11. zkia. 2015eko Azaroa - | eus | es
Jardunaldietan
eta hausnarketa guneetan parte hartzea
   

Sarritan Enplegu eta Gizarte Politika saileko Etxebizitza Sailburuordetzak, gonbidapenak jasotzen ditu etxebizitzaren eremuari buruzko eztabaida eta hausnarketarako topaketetan eta jardunaldietan parte hartzeko.

Adibidez, 2015ko Kudeaketa Aurreratuaren Aste Europarraren eremuan, Visesak jardunaldi bat antolatu zuen "Hiri-berroneratzea eta eraginkortasun energetikoa: kudeaketa-eredu berrietarantz" gaiaren inguruan.

Jardunaldiak Euskadin hiri-berroneratze integratua sustatzeko estrategiak eta ekimenak ezagutaraztea zuen helburu, baita horiek gauzatzeko aurreikusi diren kudeaketa-eredu berriak erakustea ere. Miren Saratxaga De Isla Enplegu eta Gizarte Politika Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariak eta Etxebizitzaren Euskal Behatokiak txosten bat gehitu zuten honako hauek azaltzeko: hiri-birgaitzeak, -berritzeak eta -berroneratzeak egiteko Eusko Jaurlaritzaren laguntzen kudeaketa-eredu berriak, araudi berria aldatzeko egin diren partaidetza-prozesuak eta abiarazi diren finantziazio-aukerak.

Bestalde, Etxebizitza eta Lurraren Sustatzaile Publikoen Espainiar Elkarteak (AVS), Sailburuordetza gonbidatu zuen "Etxebizitzarako eskubidea eraikiz" jardunaldian hitzaldi bat aurkeztera, etxebizitzarako eskubide subjektiboaren, eta bere ezarpenaren eta gauzatze praktikoaren gainean eztabaidatzeko helburuarekin.

Azkenik, urriaren 2an EBak parte hartu du, 2014an sortu zen adituen lankidetza Sareak, zeinen kide den Behatokia, Bartzelonan antolatutako 2. topaketan. Kasu honetan, egungo etxebizitzako politika publikoaren alderdi batzuei buruz aritu zen: onuradunak, sarbide motak, eta etxebizitza eta bizitoki motak. Estatuko unibertsitateetako pertsona kalifikatuen, eta etxebizitza politika publikoen gaian, udal eta autonomia erkidego berritzaileenak diren gobernuen ordezkarien berrelkarketa ahalbidetu du.

Kudeaketa aurreratuaren europar asteko biltzarra
AVS jardunaldia Alacanten etxebizitzarako eskubidea eraikiz http://etxebizitza.blog.euskadi.net
2. Etxebizitzako adituen topaketa Bartzelonan www.garraioak.ejgv.euskadi.eus

 
 
  BLOG
 

Bultzada berri bat etxebizitzen gizarte-funtsari
[ info gehiago ]

 

Gizarte-erantzukizuneko bonoak babes ofizialeko etxebizitzetara (BOE) iritsi dira
[ info gehiago ]

   
   

Zein da etxebizitza babestuen
esleipendunen iritzia?

Erosketa edo alokairuko etxebizitza babestuen esleipendun izan den biztanleriari zuzendutako EB-aren azkeneko inkestak, alde adierazgarriak azaltzen ditu profil sozio demografiko eta ekonomikoaren arabera.

  • Emakume titularren presentzia alokairu babestuko parkean (%64), erosketakoan baino handiagoa da (%52).
  • Alokairuaren esleipendunen batez besteko adina (47 urte), erosketarena baino altuagoa da (35 urte).
  • Biztanleri ezkongabea, erosketako etxebizitzen esleipendunen %71a da, eta bakarrik %39ra heltzen da alokairuko etxebizitza babestuaren errentarien artean.
  • Erosketako etxebizitza babestua duten biztanleen %59ak kontratu iraunkorra du, errentarien %19aren aurrean.

Esleitutako etxebizitzarekin asetze maila oso altua da, erosketako zein alokairuko etxebizitzen esleipendunak izan diren familien artean.

Esleitutako etxebizitzen ezaugarriekin asetzea, alokairuko etxebizitza babestua duen biztanleriaren artean, erosketakoa duena baino handiagoa da. Horretaz gain, gertakari edo arazo maila handiagoa behatzen da erosketako parkean, eta arazoen konponbideei buruzko balorazioak txarragoak dira.

Inkestaren ondorioen barne (2011tik 2014ra bitarteko aldian, etxebizitza babestu baten esleipendun izan diren 444 pertsonei egina), etxebizitzaren ordainketei aurre egiteko zailtasun ekonomikoak dituzten esleipendunen kolektiboari, jarraipen berezi bat egiteko beharra, bereziki alokairu babestuko parkean, familien %40a baita (Biziguneko maizterren %48a), nahiz eta hauetatik alde aipagarri batek, jadanik laguntza ekonomikoak jasotzen dituela berretsi. Halaber, esleitutako etxebizitzen kalitatea eta hornikuntza hobetzeko aukera aztertzea, batez ere, alokairu babestuko parkearen barne merkatu libreko diren etxebizitzen artean (Bizigune programa eta ASAP).

[ info gehiago ]

 

Alokairu politikak azterketara autonomi erkidegoetan

Alokairu politikak azterketara autonomi erkidegoetan Alokairua sustatzera bideratutako etxebizitza politikak eta programak, gobernu autonomikoen etxebizitza egitasmoetan protagonismo handiagoa bereganatzen joan dira, hiri-birgaitze eta –berritzearen alde egiten duen eredu aldaketa baten parte izanez.

Hala ere, apustu honek gaur egungo testuinguruaren errealitate desberdinei aurre egin behar izan die, adibidez alokairuko etxebizitza parkearen garrantzi erlatibo txikiari, estatu mailan guztira ez da etxebizitzen %15era heltzen, azken hamarkadan era moderatuan areagotu izan arren; edo etxebizitza erregimen honen eskatzaile diren kolektiboentzako oraindik altuak diren alokairuaren prezioei.

Alokairu erregimeneko etxebizitza babestuaren sustapenari dagokionez, azken urteetan erregistratu den joerak, jaitsiera nabarmena adierazten du, autonomia erkidego batzuetan errealitatean jarduera-ezean kokatuz. Alokairuko etxebizitzaren sustapenean, autonomia erkidego batzuen kasuan besterik ez da nolabaiteko jarduera nabaritzen, adibidez EAEn edo Katalunian.

[ info gehiago ]

EAEn, babestutako hiru etxebizitzetatik bat, etxebizitza kooperatiben bitartez sustatu da

EAEn, etxebizitza kooperatiben sorreraren garrantzi hazkorra datuetan islatzen da: 196 kooperatibetatik 2004an, 2014ko 350 kooperatibetara. Halaber, kooperatiben bitartez sustatutako etxebizitza babestuetan, azkeneko hirurtekoan (2012-2014) babestutako hiru etxebizitzetatik bat, etxebizitza kooperatiben bitartez sustatu baita. Joera hau, enpresa eraikitzaile tradizionalek, batzuetan izaera instrumentalarekin, formatu kooperatibo honen alde egin duten apustuarekin lotzen da neurri handi batean.

Hala ere txostenak ezjakintasun maila altua egiaztatzen du kooperatiba-kideen artean proiektu hauetan duten eginkizunaren izaera sozietarioari eta bere ondorioei dagokionez. Zentzu honetan, administrazio publikoek paper garrantzitsua izan dezakete bazkideen eskubideen eta eginkizunen, eta horiek dakarten ondorioen, hedapenean eta prestakuntzan.

[ info gehiago ]

   
   

Gaur egungo politika fiskalak etxebizitzaren alokairua sustatzen du?

EBak etxebizitzaren eremuan politika fiskalak duen garrantziari buruzko hausnarketa hau bultzatu du. Hori dela eta, autonomi erkidegoen ikerketa konparatibo hau aurkeztu du. Autonomi erkidego guztietan diru-sarrera fiskalak areagotzeko beharrak, errentariei zuzendutako alokairuaren kenkariak murrizteko edota kentzeko joera ezarri du. Kenkariaren ehunekoa, EAEren eta Madrilgo Erkidegoaren kasuetan besterik ez da %20ra iristen, gainontzeko autonomia erkidegoen kasuan maila %10ren ingurukoa izanez.

Estatuan ohiko etxebizitza erosteagatik kenkariaren eraginak (Euskal eta Nafar Foru Aldundiak kontutan hartu gabe), 3.400 milioi euroko diru-sarreren galera ekarri du 2013an, bederatzi bider baino gehiago alokatzeagatik kenkariaren zenbatekoa. Horiek horrela, ohiko etxebizitza alokatzeagatik kenkariaren gutizko zenbatekoa 360 milioi euro gainetik kokatu da 2013 ekitaldian.

[ info gehiago ]

   
   

ZIFRAK
Etxebizitza hasiak eta bukatuak. 2015eko 3. Hiruhilekoa

Higiezinen erregistroaren Estatistika

• Etxebizitza bukatuak
Amaitu diren etxebizitza babestuen kopurua 1.457koa da. Lurralde Historikoaren arabera, %82,2a Bizkaiari dagokio, eta gainerakoa, %17,8a Gipuzkoari.

• Etxebizitza hasiak
Hasitako BOEko 800 etxebizitzak EAEn,Bizkaiak pisu garrantzitsua du (ia %70a) eta Gipuzkoak (%28,4a).

• Salerosketak: 2015eko bigarren hiruhilekoan etxebizitza salerosketen kopurua 3.629koa izan da, %24,3a etxebizitza berriari dagokio eta %75,7a erabilitako etxebizitzari.

• Etxebizitzen batez besteko prezioa: Etxebizitzaren batez besteko prezioa 2.313 eurokoa izan da m2ko, etxebizitza berrien kasuan, erabiliarena baino zenbateko altuagoa (2.433,9 euro berrian, etxebizitza erabiliaren 2.283,4 aurrean).

Estatistika honetan, Espainiako Jabetza Erregistro guztiek parte hartzen dute, hau da 1.103bulego.

 

Hurrengo argitalpenak

        • Eraikuntzaren kostuak
        • Eraikuntza sektorearen txostena
        • Ekitate txostena
        • Etxebizitza legearen txostena
        • Sintesi txostena
        • Finantzaketari buruzko txostena
        • Osoko ebaluazioa
eus | es 
  (+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia