20002003ko ITP planaren ondorioak


< aurrekoa hurrengoa >

2000–2003ko ITP planean bildutako proiektuak gerora definitutako proiektuekin batera azterturik, agerian geratzen da benetako aurrerapena norainokoa izan den: burutzapen-portzentaje orokorra %73 da Portzentaje hori izatez %80 dela esan daiteke, kontuan hartzen bada deuseztatu ziren proiektuen erdiak, gutxi gorabehera (proiektu guztien %16), burututa edo erdi burututa dauden proiektuen multzoari gehitu zaizkiola.

2000–2003ko ITP planeko hasierako definizioaren aldean, %49 hazi da definitutako proiektuen kopurua. Azpimarratzekoa da hazkunde handieneko multzoa sailen jarduketa-eremukoa izan dela; izan ere, eremu horretakoak dira ITP planaren ostekoak izanik aintzat hartu diren 138 proiektuetatik gehienak (bai estrategikoak eta bai bestelakoak). Horiek horrela, ekimen korporatiboen multzoa hasieratik ondo bideratuta egon dela ondorioztatu behar da, eta, halaber, zaila dela sailen proiektuak epe ertainerako eta laburrerako definitzea.

Ikuspegi bateratutik, sailen eta erakunde autonomoen erdiek gutxienez %50eraino burutu dituzte definitutako proiektuak. Portzentajea sail eta erakunde autonomo guztien %85era igotzen da, baldin eta proiektuen %50 burututa edo erdi burututa dituztenak kontuan hartzen badira.

Beharrezkoa da lanean jarraitzea bezero/zerbitzari garapenerako SQL Windows tresnaren ordez beste bat jartzeko, ez baitu behar besteko aurrerapenik izan. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila migrazioa egitekotan dago Jabe Sistemetatik (Unisys) Sistema Irekietara (UNIX).

Proiektuak burutzeko 2000–2003 bitartean egindako benetako gastua planean aurreikusitakoa bera izan da ia-ia. Hasierako aurrekontuarekin 7.038.816 euroko aldea baino ez du (%1,76ko gehikuntza). Hala ere, benetako gastuen konparaziozko azterketa 2000–2003ko ITP planean jaso ziren guztizko zenbatekoetan oinarrituta egin da, eta horietan ez daude sartuta geroago sortutako proiektuei dagozkien diru-kopuruak. Aurtengo datuak (2003koak) aurrekontutik hartu dira; izan ere, honako agiri hau egin zenean ez zegoen benetako burutzapenari buruzko daturik. Planifikatutako proiektuen %27 burutu gabe daude (geroratu edo deuseztatu egin dira).

Oraingo egoera ikusirik, beraz, esan behar da ITZk eta AEBk badutela ikuspegi korporatibo zentralizatua eta koordinatua, eta Telekomunikazioetako azpiegiturei neurri egokiak eman zaizkiela, behar izan denean inbertsio egokiak eginez. Sailaren barruan badago gogoa eta interesa ikuspegi korporatiboan parte hartzeko, horrela hobetu egingo baitira bai herritarrei egiten zaizkien zerbitzuak eta bai barne kudeaketarako prozesuak ere. Gainera, sail eta erakunde autonomo gehienek lortu dute EJIEren bitartez bideratzea bezeroei laguntzeko zerbitzuak, sozietate horrek emandako sistemen ustiapen– eta ingeniaritza–zerbitzuak eta, orobat, sail eta erakunde autonomo gehienei laguntza teknikoa ematekoak.

Aldiz, beharrezkoa da lanean segitzea migrazioaren beharra duten arkitektura zaharkituak hobetzeko (adibidez, UNISYS). Nabaria da, gainera, Administrazio Elektronikoaren eredu orokorraren premia. Bestalde, asko dira 16 bit-eko plataforma behar duten aplikazioak eta berritu egin beharko dira. Horien artean azpimarratzekoak dira entitatearen aplikazio korporatiboak, hala nola, Aurrekontuko Kontabilitatea (IKUS) eta Langileriaren Kudeaketa Integratua (LKI). Horrez gain, estandarretan oinarritutako soluzioetara aldatzeko helburuak bete gabe daude, eta argi dago sailak eta erakunde autonomoak hobeto koordinatu behar direla ITZ edo EJIE bezalako erakundeekin. Gainera, ahalegin handiagoa egin behar da zuzendaritzarako laguntza-tresnak eta DataWarehouse sartzeko.




Azpimarratzekoak
Hobetu beharrekoak

ITZk eta AEBk ikuspegi korporatibo zentralizatua eta koordinatua dute.


Telekomunikazioetako azpiegiturei neurri egokiak eman zaizkie.


Sailaren barruan badago gogoa eta interesa ikuspegi korporatiboan parte hartzeko.


Sail eta erakunde autonomo gehienek EJIEren bitartez bideratu dituzte bezeroei laguntzeko zerbitzuak, sistemen ustiapen– eta ingeniaritza-zerbitzuak eta, orobat, sail eta erakunde autonomo gehienei laguntza teknikoa ematekoak.


Sailak eta erakunde autonomoak hobeto koordinatu behar dira ITZrekin eta EJIErekin.


Badira arkitektura zaharkituak, migrazioaren beharra dutenak (adibidez, UNISYS).


Administrazio Elektronikoaren eredu orokorra falta da.


Asko dira 16 bit-eko plataforma behar duten aplikazioak eta horiek berritu egin behar dira, hala nola Aurrekontuko Kontabilitatea (IKUS) eta Langileriaren Kudeaketa Integratua (LKI).


Estandarretan oinarritutako soluzioetara jotzeko helburuak bete gabe daude.


Ahalegin handiagoa egin beharko litzateke zuzendaritzarako laguntza-tresnak eta datawarehouse sartzeko.

Gaurko egoeraren azterketaren ondorioak



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02