IVAPeko zuzendaritza taldeak otsailaren 11n onartu zuen ”Hizkuntza irizpideak” izeneko dokumentua. Agiri horrek zehazten du hizkuntza ofizialen erabilera IVAPen. Bertan, jasotzen da, besteak beste, hizkuntza ofizialak nola erabili ahozko harremanetan zein idatzizkoetan edo komunikazio telematikoetan. Itzulpen irizpideak ere finkatzen dira, baita erregistroan edo IVAPek kudeatzen dituen argitalpenetan zer-nolako tratamendua emango diegun bi hizkuntza ofizialei ere. Azkenik, zehazten da errotulazioan, publizitatean edo ekitaldi publikoetan zer-nolako irizpideak hartuko diren kontuan.
Martxoaren 1ean indarrean jarri genuen agiri hau, azken finean, gure erakundeak euskararekin duen konpromiso irmoaren idatzizko adierazpen argia da. Ez gehiago, ez gutxiago.
Derrigorrezko hizkuntza eskakizuna egiaztatuta daukaten IVAPeko langileei bi hizkuntza ofizialetan jarduteko gaitasuna aitortzen diegu.
Ez da nahikoa IVAPek euskaraz erantzutea administraziora euskaraz jo dutenei. Gure baliabideak kontuan hartuta, euskaraz egiteko gonbita luzatuko dugu.
Kalitatezko komunikazio idatzia sustatuko dugu.
Komunikazio elebidunetan euskara nabarmenduko dugu.
|
A.1. Herritarrak lehenengo urratsa ematen duenean |
|
|
A.2. Administrazioen arteko harremana |
|
|
A.3. Jaurlaritza barruko harremana |
|
|
B.1. IVAPek harremana hasten duenean |
|
|
B.2. IVAPek komunikazio bati erantzuten dionean |
|
|
Bi hizkuntzetan prestatu beharreko idazkietan, bi bertsioak batera (langile berak ala bi langilek elkar hartuta) idatzi ahal izango dira, azkenean bidaltzeko. Horretarako, IVAPeko Estilo Liburuan jasotako irizpideak jarraituko dira. Irizpide hau idatzizko komunikazio guztiei aplikatuko diegu. |
Herritarrak aukeratutako hizkuntza erabiliko dugu.
Tramitazioaren azken komunikazioa testu estandarizatua denean, ele bietan jasotzeko aukera emango du.
Dena dela, ondorengo irizpideak ere kontuan hartuko dira:
Erregistroko aplikazioak idatziaren hizkuntza jasotzeko aukera emango du, bai ofizioaren hizkuntza, bai idazkiarena berarena.
Dokumentuak idatzita dauden hizkuntzan edo hizkuntzetan erregistratuko ditugu (edo euskara hutsean hala erabakiz gero).
Egile-lanak baldin badira, egileak berak sortu duen hizkuntzan argitaratuko dira beti. Dena dela, beste hizkuntza ofizialean ere argitaratu ahal izango dira hizkuntza horretan erabili behar direnean.
IVAPek sortutako eskuliburuak, hizkuntzari buruzko materialak eta administrazio-materialak, bi hizkuntzetan sortuko ditugu. Baina hizkuntza bakar batean erabiltzekoak direnean, erabiliko diren hizkuntzan baino ez dira argitaratuko.
Bi hizkuntza ofizialetan erabiltzeko prestatuta egongo dira aplikazio guztiak, bai eta bakoitzaren eskuliburuak ere.
Euskarazko bertsioa txukuna eta erabilgarria izango da, ez gaztelerazkoaren egokitzapen hutsa. Eta, beharrezkoa izanez gero, dagokion arloko teknikarietako batek gainbegiratuko ditu bertsio biak egokiak eta ulergarriak izan daitezen.
Gure ordenagailuetan euskarazko bertsioa lehenetsiko dugu ( Sistema eragilea eta Office paketeak).
Edukiak euskaraz eta gaztelaniaz kontsultatzeko moduan egongo dira.
Sartzean euskarazko bertsioa aurkituko dugu, eta aukera izango dugu hizkuntza aukeratzeko.
Izapideak egiteko aukera ematen dugunean, izapide horiek euskaraz eta gaztelaniaz egin ahal izango dira.
IVAPetik kanpoko edukiak gure web orrian barneratzen ditugunean, bi hizkuntza ofizialak modu orekatuan erabiliko ditugu, eta kalitatea zaindu egingo dugu.
Euskaraz bakarrik:
- Errotuluetako hitzek euskaraz eta gaztelaniaz antzeko grafia dutenean.
Mezua piktograma batez adierazten denean, eta horrela ulergarria denean, ez dugu zehaztuko ez euskaraz, ez gaztelaniaz.
Oro har, euskaraz eta gaztelaniaz.
Euskaraz: euskarazko hedabideetan.
Euskaraz eta gaztelaniaz: gainerakoetan.
Komunikazio-kanpaina kontratatzerakoan, baldintza izango da mezua bi hizkuntzatan sortua izatea (beharrezkoa izanez gero).
Organo, egitarau, proiektu, jarduera edota ekintza guztiek bi hizkuntza ofizialetan izango dute izen ofizialaren deskribapena, hala badagokio.
Toponimiari dagokionez, izen ofizialak erabiliko ditugu onartuta dauden moduan (edozein hizkuntzatan).
Euskararen erabilera bermatuko dute enplegatu elebidunek EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko ekitaldietan.
Euskara gaitasun egokiko pertsonak aukeratuko ditugu ekitaldi publikoetarako (EPEak, ikastaroak, jardunaldiak,…).
Ekintza publikoen antolamendu fasean, hizkuntzak nola erabiliko diren zehaztuko du IVAPeko arduradunak.
Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerez baliatuko gara euskara eta gaztelania erabiltzean.