8. zkia. -2014ko Urria | eus | es
HUTSIK DAUDEN ETXEBIZITZAK
Jardunaldia


Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, 2014ko urriaren 23rako antolatu du lan- eta hausnarketa-jardunaldi bat, etxebizitza hutsari buruzkoa. Hona Jardunaldiaren helburua: hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko jardunbide onak, Euskadin aplikatzeko modukoak, identifikatzea; hots, etxebizitza hutsen stock-a gutxitzeko zer neurri erabiltzen ari diren jakin, eta haiek Euskadin izan ditzaketen berezitasunei buruzko hausnarketa egitea.

Jarduera hori ELKARGUNE izeneko hausnarketa- eta eztabaida-foroan kokatu du Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sortu baitu foro hori. Gai horretako adituak bilduko dira Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan egingo den jardunaldi horretara, irakaskuntzatik eta administrazio publikotik etorrita, eta bakoitzak bere ikuspegia azalduko du, baita etxebizitza hutsaren arazoak izan ditzakeen irtenbideak ere Hutsik dauden etxebizitzen inguruko arazoei buruz arituko gara ikuspegi ekonomiko eta sozialetik abiatuta, eta baita hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko zenbait esperientziari eta gai horren gaineko nazioarte mailako hainbat esperientziari buruz ere.

Parte hartzeko eta elkarrekin hausnartzeko gonbita luzatzen dizuegu.

Juan María Aburto Rike
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua

[ Programaai eta izena emateko inprimakira heltzeko esteka

 
 
  BLOG
 

24.000 eskaera hipoteka-zorrak berregituratzeko
[ info gehiago ]

 

Estatuaren zerga-erreformak alokairuagatiko desgrabazioa ezabatzen du
[ info gehiago ]

 

Biztanleria atzerritarrari eta etxebizitza babestua

EEB-k zera adierazten du: 2013an nazionalitate atzerritarreko 25.640 pertsona zeuden erregistratuta Etxebiden etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa, hau da, aipatutako erregistroan izena emandako pertsona guztien % 24.

Behera egin du arinki eskatzaile atzerritarren kopuruak 2012rekiko; gauza bera gertatu da nazionalitate espainoleko eskatzaileen artean. Etxebizitzaren eskatzaile atzerritarren erdia emakumeak dira.

2013an egindako esleipenetan atzerriko biztanleriaren pisua % 10ekoa izan zen. Atzerritar gehienak (% 83) alokairuko etxebizitza babestu baten esleipendun dira eta % 17 bakarrik dira erosketa-erregimeneko etxebizitza babestu baten esleipendun.

Aitzitik, erosketa-erregimeneko etxebizitzen kasuan % 72koa da portzentajea nazionalitate espainoleko biztanle esleipendunei dagokienez. Etxebizitza babestuaren eskatzaile atzerritarren erdia (% 51) Bizkaian bizi da. Azpimarratu behar da Araban izena emanda dauden biztanleen ia erdia atzerritarrak direla; aldiz, proportzio hori % 23 da Bizkaian eta % 19 Gipuzkoan.

[ info gehiago ]

 

Etxebizitza babestuaren eskatzaile atzerritarrak Lurralde Historikoaren arabera. 2013

Bizkaia: 12.984
Gipuzkoa: 6.629
Araba: 5.955
Zehaztu gabe: 72 | GUZTIRA: 25.640

Alderantzizko hipoteka: Etxebizitza babestuetan aplikatzeko aukeraren inguruan

Etxebizitza Plan Zuzendaria (2013-2016) egiteko irekitako prozesu parte-hartzailean jasotako herritarren proposamenetako baten ondorioa da azterketa hori.

Zer da alderantzizko hipoteka? Eskatzailearen ohiko etxebizitza den ondasun higiezin baten gaineko hipotekaren bidez bermatutako mailegua edo kreditua da; eskatzailea 65 urte edo gehiagoko pertsona fisikoa izan behar da, edo mendekotasuna duena. Alderantzizko hipotekaren bidez, eskatzaile horrek aldizkako errenta jasoko du, edo bakarra, hipoteka eratzeko uneko tasazio-balioaren ehuneko jakin batera artekoa gehienez (41/2007 Legea).

Ekimen hori neurri txikiagoan ezarri da Espainian bestelako herrietan baino arrazoi ezberdinengatik, besteak beste: etxeentzako eta enpresentzako kredituaren uzkurtze orokorra, etxebizitzaren jabetza-kultura, oinordekoei kargarik gabeko etxebizitzak uzten saiatzeko joera.

Etxebizitza Plan Zuzendariaren (2013-2016) eremuko etxebizitza-politiketan lehentasunezkoak diren kolektiboen zorpetzea areagotzea sustatuko duten programak abian jartzea saihestu behar dela aipatzen da azterketaren ondorioetan.

[ info gehiago ]

3.000 uko-egite baino gehiago 2013an egindako etxebizitza babestuen esleipen-prozesuetan

Uko egitearen arazoaren azterketan eta ezaugarritzean sakontzea erabaki du Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, izan ere, Etxebidek etxebizitzak banatzeko eta esleitzeko aurrera daramatzan prozesuen eraginkortasunari eragiten baitio.

2005 eta 2013 urteren bitarteko bilakaera aztertzen du txostenak;horrela, ikus daiteke aztertutako lehenengo urteko 773 uko-egiteetatik 2009ko 5.500 baino gehiagora –aztertutako epeko kopururik altuena- heldu dela, 2013an kopuru hori murriztu delarik (3.159 uko-egite). Azken urte horretan, urtetik urterako jaitsiera handiena eman da (-% 26,4).

Bizigunen izandako hiru uko-egiteetatik bi etxebizitzaren prezioarekin eta kokapenarekin lotuta daude. Finantzaketarik eza da etxebizitza babestuaren esleitzeari uko egiteko arrazoia lau kasutik hirutan. 2011 arte, uko-egiteen igoera EAEn Arabak bildu du (3.550 uko-egite urte horretan, hau da, EAEko guztizkoaren % 70). 2012tik aurrera, aldiz, arazo hori Bizkaian nabarmendu da batez ere (1.431 uko-egite 2012an, sinatutako kontratuen % 68,5).

[ info gehiago ]

   
   

Etxebiden izena emanda dauden pertsonen % 70ek balorazio positiboa eman diote jasotako arretari

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Politikak Ebaluatzeko Proiektuari jarraipena emanez, Etxebiden izena emanda dagoen biztanleriaren Inkesta egin da 2014an. Helburua da etxebizitza babestuaren eskatzaileen etxebizitza-beharra hobeto ezagutzea eta aztertzea eta Etxebide zerbitzua bera eta etxebizitza-politikak aztertzea, betiere aipatutako zerbitzuan izena emanda dagoen biztanleriaren ikuspegitik.

Jarraian, ondorio esanguratsuenetariko batzuk aipatzen dira:

2013ko etxebizitza babestuaren eskaria 86.659 eskaera-txostenetara iritsi da, hau da, 2012ko datuen aldean % 2,2ko gehikuntza izan da. Alokairua da etxebizitza eskuratzeko gehien eskatzen den erregimena. (eskari osoaren % 58).
- Etxebiden etxebizitza eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonen % 12k jada bete dute haien etxebizitza-beharra.
- Alokairuko etxebizitza babestua eskatzen duten biztanleen eta erosketako etxebizitza babestua eskatzen duten biztanleen artean alde adierazgarria dago.

  • Alokairuko eskarian emakumeen kopurua handiagoa da , batez besteko adina 40 urtekoa da eta adin-tarte kopurutsuena 35 eta 44 urteren bitartekoa da.
  • Erosketako eskarian emakumeen eta gizonen kopuruak berdintsuak dira, batez besteko adina 33 da eta adin-tarte kopurutsuena 25 eta 34 urteren bitartekoa da.

- Galdetutako pertsona gehienek balorazio ona egin dute izena emateko prozesuari dagokionez, batez ere, jasotako arretari eta izena emateko eskatzen den dokumentazioari dagokionez.
- Izena emanda dauden hiru pertsonetatik batek eskaera berritu du azken urtean, eta balorazio ona eman dio eskaera berritzekoprozesuari.
- Etxebiden izena eman duten pertsonen erdiak uste du behar besteko informazioa jaso duela. Halaber, % 51aren iritziz informazio urria jaso du. -Etxebiden izena eman duen biztanleria eskatzaileak uste du diru-sarrera urria duten pertsonek eta berriki etxebizitza galdu duten familiek izan behar dutela etxebizitza-politikan lehentasuna.

[ info gehiago ]

Gobernuan, Administrazioan eta Politika Publikoetan V. Nazioarteko Kongresuan parte hartzea . (Madril, 2014ko irailaren 29- Urriaren 01-)

Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak (Enplegua eta Gizarte Politikak Saileko Etxebizitza Sailburuordetza) parte hartu du GIGAPP (Gobernuan, Administrazioan eta Politika Publikoetan Ikerkuntza taldea) V. Nazioarteko Kongresuan, non "Etxebizitza-politiken ebaluazioa Eusko Jaurlaritzan" txostena aurkeztu baitu.

Helburua zera izan da: Etxebizitza-politika publikoen ebaluazioan Sailak duen esperientzia adieraztea, Sailean ezarritako prozesu horrek Etxebizitza Plan Zuzendarien ildo estrategikoak betetzearekiko eta herritarren parte hartzea eta haiekiko komunikazioarekiko ekarri duen balio erantsia erakutsiz.

[ info gehiago ]

 
   

2014ko 2. HIRUHILEKOKO ZIFRAK
Eraikuntza eta Etxebizitza. 2014ko 2. hiruhilekoa

2014ko Higiezinen Erregistro Estatistika.2014ko 2. hiruhilekoa

Obretarako baimen emanen kopuruak gora egin du 2014ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin eta 2013ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Birgaitzeko obrekin lotutako lizentziak nagusitu dira, nahiz eta, termino erlatiboetan, eraikuntza berriko lizentzien kopurua gehiago igo den.

Obra handiko lizentzien kopuruak, hala bizitegi-erabilerarako nola bestelako erabileretarako, gora egin du.

Etxebizitza salerosketen kopurua EAEn 3.103 da: % 31 etxebizitza berria (970) eta gainerakoa etxebizitza erabilia (2.133).

Etxebizitzaren batez betekoa prezioa (€/m2) 2.316 euro da; prezio hori pixka bat altuagoa da etxebizitza berriari dagokionez (2.435 euro) etxebizitza erabiliari dagokionez baino (2.269 euro). Emaitzen arabera, salerosketak ondorengo eran banatzen dira:

  • Berri librea: % 26,2
  • Berria BOE: % 5,1
  • Erabilia librea libre: % 64,3
  • Erabilia BOE:% 4,5
Eskaintza inmobiliarioa. 2014ko 2. hiruhilekoko txostena

Etxebizitza eta luzoruaren alorrean jarduketa babestuen finantziazioa. 2014ko 2. hiruhilekoa

Etxebizitza erabilia eta librea: Etxebizitza erabilia eta librearen m2 erabilgarriaren batez besteko prezioa 3.065 euro izan da bigarren hiruhilekoan; zifra horrek % 0,8 behera egin du 2014ko lehen hiruhilekoarekiko eta % 8,2 jaitsi da aurreko urteko hiruhileko berarekiko. Batez besteko azken prezioa 258.600 euro da.

• Etxebizitza berri librea: Etxebizitza berri librearen kasuan, prezioa 3.398,9 euro da. Prezioa % 1,1 jaitsi da urtearen lehen hiruhilekoarekiko eta % 6,6 2013ko bigarren hiruhilekoarekiko. Batez besteko prezioa: 275.700 euro.

Aitortutako diru-laguntza (metatutako datuak): 
10.053 eskari eta 8.261.844 euroko gordetako diru-laguntza.

Onetsitako maileguak (metatutako datuak): 
296 mailegu eta 17.655.564 euro

Gauzatutako maileguak (metatutako datuakguztira 287 mailegu eta 16.875.440 euro

 

 

Datozen argitalpenak

    • Ekitate-txostena
    • Alokairu-politikaren ebaluazioa
    • Europar politikak
 
(+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia