2024ko Apirila 36. zbk - eu | es
 
 

Tentsio handiko eremuak Euskadin

 
Tentsio handiko eremuaren izendapena, erabili nahi duten udalerrientzako aukera irekia.
 
Etxebizitza Sailak laguntza-gida bat egin du tentsio handiko udalerri gisa agertzen diren udalentzat, dagokion dokumentazioa egiteko zenbait atal eta eduki iradokitzen dituena.

Nolanahi ere, udalek aukeratu behar dute beren udalerriko etxebizitza-merkatuaren errealitateari eta, bereziki, eskaera honen esparruan datozen 3 urteetan etxebizitza arrazoizko prezioan eskuratzen laguntzeko ezarri behar diren estrategia eta neurrien eskemari eta tipologiei dagokien diagnostiko- eta plan-eredu propio bat.

  Udalerri interesdunak bi dokumentu idatzi behar ditu: Etxebizitzaren arloko diagnostikoa eta Ekintza Plana, tentsio handiko eremuan ezarri beharreko neurriekin.

Udal interesdunei laguntzeko, Etxebizitzaren Euskal Behatokiak kontsulta-zerbitzu bat ireki du dokumentu horiek egiteko behar den informazioa eskuratzeko (kontsulta helbide elektroniko honetara bidali: ovv@euskadi.eus).

 

Sartu bizitegi-merkatuko eremu tentsionatuak izendatzeko diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko ereduan. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/ovv_tensionadas/eu_ovv_admi/adjuntos/
modeloa_plana.pdf

 
Zer da tentsio handiko eremu bat?
 

Maiatzaren 24ko 12/2023 Legeak, Etxebizitza Eskubideari buruzkoak, hainbat neurri biltzen ditu, besteak beste, etxebizitza arrazoizko prezioan eskuratzea bermatzeko. Horien artean, “tentsio handiko eremu” deiturikoa zuzendutako neurri espezifikoak nabarmentzen dira. Beraz, lege honen esparruan tentsioan dauden eremuen izendapenaren garrantzia handia da, eta formalizatzeko prozedura batzuk bete beharko dira.

 

Aipatutako legeak adierazten du tentsio handiko eremu izendatzeko bi irizpide hauetako bat bete behar dela:

 
1. Hipotekaren edo alokairuaren kostuaren batez besteko karga, norberaren edo bizikidetza-unitatearen aurrekontuan, gehi oinarrizko gastu eta hornidurak, familien batez besteko diru-sarreren edo batez besteko errentaren ehuneko hogeita hamar baino handiagoa izatea.

2. Etxebizitzaren erosketa- edo alokairu-prezioak tentsio handiko etxebizitzaren merkatu-eremu izendatu aurreko bost urteetan kasuan kasuko autonomia-erkidegoko kontsumo-prezioen indizearen hazkunde metatuaren ehunekoa baino ehuneko hiru puntu handiagoa izatea, gutxienez.

  Nahikoa da legeak adierazten dituen bi irizpideetako bat betetzea eremu bat tentsio handikotzat jo ahal izateko.

Era berean, hirugarren xedapen gehigarriak bizitegi-merkatuko eremuak identifikatzeko irizpideak berrikustea planteatzen du, legea indarrean sartu eta hiru urtera tentsio handikoa, bizitegi-merkatuaren errealitatera eta bilakaerara egokitzeko.

 

Sar zaitez lege honetan: https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2023-12203 (18. Artikulua, Bizitegi-merkatu tentsio handiko eremuak izendatzea).

 
1,5 milioi pertsona bizi dira EAEn tentsio handiko eremu gisa identifika daitezkeen udalerrietan
 

Ukitutako 43 udalerri. Oro har, EAEko hiru hiriburuak eta 35 udalerri tentsionatu gisa ageri dira, legean ezarritako bi irizpideetako bat betetzen baitute, gutxienez. Eta, gainera, beste 5 udalerri partzialki tentsionatuta daude. Guztira, EAEko 43 udalerri daude ukituta.

 

Biztanleen %68a kaltetua. EAEko 1.485.847 pertsona bizi dira eremu tentsionatu gisa izenda daitezkeen udalerrietan, hau da, biztanleria osoaren %68. Lurralde Historikoaren arabera, Arabako biztanleriaren %76 eremu tentsionatuetan bizi da, %65 Bizkaian eta %68 Gipuzkoan.

 

Biztanle kaltetuak. EAE

Arabaren kasuan, hiriburuaz gain, udalerri bakarra identifikatu da, osorik tentsio handikoa, eta partzialki tentsionatuta dagoenik bat ere ez.

 

 

Bizkaian, Bilbo, Lurralde Historikoko beste 15 udalerrirekin batera, tentsio handiko gisa agertzen dira osorik, eta, gainera, 4 udalerri partzialki tentsionatuta ageri dira.

 

 

Gipuzkoan, Donostiaz gain, .19 udalerri ageri dira, guztiak tentsio handikoak, eta 1 tentsionatuta.

 

 

 

Informazio gehiago


Euskadiko zonalde tentsionatuei buruzko txostena. 2023ko abendua
https://www.euskadi.eus/euskadiko-tentsio-eremuei-buruzko-txostena/x39-ovad01/eu/

Euskadiko zonalde tentsionatuei buruzko txostena. 2024ko otsaila
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/ovv_tensionadas/eu_ovv_admi/adjuntos/ZT_otsaila24.pdf

 

(+34) 945 019881   |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia  |   baja eman  | alta egin