Berankortasun tasa (erkidegoaren kuoten ordainketan berankortasuna dagoen erkidegoen proportzioa) %25,8koa da EAEn, 2015eko kontabilitate-ekitaldia itxi orduko. Aurreko bi urtekin alderatuz, jaitsiera nabarmena ikus daiteke tasa honetan (zein %28,5 inguruan kokatzen baitzen).
Finantza-entitate berankorrak dituzten Jabekideen Erkidegoek berankortasuna ematen den Jabekideen Erkidegoen %6,7a biltzen dute (%8,8a 2015ean), eta EAEko Jabekideen Erkidego guztien %1,7a (%2,5a 2015ean).
Berankortasuna Jabekideen Erkidegoetan (estimazioa)
|
2015eko kontabilitate-ekitaldian metatutako zor guztia |
34,2 milioi euro |
Finantza-entitateenak |
3,9 milioi euro |
|
|
2015eko abenduan, 65.792 pertsona zeuden Etxebiden izena emanda. 2013an Etxebideren arautze sisteman txertaturiko aldaketez geroztik eskari babestuan jaitsiera handia eman zen (-%37). Gaur egun, etxebizitza babestua eskatzen duten hamarretik ia 8k (%78,7k) alokairua hautatzen dute.
Inkesten emaitzek erakusten dute Etxebiderekiko asebetetze-maila esanguratsua dela: etxebizitza babestua eskatzen duten gizataldeek 59,3 punturekin baloratu dute zerbitzua (0tik 100era bitarteko eskalan). Inkestatutako pertsonen gehiengoak (%50ak) balorazio ona edo oso ona egozten dio Etxebideri. 2013arekin alderatuz balorazioa 1,4 puntutan hobetu da aurreko urteetan erregistraturiko joerarekin bat etorriz.
|