16. zkia. 2017eko Uztaila |eus | es
Nazioarteko Kongresua: Etxebizitzaren Euskal Behatokiak (EEB) bere etxebizitzaren arloko parte-hartze politika aurkezten du Montrealen

Ekainak 16 eta 19 bitartean,
Demokrazia Parte-Hartzailearen Nazioarteko Behatokiaren (DPHNB)
(Kongresuaren Programa ikusi).

Zer da DPHNB?

Hiriak gobernatzeko toki-esparruko esperientziak ezagutu, trukatu eta aplikatu nahi dituzten munduko 600tik gorako hiri, entitate, erakunde eta ikerketa-zentroen arteko sarea da. 2017ko konferentziako jarduerak "Bazterkeriarik gabeko parte-hartzea" gaiaren inguruan ardaztu dira.
 

Zer aurkeztu du EEBk?

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, EEBren bitartez, lau egunetan zehar hiru txosten aurkeztu zituen, herritarraren parte-hartzearen eta berrikuntza sozialaren inguruko bere proiektu eta esperientziei buruz.

   
 

• DPHNBren kideen Batzar Nagusian, EEBk, ebaluazio metodologia erabilgarri eta homogeneoa eskaintzeko helburuarekin, Herritarraren Parte Hartze Prozesuen Ebaluazioaren antolakuntzarekin lotuta burutzen ari den Nazioarteko Proiektuaren egoera aurkeztu zuen.

• EEBk, jaso ziren 95 proposamenen artean aukeratua izandako lana aurkezteko aukera izan zuen baita. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzako etxebizitzaren politikaren inguruko gardentasun, parte-hartze eta ebaluazio sistematikorako proiektutzat jotzen da eta Administrazioan diren mekanismo berritzaileak baliatuz gauzatuko da, hau da, etxebizitzaren politika publikoen baterako sorkuntzako berrikuntza sozialaren bidez. Hiru azpi-proiektuen bidez zehazten da: Etxebizitza, parte hartzeko eta komunikatzeko web-plataforma, 2017ko irailean aterako dena; etxebizitzaren arloko jardun-lerroak kudeatzeko Big Data zein patroien miaketaren teknika estatistikoen bidez erabaki hartze politikoetan lagunduko duena; eta interneteko entzuketa aktiboari buruzko txostenak etxebizitzaren arloko intereseko gaietan, herritarrak eta profesionalak hitz egiten ari diren foro digitaletan. Guzti hau, guztion artean, etxebizitzaren politika adostuagoak, sendoagoak eta egungo erronketatik gertuagoak diseinatzeko asmoarekin.

• Azkenik, Anfiteatroan egindako politika publikoen ebaluazioaren inguruan Adituekin Tailerrean aktiboki parte hartu zuen, non profesionalen aditu-taldeek, bertaratutakoekin eta txostengileekin, Administrazio Publikoen aldetik politika analisiaren egokitasunari buruz elkarrizketa arinak izateko aukera izan zuten.

 

 

Etxebizitza Plataforma: Eusko Jaurlaritzaren etxebizitzara politiketan berrikuntza soziala

 

Herritarren parte-hartzearen Ebaluazio Taldea

Montrealen EEBren komunikazio eta herritarren parte-hartze plataforma aurkeztu da, topaketa, eztabaida eta politiken diseinurako gunea, non herritarren, profesionalen eta akademikoen arteko kolaborazio-sareak sendotzea ahalbidetuko da.

 

EEBk burutzen duen Herritarraren Parte-Hartzearen Ebaluazioari buruzko Nazioarteko Lan Taldearen aurrerapenak azaldu dira DPHNBren kideen Batzar Nagusian. 6 Herrialdeen (Argentina, Kolonbia, Ekuador, Espainia, Mexiko, Peru) 21 esperientziekin lan egin da.

[ Web-Plataforma ]

 

  [ Aurrerapenen Txostena ]

 

[ PHHEen Lantaldearen aurkezpena ]

 

     
 

"Ebaluatzea, benetan baliagarria da?" Tailerra
EEBren parte-hartze praktikei aintzatespena

 

Esperientziaren
balorazio positiboa

Etxebizitza plataformak, Etxebizitza Sailburuordetzaren parte-hartze praktikak iraunkor bihurtuko ditu, hauetako bik lehenago ere lortu izan dute nazioarteko mailaki aintzatespena, NBErena 2012an (Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala eta Etxebizitza Legea), zein DPHNBrena 2015ean (Etxebizitzako Plan Zuzentzailea 2013-2016 eta Birgaitze Tailerra).

 

Montrealen parte hartu zuen EEBren lan-taldeak oso positiboki baloratzen du Nazioarteko Kongresu honetan izandako agerpena. Parte hartu duten erakunde eta profesionalek, EAEn ezartzen ari diren parte-hartze praktika eta tresnen inguruan interes maila handia erakutsi dute. Bestalde, parte-hartze praktika berritzaileak garatzen ari diren beste lurraldeetako erakundeekin erlazio berriak sortzea eta kolaboratzaile potentzial berriekin elkartzea ekarri dio EEBri, ikasketa eta ezagutza elkarbanatzeko logikarekin lotuta.

 
eus | es 
  (+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia