14. zkia. 2016eko Azaroa |eus | es
Etxebizitzaren beharrak eta eskaria EAEn

Txema Duque Carro. Gizarte-zerbitzuetako zuzendariorde teknikoa. Gizarte Ekintza Saila. Bilboko Udala.

Itxura guztien arabera, alokairuko etxebizitza babestuak etxebizitza-politikaren apustu nagusia izan behar du. Zailtasun handienak dituzten pertsonentzat, etxebizitza eskuratzeko laguntza-programak aztertu litezke. Honela, etxebizitza-sistemaren eta gizarte-zerbitzu sistemaren artean kokatzen diren programak izango lirateke. Programa horiek emaitza positiboak eskaintzen dituzte, bai etxebizitza eskuratzerako arloan, baita hauek mantentzeko garaian ere.

 

Hizketagaia

 
  BERRIAK
 

Euskal Etxebizitzaren Behatokia, Hiritar Parte-hartzearen Ebaluazio lan taldeko liderra da

 

Higiezinen merkatua Euskal Autonomia Erkidegoan 2015: laburpena

Demokrazia parte-hartzailearen Nazioarteko Behatokia (DPNB) 600 hiri baino gehiagoz, erakundeez eta ikerketa zentroez osaturiko sarea da, non demokrazia parte-hartzaileari buruzko esperientziak elkar trukatzen baitira. DPNB-k hainbat lan talde antolatu ditu hiritarrek politika publikoetan parte har dezatela sustatzeko eta partaidetza horri buruz gogoeta egiteko. Hauetariko lan talde batek Hiritarren Parte-hartzearen Ebaluazioa du ardatz. Etxebizitzaren Euskal Behatokia, bere esperientzia dela eta, taldea hau dinamizatzeaz arduratuko da. Esperientzia interesgarri honi buruzko nondik norakoei buruz berri emango dugu.

 

2015. ekitaldiak baieztatzen du EAEko ekonomiak bizitako susperraldia, azken urteotan jasandako atzerapenaren ostean. BPGa %2,8 igo da, 2014.urteko euskal ekonomiaren hazkunde tasa bikoiztuz; enplegua, aldiz, produkzioa baino erritmo apalagoan handituz doa (+%1,4). EEB -ren txostenak higiezinen merkatuaren adierazle nagusien ikuspegi zabala eskaintzen du.

    [ Informazio gehiago ]

 

 

Etxebizitza hutsak mugiarazteko udal politiken esperientziak

 

GIS sistemaren eguneratzea: etxebizitzari buruzko datuen ikusarazte geografikoa

EEB-ren txosten berriak etxebizitza hutsen eredu eta programen analisi konparatzailea aurkezten du, tokiko politiken zein udal politiken ikuspegitik (Bilbo, Balmaseda, Ugao, Leioa). Baita, nazioarte-mailako (Erresuma Batua, Frantzia) eta estatu-mailako (Katalunia) analisia hartzen du barnean ere, interes berezia duten etxebizitza hutsen mobilizazio programen adibideak emanez.

 

Urrian, GIS sistemaren analisi estatistikoaren datuak eguneratu dira. Hiru hilean behin, iturriak kontsultatzen dira (EIN eta Eustat-en web orriak) eta, dagokion kasuetan, informazioa eguneratzen da. Departamentuaren datuei dagokienez, beti hilabeteko lehen egun balioduneko datuak hartzen dira kontutan.

[ Informazio gehiago ]

 

  [ Informazio gehiago ]

 

 
 
Etxebizitzaren Behatokien III. Foroa

"Etxebizitzaren Behatokien III. Foroa" antolatu du Etxebizitzaren Euskal Behatokiak azaroaren 17an, Bilboko Euskalduna jauregian. Saioaren helburua, autonomia-erkidegoek nahiz profesional eta akademikoek eskura dituzten organismoen egoera eta esperientziak ezagutzea da, etxebizitzaren arloan informazioaren transferentzia eta informazioa eskuratzea eta ezagutzea errazteko. Etxebizitza-politika konparatzailean adituak ez ezik, erkidego zein nazio mailako hainbat Etxebizitzaren Behatoki ere izango dira jardunaldian; bakoitzak jardunbide egokiak azalduko ditu, eta, beren beregi, lankidetza-dinamikak zein etorkizun hurbilerako elkarlana garatzeko bideak aurkeztuko dituzte.

eus | es 
  (+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia