2023ko Azaroa 34. zbk. | eus | es

Etxebizitzarako eskubide subjektiboaren Dekretua

Mario Yoldi elkarrizketatu dugu, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria.

“Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboari buruzko dekretua onartuta, Euskadin etxebizitzaren arloko Gizarte-babesa indartzen dugu berriro, kolektibo berriak txertatuz eta diru-sarreren mugak zabalduz, pertsona gehiagorengana iristeko”.

 
 

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2023ko urriaren 10ean onartu zuen Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa aitortzeko betekizunak, baldintzak eta prozedurak arautzen dituen Dekretua. Zer suposatzen du Dekretu honek?

Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa Euskadiko etxebizitza-politikak 2015eko Legea onartu ondoren markatzen duen balio bereizgarrietako bat da; izan ere, herritar guztiei bermatzen die alokairuko etxebizitza sozial bat edo, halakorik ezean, merkatu librean errenta ordaintzeko prestazio ekonomiko bat eskuratzeko aukera. Segur aski, lege hori garatzeko erregelamendua izango da Gizarte eta ekonomia arloan garrantzitsuena.

Dekretu horretatik abiatuta, etxebizitzarako bi prestazio ekonomiko handiek bat egiten dute Euskadin, eta horrek Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria, historikoki DSBEri lotua eta, beraz, Lan eta Enplegu Sailaren mendekoa, etxebizitzaren arlora eskualdatzen dela esan nahi du, eta arlo horretan jada kudeatzen dugula eskubide subjektiboari lotutako Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoa.

Helburua da babes sozialeko sisteman sartzeko aukera duen inor ez kaltetzea bere eskubideetan etxebizitza-sistemara aldatzeagatik, eta etxebizitza-sistematik datozen eskubide subjektibo aitortua duten kolektiboei DSBEari lotutako gizarte-sistemaren alokairu-prestazioak baldintza sozioekonomiko desberdinekin eskuratzen zituzten kolektiboak gehitzea, zalapartarik gabe.

   
 

Dekretu berriak funtsezko aldaketa batzuk egiten ditu eskubide horretaz balia daitezkeen pertsonentzat. Zertan zehazten dira aldaketa horiek?

   
 

Aldaketa esanguratsuak daude hainbat eremutan:

Diru-sarrerei dagokienez, zenbateko berriak ezarri dira, eta 4.000 eta 5.000 euro igoko dira urtean, tartearen arabera, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legean ezarritakoekin parekatuz. Zehazki, dekretu berriaren ondorioetarako, honako muga hauek gainditzen ez dituzten urteko diru-sarrerak egiaztatzen dituztenak Gi-zarte-bazterketako arriskuan daude, inolako ebaluazio-txostenik egin beharrik gabe:

• 13.000 euro urtean, bakarrik dauden pertsonen kasuan,
• 17.000 euro urtean bi kideko bizikidetza-unitateentzat
• eta 19.000 euro urtean, hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateen kasuetarako.

Zenbateko horiek sailburuaren agindu bidez eguneratuko dira etorkizunean, betiere DSBEarekin bat etorriz.

Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroko antzinatasunari dagokionez ere aldaketa garrantzitsu bat dago, lau urtetik hirura igaro baita.

Bestalde, eskubide subjektiboari denboran eustea ezartzen du, eskubide hori aitortzea eragin zuten egoerek irauten duten bitartean; hala, etxebizitza edo zuzkidura-bizitoki bat esleitzeak ez dakar eskubide subjektiboa azkentzea. Agindu hori etxebizitzarako prestazio ekonomikoari ere aplika dakioke, eta horrek diru-sarrerak bermatzeko errentari lotuta-ko etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren bi urtean behingo berritzea desagertu egiten dela esan nahi du.

Azkenik, Dekretuak eskubide subjektiboaren aitorpenaren berezitasunak garatzen ditu, titularrak Etxebizitza Babes-tuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan inskribatzean eta horiek guztiak esleitzeko prozesuan. Azpi-marragarriena etxebizitza edo zuzkidura-bizitoki bat eskuratzeko eskubide subjektiboaren titularrei esleitzea ez dela baja emanda Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan da, nahiz eta esleitutako etxebi-zitza edo bizitokia okupatzen den bitartean esleipen berriak egiteko gai ez diren egoerara igaroko diren .

   
 

Dekretu honek nolabait jasotzen al du etxebizitzarako prestazio ekonomikoa?

   
 

Bai, izan ere, Dekretuak etxebizitzako prestazio ekonomikoa arautzen du. Etxebizitza edo zuzkidura-bizitoki bat es-leitzen ez zaien bitartean errentamenduan bizi diren etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboaren titularrek modu subsidiarioan jasotzen duten prestazioa da. Bateraezina da administrazio publikoek ohiko etxebizitzaren premia berari erantzuteko eman dezaketen beste edozein prestazio, laguntza edo dirulaguntzarekin. Gehienez 300 euro hilean, eta sailburuaren agindu bidez eguneratuko da..

   
 

Zer erronka dakarzkio Dekretu berri honek Sailari etorkizunerako?

   
 

Dekretu hau onartuta, Euskadin etxebizitzaren arloko Gizarte-babesa indartu dugu berriro, kolektibo berriak txertatuz etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboan, eta diru-sarreren mugak handituz, pertsona gehiagorengana iristeko.

Euskadik, alderdi horretan, auto exijentzia-maila oso handia eta aitzindaria ezarri du Estatuko gainerako erkidegoetan, ez baitago eskubide subjektibo hori, eta eskaintzen den gehiena alokairurako prestazioak dira, murrizketen mende daudenak.

Prozesu oso luze bat amaitzen da, eta etapa bat hasten dugu, Etxebizitza Saila beste dimentsio kudeatzaile eta aurrekontu batera eramaten duena etorkizun hurbilean. Eta, jakina, erronka handi bati egin behar diogu aurre, gure ekintza publikoak eragindako milaka pertsonei eta familiei erantzuna eta konponbidea emateko.

   
 

Informazio gehiago

 


https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2023/onetsi-da-eae-ko-etxebizitzarako-eskubide-subjektiboa-arautzen-duen-dekretua-gobernu-bilera-2023-10-10/

   
  (+34) 945 0198881   |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia  | baja eman |  alta egin