Erakunde arteko koordinazioa eta lankidetza.

Edukia

 


ERAKUNDE ARTEKO III. HITZARMENA


ERAKUNDE ARTEKO II. HITZARMENA

2009ko otsailaren 3an, II. Hitzarmena izenpetu zen, batetik, 2001eko erakunde arteko I. hitzarmenaren edukiak inguruabar berrietara egokitzeko -batez ere legeetan egindako aldaketetara eta ordutik izandako gertakarietara-, eta bestetik, protokoloak, lankidetza-akordioak eta bestelako tresna juridiko batzuk osatzeko. II hitzarmenean, erakunde sinatzaileek hartutako konpromisoak eta jarduera-protokoloak jasotzen dira, hainbat eremutan esku-hartzeko: osasun-arloa, polizia-arloa, arlo judiziala, gizarte-arloa, hezkuntza - arloa eta abokatuen elkargoak. Akordio-markotzat hartzen da, zeina garatu, zehaztu eta egokitu egin daitekeen, esku hartzeko eremuen arabera.

Urtero, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak Jarraipen eta Ebaluazioari buruzko txostena onartzen du. Hor jasotzen dira, alde batetik, hitzarmena aplikatu den ekitaldian erakunde bakoitzak egindako ekintzak, eta bestetik, hitzarmenean aurreikusitako jarduera-protokoloaren betetze-mailari buruz erakunde horiek egiten duten balorazioa.

Jarduerak

GENERO INDARKERIA PAIRATZEN DUTEN HAURRAK

2017ko ekainaren 28an izandako bileran, II Akordioaren Jarraipen Batzordeak honako hau onartu zuen: “ Genero indarkeria pairatzen duten Euskadiko haurren giza-eskubideak babesteko ikuspegiari eta ekintza-ildoei buruzko Erakundeen arteko II. Hitzarmena osatzen duten instituzioek adostutako dokumentua” . Dokumento horretan adostutako Erronkak eta ekintza-ildoak zehazten dira genero indarkeria pairatzen duten umeak babesteko. Horretarako  ikuspegi hauek erabili dira: giza eskubideak, haurrak babestea et generoa.

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMA DIREN ETA DESGAITASUNA DUTEN EMAKUMEAK

"Indarkeria matxistaren biktima diren desgaitasunen bat duten neskatilak eta emakumeak. Esku hartzeko jarraibideak ", Emakundek eta Edekak elkarlanean egindako lanaren emaitza da. Hainbat esku-hartze eremutako profesionalei zuzendutako dokumentu praktikoa da, eta jarduera-ildo batzuk eskaintzea du helburu, indarkeria matxistaren biktima izan diren edo izan daitezkeen emakume eta neska desgaituei arreta hobea emateko.

2015ean, Emakundek hausnarketa-prozesu bat bultzatu zuen, "Etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko Erakundearteko II. Akordioaren" talde teknikoaren esparruan. Prozesu horren emaitza izan zen "indarkeriaren biktima diren eta dibertsitate funtzionala duten emakumeekin esku hartzeko gomendioak" dokumentua. 2017ko azaroan argitaratu zen dokumentu honen helburua da aurrera egiten jarraitzea indarkeriaren biktima diren desgaitasunen bat duten haur eta emakumeekin profesionalen esku-hartzea bideratzeko jarraibideak zehazten, bai eta haien arreta hobetzea ere, ahalduntzearen eta bizitza independentearen ikuspegitik. 

FORMAKUNTZA

2014ko ekainaren 27an izandako bileran, II Akordioaren Jarraipen Batzordeak onartu zen emakumeen kontrako indarkeriari buruzko prestakuntza-diagnostikoa.

Diagnostiko hori azterketaren xede diren bederatzi eremuetan prestakuntzak duen egoeran oinarritzen da eta honako hauek biltzen ditu: alde batetik, eremu bakoitzean dauden prestakuntza-egituren azterketa, azken hiru urteetan abian jarritako prestakuntza-programen ezaugarriak eta atzemandako prestakuntza-premiak eta -eskaerak; bestetik, iritzi-eskala baten emaitzak, jarrerak eta ezagutzak; eta, azkenik, indarkeria-egoerei aurre egiten dieten edo aurre egin dieten eta erakundeei laguntza eskatu dieten emakumeekiko esku-hartzea eraginkorragoa izateko beharrezkoak diren trebetasunei buruz eztabaida-taldeek ateratako ondorioetatik abiatuta egindako gogoeta bat.

Heriotzen aurrean erakundeek jarduteko prozedura.

2013ko maiatzean izandako bileran, II Akordioko Jarraipen Batzordeak jarduera-prozedura egokitzea erabaki egin zuen, hain zuzen ere erakundeek erantzun koordinatua eman dezaten etxeko tratu txar eta sexu-indarkeriaren ondorioz heriotzak gertatzen direnean.

Informazio Sistema Taldea (IST)

Gora itzuli


ERAKUNDE ARTEKO I. HITZARMENA

2001eko urriaren 18an, etxean tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei hobeto laguntzeko Erakunde arteko Hitzarmena sinatu zen, eta horren bidez indarrean jarri ziren 2000ko azaroaren 25ean sinatutako Erakunde arteko Protokoloan hartutako konpromisoak. Hitzarmen honek jarduera-prozedura homogeneo batzuk ezartzen ditu, etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktimenganako arreta hobetzen dutenak eta haien osoko babesa bermatzen dutenak. Horretan, erakunde sinatzaileek hartuko konpromisoak eta esku hartzeko eremu bakoitzerako jarduera-protokoloak sartzen dira, besteak beste; eremuak: osasun-arloa, polizia-arloa, arlo judiziala, gizarte-arloa eta abokatuen elkargoak.

Jarduerak

  1. Hedatzeko eta abian jartzeko neurriak.
  2. Etxean tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako segurtasun-plana.
  3. Etxeko tratu txarren biktimentzako babes eta etxebizitza baliabideak hobetzeko programa (2004-2005).
  4. Gizarte Zerbitzuen Eremuan, Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Aginduren Eraginkortasuna Bermatzeko Koordinazio Protokoloa.
  5. Arartekoaren txostenari buruzko analisia.
  6. Biktimei zerbitzuak emateko bateraezintasunei eta espezialitate-beharrei buruzko akordioak.
  7. Proposamen terminologikoak.
  8. Gizarte-zerbitzuen eremuan datuak biltzeko fitxak.
  9. Hitzarmena aplikatzearen balantzea.
  10. Emakumeen Kontrako Tratu Txarren eta Sexu-indarkeriaren aurrean jarduteko gizarte zerbitzuetako profesionalentzako gida.
  11. Tokiko Protokoloak hartzeko gida.
  12. Tokian tokiko protokoloak Sinatzeko erreferentziazko organoei buruzko akordioa.

Jarraipena eta ebaluazioa


1) Hedatzeko eta abian jartzeko neurriak

Etxean tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak hitzarmena hedatzeko eta aplikatzeko neurriak onartzen ditu urtero:


2) Etxean tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako segurtasun-plana.

2002ko azaroaren 22an, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako segurtasun-plana onartu zuen (2002-2004). Bertan, beste neurri batzuk jasotzen dira, EAEn etxeko tratu txarren biktimei ematen zaien babesa sendotzeko. Guztira 17 neurri jasotzen dira, 4 esku-hartze eremutan banatuta: biktimentzako informazioa, poliziaren babesa, prozesu judizialeko babesa eta gizarte-babesa.


3) Etxeko tratu txarren biktimentzako babes eta etxebizitza baliabideak hobetzeko programa (2004-2005).


4) Gizarte Zerbitzuen Eremuan, Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Aginduren Eraginkortasuna Bermatzeko Koordinazio Protokoloa.


5) Arartekoaren txostenari buruzko analisia.

2005eko azaroaren 25ean, Erakunde arteko Batzordearen Jarraipen Batzordeak “Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn ” Arartekoaren txostenaren analisia onartu zuen. Bertan, Arartekoak txostenean ematen dituen gomendioak aztertzen ditu eta neurri batzuk planteatzen ditu gomendio horiek betetzeko.


6) Biktimei zerbitzuak emateko bateraezintasunei eta espezialitate-beharrei buruzko akordioak.

2005eko apirilaren 20an eta azaroaren 25ean egindako bileretan, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak akordio bi onartu zituen, hurrenez hurren, espezializazioa bermatzeko eta bateraezintasun-klausulak ezartzeko, hitzarmena sinatu duten erakundeek zuzenean edo zeharka kudeatutako zerbitzu publikoetan, etxean tratu txarrak edota sexu-erasoak jasaten dituztenak zuzenean artatzen diharduten profesionalei dagokienez.


7) Proposamen terminologikoak.

2005eko azaroaren 25ean, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak “Emakumeen aurkako Indarkeria. Proposamen Terminologikoak” agiria onartu zuen, alor horretako eztabaida terminologikoetan ekarpenak egiteko eta gutxieneko adostasuna lortzeko hitzarmenean parte hartzen duten erakundeek emakumeenganako indarkeriaz hitz egiterakoan erabili behar dituzten terminoen inguruan.


8) Gizarte-zerbitzuen eremuan datuak biltzeko fitxak.

2005eko azaroaren 25ean, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak “Emakumeen kontrako tratu txarren eta sexu-indarkeriaren aurrean jarduteko gizarte zerbitzuetako profesionalentzako gida hitzarmena” onartu zuen. Hor datuak biltzeko fitxa bateratu bat jasotzen da, helburu duena alde batetik, eredu izatea eta profesionalen lana erraztea biktimei elkarrizketak egiterakoan, eta bestetik, Autonomia Erkidego osorako datu homogeneoak biltzea, aipatu datuak arlo horretako politikak eta jarduerak diseinatzerakoan ustiatu eta erabili ahal izateko.


9) Hitzarmena aplikatzearen balantzea.

Etxeko tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko erakunde arteko hitzarmenaren lau urteko aplikazioaren balantzea. 2005eko azaroaren 25ean, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak komunikatu bat onartu zuen, gero komunikabideetan aurkezteko. Hitzarmena egin zenetik (2001), aplikatu zen ondorengo lau urteetako balantzea egin zen.


10) Emakumeen Kontrako Tratu Txarren eta Sexu-indarkeriaren aurrean jarduteko gizarte zerbitzuetako profesionalentzako gida.

Gidaliburuaren helburua da gizarte-zerbitzuen alorrean diharduten pertsonei informazioa eta jarraibideak ematea, emakumeen kontrako etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeriak gertatzen direnean egin behar duten lan erabakigarria errazteko. Lehen zatian, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko alderdi teorikoak eta orokorrak biltzen dira; bigarrena praktikoagoa da, eta jarraibideak eta gomendioak jasotzen dira, gizarte-zerbitzuek nola jardun behar duten azaltzeko.


11) Tokiko Protokoloak hartzeko gida.

Eudelek egin du, Emakunderekin elkarlanean, eta helburu du urrats edo jarraibide batzuk ematea, etxean tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko toki-protokoloak hartzeko.


12) Tokian tokiko protokoloak Sinatzeko erreferentziazko organoei buruzko akordioa.


Jarraipena eta ebaluazioa

Jarraian aurkitzen dira, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak 2002 eta 2009 urteen artean onartutako Jarraipen eta Ebaluazioari buruzko txostenak:

Gora itzuli