21. zkia. 2018eko Abendua |eus | es
  BLOG
  Espainiako etxebizitzaren politika publikoak eraginkorrak dira dauden tokietan?   Beste europa eta laugarren zutabea erakitzeko beharra.
  [ info gehiago ]   [ info gehiago ]
 
2019 etxebizitza aurrekontuaren proiektua: 276,7 miloi euro.

Etxebizitza Programako 2019ko aurrekontua 141,81 miloi eurokoa da, hau da, 2018an baino ia % 12 gehiago.

Etxebizitza-arloko gastu zuzeneko politiketara bideratzeko 2019ko aurrekontuetan zer gaitasun dagoen zehazteko, analisian Visesa eta Alokabide sozietate publikoetako aurrekontu gastuak ere izan behar dira kontuan.

2019rako, Visesak 117,5 miloi euroko gastu-aurrekontua du (2018an baino % 4 gutxiago), eta, Alokabidek, 84,1 milioi eurokoa (2018an baino % 8 gehiago).

Aurrekontu bateratua (Etxebizitza Sailburuordetzarena gehi berari atxikitako sozietate publikoena), 276,7 milioi eurokoa izango da 2019an, hau da, 2018ko 261 milioi euroak baino % 6 gehiago.

  [ info gehiago ]
 
  NOTIZIAK
 
 

2018 urri arte ia 25.500 EIT eginda.

 

110,7 miloi euro, 2016an etxebizitza arloan likidatutako gastua.

Egindako Eraikinen azterketa tekniko kopurua 25.419ra iristen da (2018/10/01 arte). Bizkaian guztien %46a egin dira (11.694). Gipuzkoan %36a (9.073) eta Araban gainerako %18a (4.652).

Patologiak behar duen jardunaren gradua analizatuz, bereziki mantentze lanak egin dira (11.166; %44). Epe ertainera ezinbestekoak (6.358; %25), Presakoak (5.728; %23) eta Oso presakoak (1.099; %4)

Hurrengo 3 eta 10 urteetarako aurreikuspenak hurrengoak dira:

• 3 urtetara aurreikusitako EIT kopurua (2018-2020):
60.325
• 10 urtetara aurreikusitako EIT kopurua (2018-2027):
89.815

 

Autonomia-erkidegoek etxebizitzaren arloan jorratutako gastu-politiken bilakaeraren ikuspegi konparatua eskaintzen du EBk. Izan ere, egungo testuinguru ekonomikoa hobea izan arren, aurrekontu-murrizketek oraindik indarrean jarraitzen dute, krisialdian austeritate-politika zorrotza eta gastu publikoaren murrizketa orokorra ezarri ondoren.

Euskadin etxebizitza-alorrean egindako gastua erdira murriztu da 2008tik 2016ra bitartean, nahiz eta urtetik urterako aldakuntzak pixka bat lasaiagoa izan eta, oro har hartuta, bilakaera positiboagoa izan, beste autonomía erkidego batzuetan baino.

2016an 110,7 milioi eurorekin, Euskadi, hiru autonomia-erkidegorik jendetsuenen —Andaluzia, Katalunia eta Madril— atzean kokatzen da.

[ info gehiago ]   [ info gehiago ]
     
 
Zer egoera aurkezten du Higiezinen merkatuak 2017an?   Euskadiko etxebizitza huts kudeagarrien artean 20.840 okupatu gabe azken 2 urtetan.

Eraikuntza-sektorearen produkzioak nabarmen egin du gora (+% 4,9) 2017an, eta hirukoiztu egin du 2016an sektorean izandako hazkundea (+% 1,6). Hala, aise gainditu ditu hirugarren sektoreak eta industria sektoreak 2017an izan dituzten hazkundeak (+% 2,6 eta +% 3,7 hurrenez hurren).

Alabaina, enplegu-sorrerari dagokionez, enpleguak ez du aldeko ildorik erakutsi. Izan ere, sektorean enpleguak % 0,8 egin du gora 2017an, 2016n izandako % 1,3tik behera. 2008an baino 35.1000 enplegu gutxiago (-% 42) zeuden sektorean 2017an, atzeraldiak izan duen inpaktu gordinaren erakusle.

Sektorearen jardueraren hobekuntzaren atzean, 2017an etxebizitza berri libreen eraikuntzek izandako portaera ona dago. Ekitaldian 3.380 etxebizitza berri libre bukatu dira, 2016an baino % 80 gehiago.

EBak emaitzen analisi osoa eskaintzen du urteko laburpen txostenean.

 

Etxebizitzaren 3/2015 Legearen irizpide zorrotzagoa ezarriz gero, etxebizitza hutsen kopurua 20.840 etxebizitza hutseko da 2017an. Hau da, hamar etxebizitza huts kudeagarritatik sei okupatu gabe egon dira azken bi urteotan, Euskadiko etxebizitzen parkearen % 2koa izango litzateke.

Aitzitik, 13.626 etxebizitza uneren batean okupatuta egon dira, nahiz eta aldika izan, azken bi urteotan.

6.581 etxebizitzek (2 urtez hutsik dirauten etxebizitza kudeagarrien %º31,6a) bizigarritasun baldintza egokiak dituzte; 5.862 etxebizitzek (%º28,1a) konponketa lan arinak behar dituzte. Eta, 4.536 etxebizitzek (%º21,8a) hauen erabilpenerako konponketa lan handiak behar dituzte.

Euskadiko etxebizitza parkearen %2,4 denboraldiko etxebizitza da. Etxebizitza mota honen inzidentzia altuagoa da Araban (etxebizitza parkearen %4,8), Bizkaia eta GIpuzkoari dagokionez (etxebizitzan %1,9).

[ info gehiago ]

  [ info gehiago ]

 

Hurrengo argitaratzeak

  • Txosten integrala
  • Zerga txostena
  • Deskalifikatu gabeko etxebizitza parkearen bilakaera
 
  (+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia