Boluntariotza: zer da bolondres izatea eta boluntariotza agentziak

 

Zer da? Jarraitu beharreko pausoak 

Pertsona boluntarioa bere denbora, ezagutzak eta esperientzia modu altruistan eta solidarioan lan ezberdinak burutzeko ematen duena da. Edonor izan daiteke boluntario, horretarako, nahikoa baita lan egiteko eta parte hartzeko gogoa izatea.

Boluntarioki lan egitea gizartea aldatzea da, mundu hobe bat sortzeko lan egitea hain zuzen ere. Izan ere, boluntario izatea solidario izatea da, eta gizartea garatzeko ekintzetan parte hartzea. Pertsona boluntarioa hainbat ekintzetan barneratzen eta murgiltzen da, eta horrela, errealitatea aldatzeko eskubidea duen gaian bihurtzen da. 

Baina, badakizu benetan zer den eta zer ez den boluntario izatea? Ondoren laburbilduko dizugu:

Zer da boluntario izatea?

Pertsona boluntarioa interes orokorra duten ekintzetan ondorengo baldintzak betez parte hartzen duena da:

Zer ez da boluntario izatea?

Jarraitu beharreko pausoak

Boluntario bezala lanean hasi nahi baduzu, izan itzazu ondorengo pausoak kontuan. Hasi behar duzun bidean lagungarri izango dituzu:

Hasierara joan

 Boluntariotza agentziak

Boluntariotza agentziek suspertu eta indartu egiten dute ekintza boluntarioa. Boluntario gisa arituko direnei zein irabazi asmorik gabeko entitateei informazioa, orientazioa, oinarrizko formakuntza eta abar eskaintzen dizkie. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden agentziak Bolunta eta Gizalde dira:

Bolunta

Boluntaren logoaBolunta, Boluntariotza eta Elkarteentzako Agentzia 2001. urtean sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilbao Bizkaia Kutxaren eta EDE Fundazioaren eskutik. Modu horretan, pertsona boluntarioek egiten zituzten ekintza eta zerbitzuak eta Bizkaiko erakunde boluntarioen lanak hobetu nahi ziren.

Boluntak zerbitzu integrala, doakoa eta kalitatezkoa eskaintzen die irabazi asmorik gabe lan egiten duten erakundeei eta boluntario bezala lanean hasi behar diren pertsonei. Horretarako, talde profesional bat du Boluntak.

Bolunta  Boluntariotza eta Elkarteentzako Agentzia (Bizkaia)
Ronda z/g - 48005 Bilbao Tel.: 94 4161511 bolunta@bolunta.org

Bategin orrialdean aurki ditzakezu programa ezberdinetako lotura eta argibideak. Gainera, Facebookera ere salto egin dute.

Gizalde

Gizalderen logoaGizalde Gipuzkoako Boluntariotza 1998an jarri zuen abian Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskadiko Kutxak eta Hezkide Eskolak. Agentzia horren bidez, garai hartan jendeak boluntariotzaren inguruan zuen interes gero eta handiagoari erantzun bat eman nahi zitzaion.

Gaur egun Gipuzkoako boluntario eta taldeen biltoki bilakatu da Gizalde. Izan ere, agentziak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola, informazioa, aholkularitza, errekurtsoak eta gizarte ekintzen artean bitarteko lana.

Gizalde Gipuzkoako Boluntariotza (Gipuzkoa)
Idiakez 6 - Donostia Tel.: 901 200000 gizalde@gizalde.com 

Hasierara joan

Informazio gehiago eta bideoak

Euskadiko Boluntariotzaren webgunean  boluntariotzari buruzko hainbat informazio aurkituko duzu: ekitaldiak, jardunbide egokiak, boluntariotzako esperientziak, araudia, laguntzak eta abar. 

 

 

 

Interesgarri gerta dakizuke

Hasierara joan

Azken eguneratzea: 2013/01/18