23. zkia. 2019ko Urria |eus | es

EB-ren jardunaldi berria 2019ko azaroaren 28an:
arrazoizko alokairuaren erronkarako irtenbideak

Etxebizitza Behatokiak datorren azaroan jardunaldi bat antolatuko du;
Europa mailako aukera eta irtenbideak identifikatzea eta horiei buruz gogoeta
egitea da jardunaldiaren helburua.

Jardunaldia, Bilboko Euskalduna Jauregian (Barria Aretoa) izango da Azaroaren 28an.


 

Euskadin alokairuaren batez besteko prezioari
buruzko tresna berritzailea

AME (Alokairu Merkatuaren Estatistika) Eusko Jaurlaritzaren estatistika-tresna berritzailea da,
alokairu-merkatuaren eta erregistratutako kontratuen errenten ikuspegi
zehatza ematen duena, fidantzei buruzko datuetatik abiatuta.

Errentariei eta errentatzaileei zuzendutako zerga-pizgarrien sistemak alokairuaren
prezioaren arabera diseinatzea eta doitzea ahalbidetzen du AMEk; eta baita laguntza- eta
prestazio-sistemak modu egokiagoan diseinatzea ere, lurralde-eremu bakoitzeko alokairuaren prezioa kontuan hartuta.

Errazten duen informazioak, alokairuan dauden etxebizitzen eskaintzan
oinarritutako uneko estatistikek ematen duten informazioa osatzen du.

 

651 euro: alokairuan dauden etxebizitzen parkearen batez besteko prezioa Euskadin

Euskadin, 2018ko abenduaren 31n kontratua erregistratua eta indarrean zeukaten 46.000 etxebizitza kolektibo libre baino gehiagoen hileko batez besteko errenta 651 eurokoa zen.

Gipuzkoak du batez besteko preziorik handiena (673 eurokoa); Bizkaiko alokairuko etxebizitzak daude jarraian (659 eurokoa), eta ondoren Arabakoak (569 euro).

 

Zenbat eta handiagoa udalerria, orduan eta garestiagoa alokairua

Udalerriaren tamainak alokairu kontratuen batez besteko prezioan eragin nabarmena du. Horrela, tamaina handieneko udalerrietan (100.000 biztanletik gora) batez besteko prezioa 726 eurotara iristen da; 20.000 biztanletik beherakoetan, berriz, 600 eurotik beherakoa da.

2.500 biztanletik beherako udalerrietan, prezioa 485 eurokoa da.

Donostiak prezio altuena aurkezten du (860 euro), Getxok (829 euro) eta Zarautzek (751 euro) jarraituz. Bilbo 725 eurotan kokatzen da eta, askoz ere beherago Gasteiz, 594 eurorekin.

 

2018 eta 2017 bitartean alokairuaren batez besteko prezioa %0,4 igo da

Euskadin 2018an erregistratutako kontratuen hileko batez besteko errenta % 4,0 handitu zen 2017an sinatutako kontratuen batez bestekoarekin alderatuta.

Joera hori goranzkoa da, baina moderatua, eta 2017an ordurako antzeman zen igoerarekin jarraitzen du; urte hartan, alokairuaren prezioak % 1,8 egin zuen gora, 2016an sinatutako kontratuen aldean (629 euro/etxebizitza).

Hiru lurraldeetan 2016tik 2018ra bitartean sinatutako kontratuen batez besteko prezioaren hazkunde-tasak homogeneoak dira, argi eta garbi: +% 4,3koa Gipuzkoan 2018an, +% 3,9koa Bizkaian eta +% 5,2koa Araban.

 

Laguntza materialak

Txostenak | Irekia

 
 
 
  (+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia  |   baja eman  | alta egin