Ekaina 2023 33. zbk. | eus | es
 

Familiek soldataren %30,2 bideratu dute hipoteka ordaintzera 2022an, interes-tasen igoeragatik.

 
 

Hala eta guztiz ere, interes-tasen gorakadak zorpetutako familietan izan duen eragina ez du orain arte hipoteka betearazpenen gorakada bat ekarri eta Euskadi da hipoteka-betearazpenen intzidentzia-maila txikiena duen erkidegoa.

Hala ere, aurreikuspenen arabera, 2023an tasak igotzen jarraituko dute, eta, beraz hipoteka-kuota ordaintzera bideratutako soldataren proportzioa ere handituko da, soldatak antzeko proportzioan hazten ez badira behintzat.

https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-ovse04/eu/contenidos/informacion/ovv_impacto_euribor23/eu_ovv_sevi/index.shtml

   
 
 

2020-2021 aldian 50.000 familiak izan dira alokairuan bizi diren pertsonei laguntzeko neurrien onuradunak.

 

   
 

Euskadik etxebizitza-politika oso soziala aplikatzen du, eta horrek egungo inflazio-egoeran alokairu-errenten hazkundea mugatzen eta familien finantza-ahalegina arintzen lagundu du. Horrez gain, kaleratze judizialak maila baxuetan mantendu dira.

Hala ere, kasu askotan alokairuan bizi diren pertsonen egoera ekonomikoa ahula dela, eta 2023 eta 2024rako inflazio-tasa altuak aurreikusten direla ikusita, gomendagarria litzake laguntza-maila handi horri eustea, baita 2021-2023ko Etxebizitza Plan Zuzentzailean eta 2036ko Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialean agertzen den alokairuko etxebizitza sozialen parkea handitzearen aldeko apustu estrategikoa egitea ere.

https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-ovse04/eu/contenidos/informacion/ovv_litigios23/eu_ovv_sevi/index.shtml

   
 
 

EATa gainditu duten eraikinen %85 energia-eraginkortasun maila baxua azaltzen dute, eta lau eraikinetatik hiruk irisgarritasun-gabeziak dituzte.

 

   
 

Azken urteotan birgaitze-obrak maila errekorrera iritsi dira, jabeen erkidegoen inbertsio-ahalegin handiari esker, baita birgaitzea eta irisgarritasuna sustatzeko eta bultzatzeko politikei esker ere; izan ere, 2022an birgaitze-jarduketarako 48 milioi euroko laguntzak eman ziren. Dena den egindako EATen datuek agerian uzten dute erronka oraindik handia dela.

https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-ovse04/eu/contenidos/documentacion/ovv_rehab/eu_def/index.shtml

   
 
 

744,6 euro da Euskadin 2022ko azken hiruhilekoan formalizatutako alokairu libreko kontratu berrien hileko batez besteko errenta.

 

   
 

Alokairu Merkatuaren Estatistikak (AME), 2022aren amaieran indarrean zeuden 77.272 alokatze-kontratuetan oinarrituta, merkatu librearen benetako egoerari buruzko datuak ematen ditu, merkatuaren errealitate desberdinen panoramika lortzeko balio dutenak. Batez besteko terminoetan, alokairuaren prezioa %4,4 hazi zen 2021eko azken hiruhilekoaren aldean. Hala ere, hiriburuetako aldakuntza %7 ingurukoa da.

https://www.etxebide.euskadi.eus/dokumentazioa/2022/2022ko-urteko-txostena-eaeko-alokairu-merkatuaren-estatistika-ame/x39-ovcntgen/eu/

   
 
 

Babes publikoko 167 etxebizitza berri eraikitzen hasi dira.

 

   
 

Urteko lehen hiruhilekoan kalifikazio publikoko 167 etxebizitza berri eraikitzen hasi dira: babes ofizialeko 119 etxebizitza eta 48 etxebizitza tasatu. Aldi berean babes ofizialeko 87 etxebizitza amaitu dira; horietatik 48 Araban daude eta 39 Gipuzkoan.

https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-ovse121x/eu/

   
 
 

Euskadiko etxebizitza babestuen eskaeren erdien baino gehiagoren urteko diru-sarrerak ez dira 15.000 eurotik gorakoak.

 

 

   
 

Batez beste, eskatzaileen diru-sarrerak 16.000 euro ingurukoak dira, baina alde nabarmenak daude udalerriaren eta eskari-erregimenaren arabera.

Euskadiko etxebizitza-eskariari buruzko txostenak Etxebideren erregistroan inskribatutako pertsonen kopuruari buruzko informazioa ematen du udalerri bakoitzeko, eskari-erregimenaren (alokairua edo erosketa), diru-sarreren, bizikidetza-unitatearen tamainaren eta generoaren arabera.

https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-ovpe02/eu/contenidos/informacion/ovv_demanda_2023/eu_ovv_ana/index.shtml

   
 

Informazio gehiago

 


https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-ovhome/eu/

   
  (+34) 945 0198881  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia  |  alta egin