13. zkia. 2016eko Urria - | eus | es
EAEko alokairu-politiken ebaluazioa

Igor Etxabe Saenz De Zaitegirekin. Alokabideko Arreta eta Kanpo Komunikazioko zuzendaria. Hizketagaia: EAEko alokairu-politiken ebaluazioa

Oraintxe bertan, eskaeraren eta eskaintzaren arteko hurbilketa nahiko eraginkorra dela uste dut, batez ere gaur egun dauden alokatzeko BPEn erabilgarritasun txikia kontuan hartuta. Esleipenerako baremazio-irizpideek, esleipen zuzenek, birkokapenek, berriz ostatu emateek eta abarrek alde hori ahalik eta gehien egokitzea ahalbidetzen dute.

Nire ustez, baremazio-irizpideen eta Etxebizitzari buruzko Legearen eraginez, alokatzeko BPE bat eskuratzeko aukera alderdi ekonomikoetan oinarritzen da batez ere; horrela, alde batera uzten dira etxebizitza bat behar duten herritar-geruza ugari (gazteak, pertsona zaharrak, kide gutxiko familia gurasobakarrak, ikertzaile aberriratuak, unean uneko langabeak eta abar).

 

Hizketagaia

 
  BERRIAK
 

86.325 etxebizitza hutsik EAEn, etxebizitza guztien artean % 8,3.

 

Eraikuntza sektorea suspertzen ari al da EAEn?

2015ean 86.000 etxebizitza huts baino gehiago zenbatu dira. Horietatik % 68 (58.697) bizilagunik gabeko etxeak dira, eta gainerako % 32a (27.628) sasoikoak. Araban dute etxebizitza hutsen proportziorik handiena, % 11,0; Gipuzkoan etxebizitzen % 8,9 dago hutsik eta Bizkaian % 7,1.

 

2008an hasitako ziklo negatiboak inflexio-puntua izan du 2015ean. Adierazle batzuk nolabaiteko suspertzea erakusten hasi dira. Arretaz begiratu beharko diegu 2016ko adierazleei, sektoreak goranzko bideari sendo ekin ote dion egiaztatzeko.

[ Informazio gehiago ]

 

  [ Informazio gehiago ]

 

 

Zenbat emakumek behar dute lehen etxebizitza EAEn?

 

Atzerritarren % 60 alokairuko etxeetan bizi dira, eta % 20 jabetzako etxebizitzetan

2015ean, 18 eta 44 urte bitarteko 44.638 emakumek adierazi dute lehen etxebizitza eskuratu beharra (Etxebizitza beharrei eta eskariari buruzko estatistika). Horietatik % 70ek diru-sarrerak dituzte (nahikoak versus gutxiegiak/ezegonkorrak), eta gainerakoek ez.

 

2014an, jatorri atzerritarra duten biztanleen artean, etxebizitza eskuratzeko erregimen nagusia alokairua izan da. Etxebizitzaren Euskal Behatokiak plazaratu duen azken txostenaren arabera, biztanleria horren % 58,9 alokairuan hartutako etxebizitzetan bizi dira. 2010eko datuak antzekoak dira (% 60,2). 2014an, jatorri atzerritarra duten biztanleen % 19,9 beren jabetzako etxebizitzetan bizi dira. Ehuneko hori % 25,8koa zen 2010ean.

[ Informazio gehiago ]

 

  [ Informazio gehiago ]

 

 
  ZIFRAK: 2016ko 2. hiruhilekoa
 
Hasi eta amaitutako etxebizitzak

• 782 etxebizitza babestu amaituta, horietako 47 zuzkidura-bizitokiak dira. % 52,4 Bizkaian daude, % 43,1 Gipuzkoan eta % 4,5 Araban.
• 422 etxebizitza babestu hasita. Gipuzkoa (% 45,5) eta Bizkaia (% 45,0) nabarmendu dira.

 
Etxebizitza eta lurzoruaren alorrean jarduketa babestuen finantzaketa

• Aitortutako diru-laguntza (*): 14.019 eskaera eta 13.286.704,3 euroko diru-laguntza erreserbatuta.
• Onartutako maileguak (*): 158 mailegu eta 16.841.269 euro onartuta.
• Formalizatutako maileguak (*): 102 mailegu eta 12.833.151 euro formalizatuta. (*) Datu metatuak.

 
Higiezinen eskaintza

• Erabilitako etxebizitza librea: metro koadro erabilgarri bakoitzeko batez besteko prezioa 2.836,4 eurokoa da. % 1 merkatu da aurreko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
• Etxebizitza berria
: metro koadro bakoitzeko prezioa 3.247,2 eurokoa da. % 0,5 merkatu da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
• Babestutako etxebizitza berria: batez besteko prezioa 130.800 eurokoa da, hau da, 1.725,8 euro metro koadro erabilgarri bakoitzeko.

 
Higiezinen erregistro-estatistika

Etxebizitzen salerosketen kopurua: 4.398, % 21,4 etxebizitza berriak (940) eta % 78,6 erabilitako etxebizitzak (3.458).
Batez besteko hileko hipoteka-kuota handienak: Madrilgo Erkidegoa (748,65 €), Balerrak (686,07 €), Katalunia (608,12 €) eta Euskal Autonomia Erkidegoa (584,80 €).
Euskal Autonomia Erkidegoan, bigarren hiruhilekoan, metro koadro bakoitzeko hipoteka-zorpetzea estatuko handienetakoa izan da (1.598 €/m², Espainiako batez bestekoa: 1.140 €/m²).

 
Eraikuntza eta Etxebizitza. 2016ko 2. hiruhilekoa

EAEko Udalek 911 obra handiko lizentzia eman dituzte, 2016ko lehen hiruhilekoan baino 252 gehiago, hau da,
% 38,2ko hazkundea izan da termino erlatiboetan. Bizkaian 483 obra handiko lizentzia eman dituzte, Araban 245 eta Gipuzkoan 183.

eus | es 
  (+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia