9. zkia. -2015ko Martxoa | eus | es
AURREKONTUA
Miren Saratxagari egindako elkarrizketa
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
   

013-2016ko Etxebizitza Plan Zuzentzailearen ardatz estrategikoetako lehenengoa da alokairuko etxebizitzak eskuratzeko aukerari bultzada garbi bat ematea.

2015Eko ekitaldirako, Etxebizitza Sailburuordetzak guztira 106,9 milioi euro ditu; horietatik % 57,40 alokairura bideratuko da; hau da, dauzkagun baliabideen erdia baino gehiago alokairuko etxebizitzen parke publikoa handitzen erabiliko dugu, eta, hartara, hobeto erantzun ahal izango diegu Etxebideren Erregistroan alokairuko etxebizitza baten eske dauden ia 40.000 pertsonari.

Bigarren helburu estrategikoa da etxebizitzak birgaitzeko eta hiriak berroneratzeko eta berritzeko politika bat ezartzea; horretarako, etxebizitza-programako aurrekontu guztiaren ia % 20 bideratu da. 2015erako, 14,2 milioi euro jarri dira 2013-2016 Renove birgaitze-planaren programa ezberdinetara bideratutako itzuli beharrik gabeko diru-laguntzetarako; eta plana urte batzuetarako denez, 2015ean sortzen diren proiektu berrietarako erabiliko dena ere kontuan izanda (2018ra arte iristen dira), guztira 35 milioi euro emango dira diru-laguntza gisa.

[ elkarrizketa irakurri

 
 
  BLOG
 

Etxebizitzen Gizarte Funtsa luzatuta.
[ info + ]

2014ko Memoria

2014an zehar garatutako jarduerei buruzko panoramika eskaintzen du EEB-k txosten horretan. Abiarazitako jardueren aniztasunaren xedea da informazio eta ezagutzarako sarbidea eta transferentzia bideratzea etxebizitzaren esparruan; eta hori hiru aldetatik egin du: esparru publikoan erabakiak hartzeko prozesuan laguntzeko; sektoreko eragileen eta profesionalen eskaria betetzeko; eta etxebizitzaren errealitatea ikuspuntu objektibo eta instituzionaletik azaltzeko erreferentea izateko.

2014 urte bizia izan da EBB-rako, jarduera anitzak abiaraziz: jardunaldietan eta kongresuetan parte hartzea, gaurkotasun-txostenak eta ikerketak egitea eta argitaratzea, beste erakunde batzuekiko elkarlana (unibertsitateak, ikerkuntza-zentroak,…)etengabeko hobekuntzako eta berrikuntzako dinamikak, eta abar.

[ info + ]

   
   

Euskadiko jabekideen erkidegoen % 28,6an berankortasuna existitzen da

En los últimos años se ha apreciado un incremento de la morosidad como consecuencia de la crisis financiera e inmobiliaria. Dentro de este elevado volumen de deudores, se encuentran aquellos propietarios que no pueden afrontar los pagos debido al deterioro de su situación económica, muchos de ellos en paro. En Bizkaia la morosidad se eleva al 31%, en Gipuzkoa es del 27% y en Álava del 24%.

Euskadiko jabekideen erkidegoen guztizkoan metatutako zorra 73,3 milioi eurokoa dela zenbatetsi da 2013. urtean. . Banku-erakunde berankorrak dituzten erkidegoak, berankortasuna dutenen guztizkoaren % 7 dira, eta alde adierazgarriak daude lurraldeen artean: % 12 Araba, % 10 Gipuzkoa eta % 5 Bizkaia. Finantza-erakundeei dagokien berankortasun metatua 4,4 milioi eurokoa dela zenbatetsi da.

Halaber, Euskadin Estatuan baino askoz ere eragin gutxiago du banku-berankortasunak, zehazki, % 6koa da Euskadin eta Estatuan, aldiz %21ekoa.

[ info +]

 

Hipoteka betearazpenak Lurralde Historikoen arabera. 2013

Bizkaia: % 57 | Gipuzkoa: % 26 |
Álava: % 17
Iturria: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia

Hipoteka-jarduera asko murriztu da EAEn: 12.146 hipoteka 2013an, aurreko urtean baino
% 28 gutxiago

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) egin berri duen azterlan bateko datuak ikusita, Euskadi hipoteka-betearazpen gutxien egin diren Estatuko autonomia-erkidegoa da. EAEn 122 hipoteka-betearazpen egin dira 2014ko lehenengo hiruhilekoan.

Estatu osoan, berriz, kopurua 18.971 izan da. Kopuru horrek Euskadiko betearazpen-tasa % 0,04ra murriztu du; hau da, Estatuko batez bestekoa (% 0,21) baino bost aldiz txikiagoa da. 2013an eratutako hipoteken batez besteko zenbatekoa 120 mila eurotan kokatzen da, hau da, % 9ko murrizketa 2012rekiko eta % 27koa 2007rekiko.

ldo berean kokatzen dira Etxebizitzako Behatokiak egindako azken azterlanaren datuak. Urte horren zehar, Urte hartan, 1.175 betearazpen erregistratu ziren, eta orduz geroztik, kopurua etengabe txikitu da (2011n, 1.174; 2012n, 1.061; 2013n, 817). EAEn 2013an eratutako hipoteken batez besteko iraupena asko murriztu da azken urteotan. Batez besteko iraupen hori 269 hilabetekoa zen 2013an, hau da, 2007an eratu zirenak baino 53 hilabete gutxiagoko iraupena dute.

Dinamika horrek garrantzi berezia du, EAEn eta Estatuan 2008tik antzematen den hipoteka berrien hileko hipoteka-kuoten murrizketarekin lotzen bada. Horrela, 2008an EAEko batez besteko kuotak 950 euro gainditzen zituen eta 2013an, aldiz, 665 eurokoa da.

Hori dela eta, aurreko hamarkadaren erdialdean hipotekak sinatu zituzten familiek eduki ditzaketen arazoak azaltzen dira, bai hipoteka-kuota altu horien ordainketari aurre egiteko, bai hipoteken epea gaur egun sinatzen ari direnenak baino luzeagoa delako. [ info gehiago ]

[ info + ]

Higiezinen merkatuaren panoramika EAEn 2013

EEB-k urtero aurkezten du higiezinen merkatuari buruzko ikuspegi sintetikoa hainbat alderdi aztertuz: testuinguru ekonomiko orokorra, etxebizitzaren eskaria eta eskaintza, higiezinen merkatuaren jarduera, etxebizitzen birgaitzea edo hipoteka-finantzaketa.

• 2013an EAEko higiezinen merkatuaren jarduera adierazle nagusiek ahulezi adierazgarria azaltzen jarraitzen dute. Higiezinen merkatuaren dinamismo indizeak merkatuaren krisiak jarraitzen duela baieztatzen du, beraz geldialdi bat adierazten du 2007 urteaz geroztik.

• Urte honetan zehar testuinguru ekonomikoak izan duen bilakaera negatiboak, bereziki eraikuntzaren sektorean, neurri handi batean higiezinen merkatuaren geldotasuna azaltzen du.

• Krisi ekonomikoko testuinguru honetan, etxebizitza eskariaren gutxiagotze joera baieztatzen da.

• Etxebizitza eskariaren jaitsiera (etxebizitza babestuaren kasua izan ezik),eta etxebizitza berrien eskaintzaren murrizketa direla eta, 2013an merkatuaren jarduerak uzkurdura nabarmena azaltzen du.

• EBEI-k argi erakusten du 2013an birgaitze lanak egiteko beharra duten familien gehikuntza, baina behar horri epe motzean aurre egiteko itxaropenak txikiak dira.

• 2013-2016ko Etxebizitza Plan Zuzentzailea eta etxebizitzak birgaitzeko 2013-2016 aldirako Renove Plana dira Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren birgaitze politiken ekintza eremua: birgaitu diren etxebizitzen kopurua 13.409koa izan da, eta diru-laguntzen zenbatekoa guztira 14.532.145 eurokoa.

• 2013aren zehar, EAEn aurreko urteetan behatu den jarduera hipotekarioaren gutxiagotze joerak jarraitzen du.

[ info +]

   
   

Hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko pizgarriak

2014ko urrian hutsik dauden etxebizitzei buruz egindako jardunaldiaren zenbait ondorio aurkezten ditugu. Jardunaldi horrek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren ardatz nagusietako bati ekiten dio: hutsik dauden etxeak mobilizatzea eta alokairuaren merkatura eramatea. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sortutako ELKARGUNE hausnarketa- eta eztabaida-foroan kokatzen du Eusko Jaurlaritzak jardunaldi hau.

Ikuspegi ekonomiko eta sozialetik: Estatistika sendo eta fidagarriak edukitzearen premia, horietan oinarrituta etxebizitza hutsaren benetako egoeraren diagnostiko bat egiteko; Hobe da pizgarrien bidez jardutea zigorrak ezartzea baino; Etxebizitzaren funtzio soziala gogoan izatea, etxebizitza inbertsio edo aktibo ekonomiko hutsa bailitzan hartu beharrean; Hiri-garapeneko ereduaren aldaketa, lurraldearen defentsa eta balorazioa balioesteko; dinamika sozio-demografiko berriei eta etorkizunekoei arreta, etxebizitza-politika publiko egokiagoak egiteko; Alokairu sozialaren alde egitea etxebizitzako politika publikoetan, babes publikoko etxebizitzak jabetzan eman beharrean.

Etxebizitza hutsak mobilizatzearen esperientziak (ildo komunak): Administrazio publikoek ikuskaritza-lan eraginkorra egitearen premia, etxebizitza hutsak non dauden jakiteko eta errolda bat egiteko; Merkatu pribatuan dagoen etxebizitza hutsa erakartzeko bitartekaritza-programak, etxebizitza hutsa mobilizatzeko erreminta nagusi gisa; Bada beste erreminta bat: neurri fiskalak diseinatzea eta ezartzea. Baina administrazioek kontuz ibili behar dute neurri horiek baliatzerakoan; Hiri-birgaitze eta -berroneratzea lortzeko politiken aldeko apustu sendoa; Lankidetza publiko-pribatuaren (lankidetza finantza-erakundeekin, sustatzaileekin) eta publiko-publikoaren (eskualdeko eta tokiko gobernuen arteko lankidetza) premia.

Nazioarteko esperientziak: Etxebizitza hutsen arazoari aurre egiteko, politika publikoak behar dira, eta, horrez gain, beharrezko dira jabeen borondatea eta inbertitzeko ahalmena ere; Etxebizitza hutsak mobilizatzeko ekintza nagusiak gauzatu aurretik, hainbat faktore hartu behar dira kontuan (birgaitzearen finantza-bideragarritasuna, alderdi juridikoak eta abar); Etxebizitzaren plangintza egiteko tokiko programak egitea, arlo horretan espezializatutako lanbideak, etxebizitza huts estrukturalak gutxitzeko inbertsio handiagoa eta kudeaketa eraginkorragoa.

[ info + ]

Eraikitze, birgaitze eta berroneratze hiritarraren inguruko hausnarketa: erronka energetikoak
eta etxebizitza sozialaren eginkizuna

Azaroaren 13an eta 14an jardunaldi hauek egin dira Bilbon eta Gasteizen. Jardunaldiak administrazio publikoko teknikariei, etxebizitza-sustatzaileei eta eraikuntzaren eta I+G+b alorreko profesionalei zuzenduta daude.

Hainbat esparrutako adituek etorkizuneko hirien energia-erronketan etxebizitzak izango duen eginkizunaren inguruan duten ikuspegia azaldu dute: Europako helburu eta zuzentarauak, horiek betetzeko estrategiak, berrikuntza tresna gisa, gizarte-babesteko etxebizitzen sustatzaileen jarduketak, bai eta interes handiko beste hainbat alderdi ere.

Jardunaldien lehenengo egunean, hausnarketaren ardatza zera izan zen: Europako energia-erronkei aurre egiteko estrategiak eta ekintzak etxebizitza-politikan. Hurrengo egunean PIME´s proiektua landu zen bereziki, eta herritarren ongizatearen zerbitzura bizitegi-garapen iraunkorrei lotutako berrikuntzari buruz aritu zen.

Jardunaldien antolatzaileak izan dira: VISESAk (Enplegu eta Gizarte Politika Sailari atxikitako Sozietate Publikoa), AVS Euskadik (Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaile Publikoen Elkartea) eta PIME'S proiektuak (I+G+Bko 7. Esparru Programako "CONCERTO" ekimenaren barruan).

[ info + ]

   
   

ZIFRAK
EAEko Eraikuntzari eta Etxebizitzari Buruzko Estatistika, 2014ko 4. hiruhilekoa

Etxebizitza hasiak eta bukatuak. 2014ko 4. hiruhilekoa

• Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, behera egin du, 2014ko hirugarren hiruhilekoan, obrak egiteko eman diren baimenen kopuruak (Bizkaiari egotzi diezaioke); hala ere, kopuru horrek gora egin du 2013ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Finkatu egin da birgaitze-lanak egiteko obra-lizentzien nagusitasuna.

• Maila positiboak erdietsi dituzte eraikuntza berriko obretarako lizentziek urtetik urtera eta jarduera-sektore guztietan, industria eta energia barne.

• Se recupera la previsión de viviendas de nueva planta.

Etxebizitza bukatuak
Etxebizitza babestu bukatuen kopurua 2.239 da. Lurralde Historikoen arabera, % 41 Bizkaiari dagozkio, % 33 Gipuzkoari eta gainerako % 26 Arabari.

Etxebizitza hasiak
EAEn hasitako babes ofizialeko1.481 etxebizitza, non Bizkaiaren (% 72) eta Gipuzkoaren (% 26) pisua adierazgarria baita.

Etxebizitza eta luzoruaren alorrean jarduketa babestuen finantziazioa. 2014ko 4. hiruhilekoa  

Aitortutako diru-laguntza (metatutako datuak): 15.134 eskaera eta 13.469.692 gordetako diru-laguntzan

Onetsitako maileguak (metatutako datuak): 543 mailegu eta 48.617.623 euro onetsiak

Gauzatutako maileguak (metatutako datuak): 529 mailegu eta 47.511.582 euro gauzatuak

 


Datozen argitalpenak

    • Ekitate-txostena
    • Alokairu-politikaren ebaluazioa
    • Europar politikak
eus | es 
 
 
 
 
(+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia