|
< aurrekoa hurrengoa > Gaur egun dagoen kudeaketa-eredua berrikusi beharko da, EJIEk Eusko Jaurlaritzatik harantz doazen zerbitzuen (Izenpe, e.a.) hornitzaile gisa duen kokapenaren aldetik. Aliantza estrategikoak egin beharko dira hardwareen eta softwareen hornitzaileekin, Eusko Jaurlaritzarentzat konpromisoa eta balio gehigarria lortzeko. Halaber, aliantza estrategikoak egin beharko dira ziurtatutako lehentasunezko hornitzaileekin, eragin eta irismen handiko proiektuei dagokienez, proiektu horien garapena eta mantentze-lana barnean hartuta.
Orobat, telelanerako eredu bat ezarri behar da lehentasunezko hornitzaileekin, eraginkortasun gehiago izateko eta ekipoak kokatzeko gastuak gutxitzeko, Eusko Jaurlaritzak xede horretarako ezarritako segurtasuneko eredua betez. Era berean, garrantzizkoa izango da eginkizunak faseka kanporatzea, EJIEren erantzukizunen aldetik garrantzi gutxien duten arloetatik abiatuta: Eragiketa, «Contact Center»-a, e.a. Otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuak Eusko Jaurlaritzaren barruko jarduera informatikoaren antolakuntzaren eta funtzionamenduaren eredua definitzen du. Honako ildo hauek eratzen dute jarduketa-esparrua:
Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren informazio-sistemei eusteko, azpiegitura komuna behar da; eta azpiegitura horrek zerbitzu korporatiboak, Sare Korporatiboa eta bezero motako estazioak behar ditu. Era horretan, modu zentralizatuan egingo da zerbitzu horizontalen hornidura –posta, Interneterako irteera, segurtasuna, erregistroaren aplikazioa, e.a.– eta estandar batzuk definituko dira sailen aplikazioak garatzeko –bezero-zerbitzari motako aplikazioak, Interneteko aplikazioak, aplikazio dokumentalak–. Aplikazioak gordetzeaz eta ustiatzeaz, ITZ/EJIE erakundea arduratzen da. Halaber, erakunde hori arduratzen da korporazioko azpiegituren horniduraz eta bilakaeraz. Sailkako sistemen garapenaz, aldiz, sailak eta erakunde autonomoak arduratzen dira.
Hartu den eredu ekonomikoari dagokionez, informazio-sistemak garatzeak eta kudeatzeak eragindako gastuen banaketa bi esparrutan zatitzen da: aplikazioen garapenaren esparruan eta ekoizpenaren esparruan. Lehenengo esparruan, bereizi behar da aplikazio komunen garapenaren –horien garapena eta mantentze-lana Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren aurrekontuen kargura da– eta sailkako aplikazioen –horien garapena eta mantentze-lana sail bakoitzaren aurrekontuen kargura da– artean. Ekoizpenaren esparruan, azpiegituren titulartasuna ITZ/EJIErena da. Aurrez ikusitako inbertsioei eta, orobat, ustiakuntzak eragindako berezko gastuei ekiteko, EJIEk aurrekontuko esleipenak ditu, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak edo beste batzuek emandakoak. Korporazioko aplikazioak ustiatzeak eragindako gastuak Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzari dagozkio, eta sailkako aplikazioak ustiatzekoa sortutakoak ere bai, Kontratu-Programan ezarritakoari jarraiki sailek eta erakunde autonomoek ematen dituzten ordain ekonomikoak kenduta. Nabarmendu beharra dago ikuspegia bat datorrela plataforma komun baten erabileraren kontzeptuarekin, eta eskalako ekonomiak bultzatzen dituela –sektorekakoak izan ezik–, sailek inbertsio bereziak beren gain hartu behar izan ez ditzaten azpiegituren arloan. Ikuspegi hori sendotzera dator Administrazio Elektronikoaren ezarpena, eta, beraz, oraingo sistemari eustea proposatzen da, Administrazio Elektronikoa ezartzeari dagozkion kanon berriak kontuan hartuta, eta softwareen lizentziengatiko kanonen irizpideari jarraituz –Edukien kudeatzailea, atarien kudeatzailea, telefonoz bidezko laguntzaren bigarren mailako CRM, e.a.–. Ildo horretan, hasita dagoen kostuak kudeatzeko prozesuan sakontzea lagungarria izango da ustiakuntzako kostuak zein diren zehatzago jakiteko. Era horretan, gainera, aurrekontuko aurreikuspenak eta sailei ezarri beharreko kanonak doitu ahal izango dira. Beste egoera batzuetan, kostuak banatzeko eredu hau aplikatzea ez da egokia, abian jartzeko baldintzaren bat betetzen ez delako edo zati batean baizik betetzen ez delako. Kasu horietan, zerbitzuaren erakunde titularrak hitzarmen berezia egin behar du EJIErekin, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren babespean, eta hitzarmen horretan zehaztu behar da zerbitzua eta ordain ekonomikoa emateko era (35/1997 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria).
Gerta daitezkeen egoerak parametro horien arabera egituratu ondoren, aplikatuko den kudeaketa-eredua lortzeko, zehatz eta sakon aztertu beharko dira era horretan lortutako kasuak, baina egoera bakoitzari honako aukera hauetako bat ezarriko zaio: azpiegitura komuna erabiltzea, (Eusko Jaurlaritzak EJIErekin duen Kontratu-Programan aintzat hartu beharreko ohiko egoera), zerbitzu bereziak erabiltzea (ITZ/EJIErekin Hitzarmen berezia eginez konpondu beharreko egoera berezia) edota saihestu beharreko egoera izatea. ^ |
||||||||||||||||||||||||||
| Azken eguneratzea: 2004/12/02 |