|
< aurrekoa hurrengo > Lehen azaldutako zerbitzuak egiteko xedeak bete ahal izateko identifikatu den gakoetako bat da herritarrari ez zaiola eskatu behar lehendik Administrazioaren eskuetan dauden agiriak edo informazioa aurkezteko. Horrela, Interkonektatutako Administrazioaren printzipioa beteko dugu. Administrazio Elektronikorako Azpiegitura Ereduaren premisa gauzatu nahi bada, lankidetzako akordioak egin beharko dira beste administrazio eta erakunde batzuekin, izapide bakoitzerako behar den eta herritar edo enpresa bakoitzari eskatu zaion informazio egokia lortu ahal izateko, eta, halaber, administrazioak elkarri lotzeko aukera emango duen azpiegitura lortzeko. Ildo horretan, Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren “Administrazioen arteko eztabaida-guneak” izeneko ekimenaren esparruan, Euskal Sarearen bilakaera bultzatu beharko litzateke. Administrazioaren sinplifikazio horrek zerbitzu hobea eskaintzeko aukera ematen du, baina, horrekin batera, euskarri juridiko egokia behar da, eta, normalean, herritarrek eta enpresek berariazko baimena eman behar dute informazio hori eskatzeko eta lortzeko. Informazioa trukatzeko laguntza eman ahal duten administrazioak eta erakundeak sakon aztertu behar dira izapide bakoitzean, baina, hasierako hurbilpenaren arabera, honako hauek dira:
Administrazioek eta erakundeek elkarri informazioa trukatu ahal izateko, eginkizun horiek bilduko dituen modulu komuna eduki behar da.
Hiru kontsulta-mota daude: datuak egiaztatzea, datuak berreskuratzea eta agiri elektronikoa eskatzea.
Kontsulta-motak
^ |
||||||||||||||||||||
| Azken eguneratzea: 2004/12/02 |