28. zkia. 2020ko Azaroa |eus | es

Parte hartu EEBren hobekuntzan

Berrikuspen estrategiko eta operatibo bat egiten ari gara, Behatokiko zerbitzuak profesionalen eta agenteen premia eta eskakizun berrietara egokitzeko. Horretarako, helburu hori lortzen lagunduko digun
galde-sorta hau atera dugu

Animatu parte hartzera !

 

 

Euskadik 1,4 etxebizitza sozial ditu 100 biztanleko, eta lehena da Espainiako etxebizitza sozialen eraikuntzan

 

Euskadi (1,4 etxebizitza sozial 100 biztanleko), Extremadura (% 1,3) eta Asturias (% 1) dira lehen autonomia-erkidegoak Espainiako etxebizitza sozialen eraikuntzan, Garraio eta Hiri Agendako Ministerioko Etxebizitzaren eta Lurzoruaren Behatokiak argitaratutako datuen arabera. Gainerako autonomia-erkidegoak ez dira % 1era iristen.

Hala ere, Europar Batasunari erreparatzen badiogu, bide luzea geratzen da oraindik. Europako batezbestekoa % 4 da (4 etxebizitza sozial 100 biztanleko), eta zifra hori erraz gainditzen duten herrialdeen artean, Herbehereak (% 12 baino gehiago), Austria (% 10), Danimarka (% 9,5), Suedia (% 8), Erresuma Batua eta Frantzia (biak % 7,5 baino zertxobait gehiago) ditugu. Espainia ez da % 1era iristen.

Etxebizitza-politiketan egin beharreko inbertsioa. Ministerioak, halaber, autonomia-erkidego bakoitzean etxebizitza-politiketara bideratzen diren aurrekontuak aztertu ditu. Espainian, etxebizitzan egindako inbertsioaren batezbestekoa 41 euro izan da biztanleko 2002-2019 aldian. Inbertsiorik handiena Nafarroan (211 euro biztanleko) eta Euskadin (74 euro biztanleko) egin da.


https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-ovse04/eu/contenidos/informacion/ovv_transic_energ/eu_def/index.shtml
Etxebizitzaren eta Lurzoruaren Behatokiaren
https://apps.fomento.gob.es/CVP/handlers/pdfhandler.ashx?idpub=BAW072

 

Euskadiko 120.300 familia alokairuko etxebizitza batean bizi dira

 

Zifra hori Euskadiko etxebizitza guztien % 13 da, eta Estatuko batez bestekoa baino are txikiagoa da (% 18 Estatuan). Zehazki, Euskadiko alokairuko etxebizitzen parkea 23.594 etxebizitzak osatzen dute, eta babestutako etxebizitza guztien % 31 dira. Euskadin, 4.733 pertsonak dute aitortuta etxebizitza izateko eskubide subjektiboa.

Alokairu Politikaren Ebaluazio Txostenak dioenez, 2019. urtean 3,3 milioi euroko balioa duten dirulaguntzak eta sorospenak eman dira alokairuko etxebizitzak sustatzeko, eta 18,5 milioi euroko balioa duten maileguak formalizatu dira helburu horrekin.


https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-ovpe03/es/contenidos/informacion/ovv_adjudicatarios2019/es_ovv_opi/index.shtml

 

Hutsik zeuden 6.224 etxebizitza mobilizatu ditu Bizigune programak

 

Bizkaiak programako 10 etxebizitzatik 6 biltzen ditu, eta Bilbo da etxebizitza gehien hartu dituen udalerria. Biziguneko maizterren % 70ek adierazi dutenez, alokatutako etxebizitzari esker eskuratu ahal izan dute familia-unitateko lehen etxebizitza. Programako maizterren % 30 langabezia-egoeran daude, eta % 21ek aldi baterako kontratuak ditu. Bizigune programa 2018-2020ko Etxebizitza Plan Zuzendariko neurrietako bat da, eta alokairu eskuragarrirako etxebizitza-parkea (kasu honetan etxebizitza librearena) handitzea du helburu.


https://www.etxebide.euskadi.eus/contenidos/informacion/ovv_bzg/eu_ovv_admi/adjuntos/Ebaluazioa-Bizigune-2020.pdf

 

19,5 milioi euro bideratu dira 11.196 etxebizitza birgaitzera

 

EEBren 2019ko Euskadiko Birgaitze Politikari buruzko Ebaluazio Txostenak dioenez, birgaitutako 11.196 etxebizitzetako 1.289 Birgaitze Integratuko Areetan (BIA) daude, eta 9.907 birgaitze bakartuan. Laguntzak jabeen erkidegoei eta pertsona partikularrei ematen zaizkie, obrak egiteko (elementu komunetan, nagusiki).

Bestalde, 6 milioi euro bideratu dira udalei eta toki-erakunde txikiei irisgarritasuna hobetzeko emandako dirulaguntzetara (29 irisgarritasun-plan eta diruz lagundutako 112 obra), eta 6,4 milioi euro etxebizitza eta eraikinen birgaitze eraginkorreko programara (541 etxebizitza birgaitu dira).


https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-ovad03/eu/contenidos/informacion/ovv_rhb_2019/eu_ovv_admi/index.shtml

 

Euskadiko etxebizitza hutsen kopurua % 22ko proportzioan murriztu da

 

2019. urtean, 53.533 etxebizitza huts zenbatu ziren Euskadin, hau da, 2017an baino 15.698 etxebizitza huts gutxiago (–% 22). 2019ko datuek erakusten dutenez, etxebizitza-parkearen erabilera intentsiboago baterako joera orokorra dago. Hona hemen arrazoiak:

  • Etxebizitza nagusien kopuruaren igoera esanguratsua (2017an baino 22.819 etxebizitza gehiago, hau da, % 2,4 gehiago), Euskadiko etxebizitza-parkeak 2018-2019 biurtekoan izan duen igoera baino handiagoa (15.875 etxebizitza gehiago, hau da, % 1,5 gehiago).
  • Sasoiko etxebizitzen kopuruaren igoera nabarmena (8.753 gehiago 2017tik 2019ra bitarte, hau da, % 35,4 gehiago). Horrek esan nahi du, gainera, 2017an hutsik zeuden etxebizitza batzuk gutxienez aldi baterako edo sasoi jakin batzuetan erabili direla.


https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-ovse03/es/contenidos/documentacion/ovv_vv_2019/es_def/index.shtml

 

ZIFRAK

 
Higiezinen Erregistroari buruzko Estatistika.
2020ko 2. hiruhilekoa
Hasitako eta amaitutako etxebizitzak.
2020ko 3. hiruhilekoa
  • Etxebizitzen salerosketen kopurua: 3.701, % 16 etxebizitza berriak (592) eta % 84 erabilitako etxebizitzak (3.109).
  • Euskadin, etxebizitzen batez besteko prezioa 2.751 €/m2 da (Espainian 1.846), eta handixeagoa da etxebizitza berriena etxebizitza erabiliena baino (2.768 eta 2.748, hurrenez hurren). Euskadin, gainera, batez besteko hileko hipoteka-kuota 663 € da (581 Espainian), eta soldata-kostuarekiko ehunekoa % 28,82 da (% 29,65 Espainian).
  • Etxebizitza amaituak. 2020ko 3. hiruhilekora bitarte amaitutako etxebizitza babestuen kopurua 341 da, honako proportzio honetan: % 65,1 Gipuzkoan, % 25,5 Bizkaian eta % 9,4 Araban.
  • Hasitako etxebizitzak. 486 BOE egiten hasi dira EAEn, nagusiki Bizkaian (% 80,7) eta gainerakoak Gipuzkoan (% 19,3)
 

Unibertsitateekiko lankidetza

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, UPV/EHUrekin batera, Etxebizitza Publikoko Masterra babesten du. Prestakuntza akademiko horren bidez, babes publikoko etxebizitzen (BPE) arloko kalitate- eta berrikuntza-mailarik handienak lortu nahi dira, eta antzeko titulazioetan behar adinako sakontasunarekin eskuratzen ez diren hainbat ezagutza eta gaitasun espezifiko bilduko dira prestakuntza-programa berean. Horren helburua da goi-mailako kualifikazioko teknikariak prestatzea, babes publikoko etxebizitzen erronka berriei erantzuteko: gizarte-premiak, politikak eta araudia ezagutzea, arkitektura-soluzio berriak diseinatu eta egikaritzea, egungoetan esku-hartzea eta abar.


https://www.ehu.eus/eu/web/graduondokoak/etxebizitza-publikoa-masterra

 
Hurrengo argitalpenak:

• 2019ko laburpen-txostena

• ASAPen ebaluazio-txostena.

 
 
 
  (+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia  |   baja eman  | alta egin