10. zkia. 2015eko Uztaila - | eus | es
Birgaitze-tailerra
Partaidetzarako gunea
   

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordetzak lan-programa bati ekin dio, partaidetza-prozesu baten bitartez arakatzeko zer beharrizan sortu den Euskadin eraikinak birgaitzearen eta hiria eraberritu eta berroneratzearen alorrean, krisi ekonomikoa eta finantzaketa eskuratzeko arazoak ikusita. Prozesuari hasiera eman zaio birgaikuntzan zerikusirik duten eragile nagusien zuzeneko partaidetzarekin birgaitzeko laguntzei eta eremu andeatuen erregulazioari buruz egiten ari den araudi berrian,ekarpen eta hausnarketa guztiak ongi etorriak izango direlarik.

Helburu horrekin, bi hausnarketa-tailer antolatu dira, bata Gasteizen (ekainaren 16an) eta bestea Bilbon (ekainaren 23an). Guztira, 55 lagunek hartu dute parte. Erakunde hauetakoak ziren parte-hartzaileak: Birgaitzeko Hirigintza Sozietateetakoak, arkitekto-elkargoetakoak, aparejadore-elkargoetakoak, finka-administratzaile elkargoetakoak, Eusko Jaurlaritzako zenbait sailetakoak, eta Eraikune, SEA-UNECA eta Tecnaliakoak. Interes handiko balorazioak eta ekarpenak jasotzeko eta denen artean hausnarketari ekiteko balio izan dute tailerrek.

Horrez gain, beste bi gune bideratu dira partaidetza hori osatzeko asmoarekin:
- web http://etxebizitza.blog.euskadi.net
- gobernu Irekia web bitartez www.irekia.euskadi.eus

 

 

elkarrizketa
pedro rodriguez toyos

Bidebi Basauri, S.L.-ko Zuzendari Kudeatzailea

8/2013 Legeak, ekainaren 26koa, birgaitzeari eta hiri-berroneratzeari eta -berrikuntzari buruzkoa, paradigma aldaketa dakar hiri-garapenaren kudeaketan; horrela, hiri-zabalguneko jarduketek protagonismoa galtzen dute aurretik dagoen eraikuntza eta urbanizazioa berreskuratzearen alde, lurralde berrien okupazioa dela medio. Guzti hori, logikoa denez, egungo higiezinen krisiaren zein ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-iraunkortasunerako printzipioen aplikazioaren ondorioa da.

[ elkarrizketa irakurri
[...] Agertoki berri horretan, Udalek eta haien Birgaitzeko Hirigintza Sozietateek bere gain hartu behar dute hiri-ingurunearen berreskuratzea bultzatzeko, kontrolatzeko eta kudeatzeko erronka.[...]
 
 
  BLOG
 

Legearen bigarren aukera
[ info gehiago ]

 

Etxebizitza Legea
[ info gehiago ]

 

Interes finkoko maileguak
[ info gehiago ]

   
   

Etxebizitza politikak eta programazio-aldi berria 2014-2020

Europako Etxebizitza Politikari buruzko 2014ko txostena argitaratu du EEB-k, non 2014-2020 programazio-aldi berriaren eremuan, hiri-garapen iraunkorra eta bizitza politiken eta programen bultzada eta finantzaketa arloetan gertatu diren berritasunak aztertzen baitira. Etxebizitza politikekin lotutako jarduerak kontuan hartzean nolabaiteko aurrerapena ekarri du programazio-aldi berriak.

Txostenak barnean hartzen du Espainiaren Elkartze Hitzarmena, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa eskuratzeko dauden ondorio nagusiak eta baita 2014-2020 aldian EBk bultzatuko dituen hiri-garapen iraunkorrerako estrategia berriak egiteko orientabideak ere.

Halaber, txostenak aztertzen du estatu mailako Hazkunde Iraunkorrerako Eskualde Askotako Programa Operatiboa 2014-2020, eta ikerketa-esparruarekin lotutako zeharkako azterketa egiteko bereziki interesgarritzat hartu diren Eskualdeko Programa Operatiboen aukeraketa aurkezten du.

[ info gehiago ]

 

Alokairuaren Politika EAEn aztergai

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren etxebizitza-politikak definitutako Ebaluazio Integraleko Ereduaren arabera, urtean behin egin behar da 2013-2016 Etxebizitzaren Plan Zuzentzailean kokatutako jarduketa guztien ebaluazioa.

Bitarteko ebaluazio honen helburu nagusia da 2014. urtean 2013-2016 Etxebizitzaren Plan Zuzentzaileak 1. ardatz estrategikoan (Alokairu-erregimeneko etxebizitza erabakimenez bultzatzea) eta 5. ardatz estrategikoan (Hutsik dauden etxebizitzak gutxitzea) aurreikusitako helburuak betetzen zein neurritan aurrera egin duen aztertzea, eraginkortasuneko, efizientziako eta berdintasuneko irizpideak kontuan hartuta.

Modu laburrean, ondorengo taulak identifikatzen ditu abian jarritako jarduketen eraginkortasun eta efizientzia adierazleak. Nabarmentzekoa da Etxebizitzaren Prestazio Osagarriari dagozkien laguntzen betetze-maila gainditu dela (% 105). Bizigune Programak % 84ko betetze-maila erdietsi du; emaitza hori 2013an erregistratutakoa baino txikixeagoa izan da. ASAP programa (% 84) edo alokairuko zuzkidura-bizitokien produkzioa (helburuaren gaineko % 14) urrunago geratu dira haien betetzearekiko.

Ebaluazioaren ondorioen artean ondorengoak nabarmen daitezke:
Alokairuko etxebizitza babestuak eraikitzeko prozesuak bultzatzea, horretarako dagoen aurrekontuaren eta finantzaketaren arabera.
Bitartekotza programei buruz gogoeta egitea eta haien dinamikak bultzatzea.
Alokairuko etxebizitzen parkearen gizarte eginkizuna bermatzea.
Etxebideren datu basean izandako baja bolumen handiaren zergatikoak aztertzea.
Saldu gabe dauden eraikitako etxebizitza babestuen stocka alokairura bideratzea.

[ info gehiago ]

Birgaitzeko politika: 12.000 jarduketatik gora birgaitze esparruan 2014an

EEB-k argitaratu du berriki 2014ko Sailaren Birgaitze Politikaren Ebaluazio txostena. Birgaitzea bultzatzea da 2013-2016 Etxebizitzaren Plan Zuzentzailearen bi lehentasunetako bat, alokairu-erregimena sustatzearekin batera. Planak 4. ardatz estrategikoa eskaintzen dio espezifikoki birgaitze-eredu berri iraunkorra, soziala, ekonomikoa eta integratzailea sustatzeari, Europako gidalerroei jarraiki. Zehazki, 2014ko ekitaldian guztira 11.713 jarduketa erdietsi dira birgaitzearen arloan: partikularrentzako eta auzokideen erkidegoentzako laguntzen programari dagozkion 11.632 jarduketa eta irisgarritasun programan sartutako 81 jarduketa.

Jarduketa horiek aurreikusitako helburuaren % 67 ordezkatzen dute (2013-2014 aldia aintzat hartzen bada % 74). 2014an diru-laguntzen kontzeptupean emandako 13,45 milioi euroei esker guztira 11.632 etxebizitza birgaitu ahal izan dira (helburuaren gaineko % 69; programa horrek berak % 87ko betetze-maila erdietsi zuen 2013an). Emandako diru-laguntzen bolumenean izan den atzerakada horren atzean laguntza-eskabideen kopuruan izan den beherakada dago (aurreikusitako aurrekontua ez da gauzatzera iristen ez dagoelako diru-laguntzen eskaririk). etxebizitzako batez besteko zenbatekoa 1.035 eurokoa da birgaitze bakartuaren kasuan eta 2.568 eurokoa birgaitze integratuaren kasuan. Zenbateko horiek 2013an antzemandakoak baino handiagoak dira.

[ info gehiago ]

   
   


Datozen argitalpenak

    • Etxebideko bajen analisia
    • Kooperatibak eta etxebizitza babestuaren sustapena
    • AAEEetako alokairu politiken txosten alderatua
eus | es 
  (+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia