25. Zkia. 2020ko Otsaila |eus | es

Euskadin garatutako etxebizitza politika eta estrategiak:
Erreferentzia-eredu bat

 

Azken egunotan, hainbat dira Etxebizitza Sailetik egiten ari diren etxebizitza-politikak oso modu positiboan aurkezten eta baloratzen dituzten komunikabide eta erakunde espezializatuak.

 

Adibidez, Idealistan Euskadiko etxebizitza-politika jarraitu beharreko eredu bihurtu dela adierazten da, eta honako hau esaten da: "Euskal Autonomia Erkidegoak urteak daramatza etxebizitza-parke publiko zabal eta ondo kudeatua sortzeko lanean, baita gazteei etxe bat eskuratzen laguntzen dieten beste politika batzuk ere… Lehen aldiz, gobernu autonomiko batek akordio bat lortu du Sareb-ekin, erreskatatutako bankuen aktibo higiezinak kudeatzen dituen sozietatea, etxebizitzak erosteko. Bederatzi etxebizitza baino ez dira, baina Sareb-ekin egindako hitzarmen autonomikoen eremuan urrats gehigarria dakar, etxebizitzak alokairu sozialeko erregimenean lagatzearen alde".

Kontuan hartu behar da, halaber, Housing Solutions Platformek Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak garatutako hiru ekimen, Europako etxebizitzaren eremuko 50 irtenbide berritzaileenen artean onartu dituela.

Zehazki, etxebizitza hutsak alokairu babestuaren bidez merkaturatzeko Bizigune programa, zuzkidura-bizitokiena (aldi baterako etxebizitza ematen die, batez ere gazteei) eta Visesak Boluetan eraikitako Passivhaus bizitegi-eraikina onartu dira. Programa horiek, hasieran esan bezala, hainbat hedabide espezializatutan ari dira hausnartzen eta aztertzen.
Idealista
El País
La Vanguardia

Housing Solutions Platform Europan etxebizitza eskuragarrietarako irtenbide berritzaileak identifikatu, eztabaidatu eta sustatzeko esperientziak eta praktikak bultzatutako ekimen berria da. FEANTSA, Fundación Abbé Pierre eta Housing Europe. erakundeen ekimen bateratua da.
 

AGREE proiektua: birgaitze energetikoa sustatuz

Europako AGREE proiektuak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak koordinatuta, bizitegi-eraikin pribatuen multzoen birgaitze energetikoko inbertsioak sustatzea du helburu, eskaria aktibatu eta gehitzeko, gobernantza hobea izateko eta finantzaketa pertsonalizatua lortzeko mekanismo berritzaileak garatuz eta hedatuz. Proiektua hiru kasu piloturen bidez garatzen da Euskal Herrian (Donostian, Gasteizen eta Basaurin).

 

2018ko Etxebizitza Politiken Ebaluazio Integrala

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailburuordetzaren etxebizitza-politikak, batez ere, alokairu laguntzan eta hiri-birgaitzearen eta -berroneratzearen sustapenean oinarritzen dira, eta eraginkortasun eta efizientzia handiz laguntzen dute behar handienak dituzten kolektiboen premiei erantzuten, babes publikoko etxebizitza bat eskuratzea erraztuz edo, halakorik ezean, alokairua ordaintzeko laguntzak emanez. Hori da 2018. urteko ebaluazio-txostenaren ondorioetako bat.

   

Emakumeen presentzia nabarmena etxebizitzarako eskubide subjektiboaren aitorpenean

2019an, guztira, 3.071 emakumek ikusi dute nola aitortzen zitzaien eskubide hori, guztien %62 (4.923). 442 kasutan Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa eman da, 461 kasutan etxebizitza babestu bat esleitu da eta gainerako 2.168 kasuetan etorkizuneko esleipenerako lehentasuna eman da. EEBk argitaratutako "Euskadin etxebizitza genero-ikuspegitik eskuratzeari buruzko txostenak" gaiari buruzko ikuspegi zehatza eskaintzen du.

 

   

Indarrean dauden lau alokairu-kontratutik hiru hiriburuetako arlo funtzionalei dagozkie

Hiriburuetako eremu funtzionaletan jarritako fidantzen kopuruak pisu handia du, batez ere Bilbo Metropolitarrean (%38,9) eta Donostian (%24,7), eta horrek eragin erabakigarria du gure erkidegoan erregistratutako alokairuaren batez besteko prezioan. EEBk EMAren datuak argitaratzen ditu, eremu funtzionalen eta lurralde historikoen/udalerrien arabera.

AAFF Txostena
Txostena/Udalerriak

 

Estatistika informazioa

 

Hasitako eta amaitutako etxebizitzak
(2019ko 4. hiruhilekoa)

1.344 etxebizitza babestu amaitu dira, 58 zuzkidura-bizitoki barne. % 82,2 Bizkaiari dagokio.
1.831 etxebizitza babestu hasi dira. Pisu handia du, batez ere, Bizkaian (% 47,5).

EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoak (EIT)
(2019ko 3. hiruhilekoa)

EIT aurkeztu behar duten eraikin guztietatik, Txostenaren datan (2019ko urria) 34.480 EIT erregistratu dira, hau da, behartutako eraikin guztien % 46.

   

Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jarduketa babesgarrien finantzaketa
(2019ko 3. hiruhilekoa)

Onartutako diru-laguntza (*): 8.742 eskabide eta 14.306.139 euroko diru-laguntza erreserbatua.
Onartutako maileguak (*): 92 mailegu eta 26.263.721 euro onartu dira.
Formalizatutako maileguak (*): 77 mailegu eta 25.079.234 euro formalizatuta. (*) Datu metatuak.
.

Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika
(2019ko 3. hiruhilekoa)

EAEko udalek obra handiko 821 lizentzia eman zituzten guztira, 2019ko bigarren hiruhilekoan baino % 5,7 gutxiago. Bizkaian, hiruhilekoko obra handiko lizentzien % 53,5 eman dira, 439 lizentzia guztira. Araban 201 lizentzia, eta Gipuzkoan gainerako 181 lizentzia.

 

2019 kanpo-proiekzioko urtea. EEBren memoria

EEBk bere 2019ko jardueraren balantzea egiten du Memoria honetan. Bertan, txostenak eta ebaluazioak egiteaz gain, lankidetza-sare berriak ezarri ditu, eta sare horiek bere lanaren ikuspegi askoz ere kanpokoagoa ekarri dute.

 

Eskuragarri daude "alokairu eskuragarriaren erronkari irtenbideak" jardunaldiko elkarrizketak eta eztabaidak

Jardunaldira joaterik izan ez zuten guztientzat, egun horretan egin ziren aurkezpenen eta eztabaiden bideoak gehitu ditugu EEBren webgunean.

 

Hurrengo argitalpenak

• Etxebiden inskribatutako pertsonen ebaluazioa
• Birgaitze energetikoa
• Eraikuntzari buruzko txostena

 
 
 
  (+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia  |   baja eman  | alta egin