EGA agiriaren bidez, zure euskara maila frogatu ahal izango duzu. Deialdi hauek libreak dira eta edonor aurkez daiteke. Ez ahaztu, EGA azterketa egiteko gutxienez 17 urte eduki behar dira urte barruan. Urtean bitan zabaltzen dira azterketa hauek egiteko matrikula epeak. Matrikula Internet bidez egin behar da nahitaez (kontsultatu egutegia izena emateko eta probak egiteko).
EGA lortzeko hiru proba gainditu behar dira (ikusi azterketa-eredua - pdf, 113,13 kB -, finkatzen duen Agindua):
1.- Liburua
EGA azterketa prestatzeko liburu bat ere baduzu. "EGA 2007ko eta 2008ko Azteketak" da hori. Liburua agortuta dago. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzuan erosten badituzu liburuak eta Gazte-txartela baldin baduzu, %20ko deskontua izango duzu.
2.- Internet
Hezkuntza Saileko web orrialdean aurreko urteetako (2001-2006) azterketak dituzu.
Euskal Jakintzak eta Internet & Euskadi elkarteak EGA prestatzeko hainbat baliabide jarri dituzte denon eskura.
Hauek dira baliokidetzak, 297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko denaren arabera:

Euskaltegietako ikasleek EGA maila baino beheragoko agiri bat lortzeko aukera dute. Mailak egiaztatzeko, azterketa bat gainditu beharko du ikasleak. Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza izango da ikasturte horretan euskaltegi batean izena emanda izatea.
Matrikula Internet bidez egingo da.
Hizkuntza-eskola ofizialek ere badute beren euskara agiria. Azterketa bi deialdi daude, ikasle libre eta ofizialentzat.
Azterketa ereduak ikusi nahi badituzu, jo ezazu Hizkuntza Eskola Ofizialetako web orrialdeetara. Euskadin 14 zentro daude, dagokizun zentroan gauzatu behar duzu matrikula.
1.- Administrazio Orokorreko langileentzako hizkuntza-eskakizunak
Hizkuntza-eskakizunak Administrazio Orokokorreko hainbat postuetan lanean aritzeko behar diren euskara ziurtagiriak dira.
HAEE-IVAPeko azterketa ereduak ondorengoei zuzenduta daude:
Azterketa hauetara aurkezten direnek lau hizkuntza trebetasun bete behar dituzte. Froga horretan entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena baloratzen dira, eta derrigorrezkoa da lau atal horiek gainditzea edozein perfil egiaztatzeko. Azterketa gainera, saio berean egiten da, eta azterketa egiten ari den pertsonari ez zaio kontuan hartzen aurreko azterketaldi batean lortutako emaitza. Emaitza beraz, orokorra da: gai ala ez gai.
Hizkuntza-Eskakizunak prestatzen lagungarri izango zaizun materiala eskura duzu IVAPen Argitalpen zerbitzuan:
2.- Hezkuntza Saileko Hizkuntza-eskakizunak
Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bideratutako beste hizkuntza-eskakizun batzuk ere badaude.
Hezkuntzako Hizkuntza-eskakizunak deialdi itxi eta irekietan banatuta daude:
Irakasleen Hizkuntza-Eskakizunak egiaztatzeko azterketa prestatzeko liburu bat ere baduzu. "Irakasleen hizkuntza-eskakizunak. 2004ko eta 2005ko Azterketak" da hori. Gazte-txartela baldin baduzu gainera, %20ko deskontua duzu liburua Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzuan erostean.