< aurrekoa hurrengoa >

Administrazio Elektronikoaren antolakuntza
Ondoko taulan, Administrazio Elektronikorako Azpiegitura kudeatzean identifikatu diren erakundeen osaera eta funtzionamendua daude jasota:
Administrazio Elektronikoaren kudeaketan identifikatutako erakundeen osaera eta eginkizunak
Zuzendaritza Batzordeari eta Administrazio Elektronikoaren Koordinazioari eta Betearazpenari eusteko, Programako Bulegoa eratu behar da. Bulego horrek honako lan hauek hartuko ditu: agiriak eta betearazpen-planak prestatzea, ekintzako estrategia, lizitazioko pleguak, Zuzendaritza Batzordearen agiriak, baliabideen, kostuen eta kalitatearen kontrola, arriskuen azterlana, proiektu nagusien monotorizazioa eta jarraipena, eta beste alderdi batzuk barne hartuta.
Administrazio Elektronikoaren koordinazioaren eta betearazpenaren barruan, Garapena eta mantentze-lana izeneko arloan, honako lan-taldeak hartzen dira aintzat:
Garapeneko eta mantentze-lanetako lan-taldeak
Administrazio Elektronikoa koordinatzeko eta betearazteko, honako lan-talde hauek definitu dira Ekoizpen arloan:
|
|
|
|
Atariak eta edukien kudeatzaileak
|
 |
AEB |
 |
Sailak eta erakunde autonomoak. |
 |
ITZ/EJIE |
|
 |
AEB, sailak eta erakunde autonomoak: atarietako edukien eta zerbitzuen kudeaketa funtzionala atari bakarraren barruan (Internet) edo Jakina barruan (Intranet). |
 |
AEB: webmaster-a, atarien kudeaketa orokorra egiteko –irudia, oinarrizko nabigazioa, egitura, e.a.–, atari bakoitzaren kudeaketa egiteko, edukiontzi korporatibo bakar baten barruan; edukiontzi horrek aukera eman behar du elementuak ikuspegi eta aurkezpen desberdinetan (norberaren URLetan) partekatzeko atari bakarraren barruan (Internet) edo Jakina (Intranet) barruan. |
 |
ITZ/EJIE: Ustiakuntzaren kudeaketa –azpiegiturak, ekoizpenean zerbitzu berriak sartzea, gaurkotze-lanak, e.a. |
 |
Estatistika teknikoak eta funtzionalak ustiatzea (definitutako zerbitzu-mailaren adierazleen arabera). |
|
|
|
 |
Herritarrei Laguntzeko Unitatea |
 |
Sailak eta erakunde autonomoak |
 |
ITZ/EJIE |
|
 |
Kanal telefonikoaren bidez zerbitzua egiteko behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak kudeatzea. |
 |
Zerbitzu berriak sartzea –argumentarioak, lehen eta bigarren mailako «Contact Center»-eko agenteen prestakuntza. |
 |
Telefonoz laguntzeko bigarren maila abian jartzea sailen eta erakunde autonomoen ardura da. |
 |
ITZ/EJIEk arduratu behar du ustiakuntzan behar diren azpiegiturak jartzeaz. |
|
Administrazio Elektronikoaren koordinazioko eta betearazpeneko lan-taldeak, Ekoizpen arloan
^
|