Posta elektronikoa hau jaso duzu Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren newsletterrean harpidetu zarelako.
Ikusi online bertsioa | Baja eman newsletterrean

Newsletter
Astelehena, 2012ko otsailaren 13a
01 zkia.

Berriak

EAEko Etxebizitza politika publikoen ebaluaziorako txosten berria 2010

2012/02/13
   

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak berriki argitaratu du Etxebizitzaren Euskal Behatokian Etxebizitza politiken ebaluazio txostena 2010, Etxebizitza Sailak urte horretan garatutakoak jasotzen dituena. Etxebizitza Programa 2010 ebaluatzen du txostenak, baita etxebizitza-politikaren plangintza estrategikoa mamitzen duen eta Jaurlaritzaren lehentasunak eta helburuak ezartzen dituen 2010-2013ko Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailearen gauzatze-maila ere.

Plan Zuzentzailean 70 ekintza daude bilduta, 5 jarduera-ardatz estrategikoan antolatuta. Plana gauzatzeak, programa- eta jarduera-zerrenda luze bat burutzea dakar, hau da, emaitzen eta zatikako ebaluazioen aurkezpen zabala Planaren osoko ebaluazioa, eta beraz, Sailaren jardueraren ebaluazioa egin ahal izateko.

Bi zati ditu txostenak. Lehenengoan, higiezinen merkatuaren 2010eko testuinguru sozio-ekonomikoaren azterketa sakona egiten da, eta bigarrenean, 2010eko etxebizitza politiken ebaluazioa egiten da.

 


Etxebizitza berrien metro koadro erabilgarriaren eskaintza-prezioa % 0,5 jaitsi da, eta erabiliarena, % 0,2

2012/02/13
   

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak egindako 2011ko hirugarren hiruhilekoko eskaintza immobiliarioaren estatistikaren arabera, erabilitako etxebizitza baten metro koadro erabilgarriaren batez besteko prezioa 3.858 eurokoa da, zertxobait jaitsi da aurreko hiruhilekoarekiko, % -0,2, eta iazko hiruhileko berarekiko, % -0,9.

Etxebizitza libre berriaren metro koadro erabilgarriaren batez besteko prezioa ere zerbait jaitsi da aurreko hiruhilekoarekiko, % 0,5, 3.808 eurokoa baita, eta % 3 jaitsi da iazkoa hiruhileko berarekin alderatuta.

Higiezinen agentziek etxebizitza bat saltzeko behar duten batez besteko denbora 9,1 hilabetekoa da. Bitartekari lanak egiten dituzten higiezinen agentzien arabera, saltzaileek % 13,1 inguru jaitsi behar izaten dutela erabilitako etxebizitzen prezioa, salmenta gauzatu ahal izateko.

Horrek esan nahi du, azken hiru hilabeteetan eskaintzaren azken prezioa beste % 0,7 jaitsi dela, eta aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, % 3,2.

Etxebizitzen m2 erabilgarriaren araberako batez besteko prezioaren bilakaera etxebizitza motaren arabera eta hiruhileko bakoitzeko. 1996-2011. Euskadiko AE.Euroak


2011ko hirugarren hiruhilekoan oin berriko etxebizitzak eraikitzeko aurreikuspena jaitsi egin da eta etxebizitzen birgaitzea igo da

2012/02/13
   

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak egindako Etxegintzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistikaren arabera, 2011ko hirugarren hiruhilekoan oin berriko 1.151 etxebizitza eraikitzea aurreikusi da, aurreko hiruhilekoan baino 991 etxebizitza gutxiago, hau da, % 46,3 gutxiago aurreko hiruhilekoarekiko. Etxebizitzen birgaitzeak, bere aldetik, % 26,4 igo da azken urtean, nahiz eta aurreko hiruhilekoarekiko % 5,3 jaitsi.

Lurralde Historikoaren arabera, Bizkaiak aurreikusitako Euskal Autonomia Erkidego osoko oin berriko etxebizitza-eraikuntzaren % 58,4 hartzen du, zehazki, 672 etxebizitza. Bestalde, Arabak % 23,5 biltzen du oin berriko 271 etxebizitzarekin. Gipuzkoaren kasuan, oin berriko 208 etxebizitza eraikiko direla aurreikusi da, guztizkoaren % 18,1.

Aurreikusitako oin berriko etxebizitzen banaketa Lurralde Historikoaren arabera (2011ko 3. Hiruhilekoa)


2011an 5.500 etxebizitza babestu baino gehiago bukatu dira EAEn, inoiz baino kopuru handiena

2012/02/13
   

EAEko etxebizitza babestuari buruzko balantzea oso positiboa izan da. 2011an 5.523 etxebizitza babestu bukatu dira, hau da, aurreko urtearekiko baino % 10,7 gehiago, orain arteko EAEko kopuru-markak hautsiz. Etxebizitza hauetako % 44 Araban eraiki dira, % 36 inguru Gipuzkoan eta gainerakoa, %20, Bizkaian. Azpimarratu behar da zifra honetatik % 20 alokairuzko etxebizitzak direla (zehazki 1.117 etxebizitza).

Bestalde, aipatu behar da 2011an 4.456 etxebizitza babestu eraikitzen hasi dela. Etxebizitza hasi hauen % 47 baino gehiago Bizkaian kokatzen dira, % 28,4 Gipuzkoan eta %24,2 Araban. Datu hauek kontutan hartuta, Etxebizitza Sailak 2010-2013ko Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzaileak 2011rako ezartzen duen hasi beharreko etxebizitza kopurua (4.450 etxebizitza) gainditu du.

 

 
 


Intereseko bestelako argitalpenak


2011ko azken hiruhilekoan 4.386 hipoteka formalizatu dira. Zifra honek -% 45 urte-arteko tasa dakar. Zehazki, 2011ko irailean 1.448 hipoteka formalizatu dira, hau da, urte bereko uztaila eta abuztuan formalizatutako kopurua baino baxuagoa.

Hipoteka horien zenbatekoa 617,8 da (milaka euro), hau da, ia -% 50 urte-arteko tasa.

Azken hamar urteotan, etxebizitza babestua trukatzeko 282 kontratu formalizatu dira. Hauxe da Etxebizitza Sailak Euskadin Babes Publikoko Etxebizitza baten jabe izanda etxebizitza aldatzeko beharra duten pertsonei eskaintzen dien aukera. 2011ko azaroan 2.000 lagun baino gehiagok beraien etxebizitza babestua trukatzean interesa adierazi zuten EAEn.

2012an, EAEko etxebizitza programari esleitutako aurrekontu kontsolidatua % 6,4 hazi da aurreko urtearekiko. Aurrekontu hau Visesa eta Alokabide Sozietate Publikoen bitartez kontsolidatzen da. Zehazki, aurrekontu-proiektua 424 milioi eurokoa da 2012an, eta 398 milioikoa 2011an. 2009 eta 2010ean etxebizitzari dagokion gastua inoiz baino neurria handiagoan exekutatu da.

Merkatuaren adierazleak. 2011ko 3. hiruhilekoa Elkartrukeei buruzko txostena 2012ko Aurrekontuak. Aurkezpena.Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren 2012ko aurrekontu-proiektuaren aurkezpena


Intereseko loturak



Datozen jarduerak eta argitalpenak


  • Eskaintza Immobiliarioaren Txostenak 2011
  • Etxebizitza babestuaren eskatzaileei buruzko inkesta
  • Azalera eskubidean lagaturiko etxebizitzen lurzoruaren erosketarako prozesuen azterketa
  • Etxebizitza babestuari esleipendunek egindako ukoen azterketa
 
Haisera

Recibes este correo electrónico porque te suscribiste al newsletter del Observatorio Vasco de la Vivienda

Ver versión online | Darme de baja del newsletter
Newsletter
Lunes, 13 de Febrero de 2012
nº 01

Novedades

Nuevo informe sobre la Evaluación de las Políticas Públicas de Vivienda en la CAE 2010

13/02/2012
   

El Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes acaba de publicar en el Observatorio Vasco de la Vivienda el Informe de Evaluación de las Políticas Públicas de Vivienda 2010 desarrolladas por el Departamento en dicho año. Este Informe evalúa el Programa de Vivienda 2010 así como el grado de ejecución del Plan Director de Vivienda y Regeneración Urbana 2010-2013, instrumento de planificación estratégica que marca prioridades y objetivos, y guía las actuaciones del Gobierno en materia de vivienda para este periodo.

El Plan Director engloba un conjunto de 70 acciones organizadas en 5 ejes estratégicos de actuación. La ejecución del Plan implica una larga lista de Programas y actuaciones, lo que hace necesario una extensa presentación de resultados y de evaluaciones parciales para poder proceder a la evaluación conjunta del Plan, y por tanto, de la actuación del Departamento en materia de vivienda.

El informe se estructura en dos partes. La parte primera desarrolla un exhaustivo análisis del contexto socioeconómico del mercado inmobiliario en 2010, y la segunda, desarrolla la evaluación de las políticas de vivienda en 2010.

 


Se reduce el precio de oferta de la vivienda nueva libre en un 0,5% y de la vivienda usada en un 0,2%

13/02/2012
   

Según la Estadística de Oferta Inmobiliaria del Tercer trimestre de 2011 del Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes del Gobierno Vasco, el precio medio por metro cuadro útil de la vivienda usada es de 3.858 euros, cifra que ha sufrido un descenso del 0,2% con respecto al trimestre anterior, y del 0,9% en relación al mismo trimestre del año anterior.

La vivienda nueva libre baja un 0,5% con respecto al trimestre anterior, alcanzando los 3.808 euros, y desciende un 3% en relación a hace un año.

El tiempo medio necesario para vender una vivienda por parte de las inmobiliarias se sitúa en 9,1 meses. Según afirman los responsables de las inmobiliarias, que actúan de intermediarias, los vendedores de viviendas usadas deberían rebajarse en torno a un 13,1% de media el precio de la vivienda para poder llegar a ejecutar operaciones de venta.

Esta cifra supone un incremento en la reducción del precio final de oferta de 0,7% en los últimos tres meses, aunque también una rebaja de 3,2 puntos porcentuales con respecto al mismo período del año anterior.

Evolución del precio medio por m2 útil de las viviendas por tipo según trimestre. 1996-2011. C.A. de Euskadi. Euros €


La previsión de construcción de viviendas de nueva planta disminuye el tercer trimestre de 2011 y aumenta la rehabilitación de viviendas

13/02/2012
   

La Estadística de Edificación y Vivienda elaborada por el Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes del Gobierno Vasco indica que en el tercer trimestre de 2011 se ha previsto construir 1.151 viviendas de nueva planta, lo que supone 991 viviendas menos, un decremento del 46,3% respecto al trimestre anterior. La rehabilitación de viviendas, por su parte, aumenta un 26,4% en el último año, si bien cede un 5,3% sobre el trimestre anterior.

Por Territorio Histórico, Bizkaia acumula el 58,4% del total de viviendas de nueva planta previstas construir en la Comunidad Autónoma, concretamente 672 viviendas. Araba, por su parte, representa el 23,5%, con 271 viviendas de nueva planta. En el caso de Gipuzkoa se prevé la construcción de 208 viviendas, es decir, un 18,1% del total

Distribución de viviendas de nueva planta previstas por Territorio Histórico (3er. trimestre 2011)


Más de 5.500 viviendas protegidas terminadas en la CAE en 2011, un máximo histórico

13/02/2012
   

El balance sobre la vivienda protegida en la CAE ha resultado muy positivo. En 2011 se han finalizado un total de 5.523 viviendas protegidas, más de un 10,7% respecto al año anterior, y una cifra que marca un volumen récord en la CAE. El 44% de estas viviendas se han construido en Araba, aproximadamente el 36% en Gipuzkoa, y el resto, un 20% en Bizkaia. Destacar que, de esta cifra, más del 20% (concretamente 1.117 viviendas) son de alquiler.

Por otro lado, apuntar que en 2011 se ha iniciado la construcción de 4.456 viviendas protegidas, Más del 47% de estas viviendas iniciadas se sitúan en Bizkaia, el 28,4% en Gipuzkoa y el 24,2% en Araba. Teniendo en cuenta estos datos, el Departamento de Vivienda ha superado el objetivo global de inicios establecidos para 2011 en el Plan Director de Vivienda y Regeneración Urbana 2010-2013 que era de 4.450 viviendas.

 

 
 

Otras publicaciones de interés


Formalizadas en el último trimestre de 2011 un total de 4386 hipotecas, cifra que supone una tasa interanual del -45%. En septiembre de 2011 concretamente se han formalizado un total de 1448 hipotecas cifra ligeramente inferior a las cifras de julio y agosto de ese año.

El importe de estas hipotecas asciende a 617,8 (miles de euros), es decir una tasa interanual del casi el -50% .

En los últimos diez años se han formalizado 282 contratos de permuta de vivienda protegida, posibilidad que ofrece el Departamento de Vivienda a las personas propietarias de una vivienda protegida en Euskadi que necesiten cambiar de vivienda. Más de dos mil personas estaban interesadas en noviembre de 2011 en permutar su vivienda protegida en el conjunto de la CAPV.

En 2012 se incrementa un 6,4% el presupuesto consolidado asignado al programa de vivienda en la CAE respecto al año anterior. Este presupuesto se consolida con las sociedades públicas Visesa y Alokabide. Concretamente el proyecto de presupuesto asciende en 2012 a 424 millones de euros, y de 398 millones en el año 2011. En 2009 y 2010 se ha ejecutado el máximo histórico de gasto en vivienda.

Indicadores sobre el mercado de la vivienda en la CAE Informe de Permutas Presupuestos 2012 del Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes


Enlaces de interés



Próximas actividades y publicaciones


  • Informes de Oferta Inmobiliaria 2011
  • Encuesta a demandantes de vivienda protegida
  • Análisis de los procesos de compra de suelo de las viviendas en derecho de superficie
  • Análisis de renuncias de adjudicatarios de vivienda protegida
Subir