latzak, baina Antartikan tenperaturarik baxuenak egoten dira, kontinentaltasuna dela eta. Artikoan, ordea, ozeanoko urak errazago gordetzen du beroa uda luzean zehar, neguan tenperatura atseginagoak sortuz. Antartikan, kostaldeko lerro parean biodibertsitatea handia da, udan batez ere, landaredi formazio nagusiak garatzeko eta hegaztiek habia egiteko, kumeak hazteko eta atseden hartzeko leku paregabea da, baita itsas ugaztunentzako ere.

 

 

www.torremadariaga.org