INFORME

Banco de modelos de documentos

Ejemplo en euskera



Ejemplo


 

 

 

 
 
 

BALMASEDAKO HIPERMERKATUAN EGINDAKO
 2005eko NEGUKO PROMOZIO BEREZIA

 
 

 

 

Hiruzpalau neurketak SMk
Saleros SA hipermerkatuentzat

 







 

Ejemplo
 
Txostengilea
Miren Egia Urrea
Hiruzpalau neurketak SM

 

SARRERA

Hurrengo orrietan 2005eko abenduan Balmasedako hipermerkatuan egindako neguko promozio bereziaren balantze-txostena duzu. Bertan, hilabete honetako lan prozesua nolakoa izan den eta ze ondorio eta emaitza atera ditugun adieraziko dugu. Lanean oso helburu zehatza eduki izan da: bertako produktu berriak bezeroei ezagutaraztea eta prezio onenean eskaintzea, eta lortu egin dela esan dezakegu. Bestalde, hurrengo urteetan egingo diren promozio bereziei begira zenbait gomendio ere adieraziko ditugu.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu lan honetan laguntzaile izan zareten guztioi. Zuen laguntza barik, ezinezkoa izango zatekeen proiektua aurrera eramatea.
 
 
 
 
 

 

 

 

 

Ejemplo

 

AURKIBIDEA

Sarrera..........................................................................................

 

Txostenaren laburpena ...............................................................
Argibideak ...................................................................................
1. Hasierako planteamendua .....................................................
2. Promozio honetan eskainitako produktuak ..........................
3. Salmenten bilakaera arloka ...................................................
4. Eskaintzaren bilakaera hilean zehar .....................................
5. Bezeroen asebetetze maila ...................................................
Ondorioak, emaitzak eta gomendioak .....................................
Eranskinak ...................................................................................

  1. or.

 

  3. or.
  5. or.
  5. or.
  6. or. 
  7. or. 
  8. or.
  8. or.
  9. or.
  9. or.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ejemplo

 

TXOSTENAREN LABURPENA

Hurrengo orrietan abenduan egindako promozioaren balantze txostena duzu. Bertan helburua, eskura izandako baliabideak eta metodologia zeintzuk izan diren azalduko zaizkizu.
Helburua, bezeroei neguko promozio berezia eskaintzea izan dela kontuan hartuta, esan dezakegu hilabete honetan egindako lanak espero litzatekeen emaitzak eman dituela. Zenbait arazo ere izan dira, eta horiei erreparatuko diegu, aurrerantzean jorratuko diren eginbeharrei laguntzeko asmoz.

Lanaren nondik norakoak azaltzeari ekingo diogu, beraz.

Enpresako zuzendaritzak eta Marketin Sailak, neguko promozio berezia egitea erabaki zuten, abenduaren 1etik 23 bitartera. Bertako markako produktuak ezagutaraztea eta bide batez, bezeroei prezio onean eskaintzea izan da xede nagusia. Horretarako, zenbait arlotako produktuak hautatu ziren eta prezioa adostu.  Txostenaren amaieran erantsirik dago promozionatutako produktuen zerrenda eta horien zehaztasunak.
I. ERANSKINA

Promozio berezi honetan lan egiteko lau pertsona kontratatu ziren lanaldi osoz azaroaren 27tik abenduaren 23ra arte. Promozioa hasi aurretik zentroko arduradun eta langileekin ikastaroa jaso zuten eta promozioa prestatzeari ekin zioten.
Abenduaren batean dena prest egon zen bezeroei harrera egiteko.
Orokorrean, dena ondo atera zen. Bezeroek esker onez hartu zituzten eskaintzak, batez ere elikadura saileko produktuenak. Kontuan izan behar dugu, Gabonak egun bereziak izaten direla eta kontsumoa izugarri areagotzen dela. Horregatik, eskaintza gehienek harrera ona izaten dute. Txostenean salmenta taula erantsi dugu, eta baita taula horren gaineko informazio osagarria ere.
II.ERANSKINA

Garbiketa produktuen sailean arazoren bat gertatu zen, sustatutako produktu jakin batzuk agortu egin zirelako eskaintzaren hirugarren astean. Bezero bik idatzizko kexa formala adierazi zuten eta eurei erantzuteko, Bezeroarentzako Arreta-Zerbitzuak neurriak hartu zituen. Azkenean, arazoa ez zen okertu eta hiru egun pasatu eta gero apalategi guztiak ondo hornituta egon ziren.
Bestetik, kontratatutako langile batek lan istripua izan zuen. Korridore batean irristatu egin zen eta jasotako kolpearen ondorioz, lau eguneko baja hartu behar izan zuen. Zorionez ez zen larria izan eta lanera sasoiko itzuli zen.

Amaitzeko esan beharra dago, iazko promozioa baino arrakastatsuagoa izan dela aurtengoa. Bai salmenten aldetik, baita bezeroen harreraren aldetik ere. Bi datu hauek ikusteko III. eta IV. ERANSKINETARA jo.

 

Ejemplo

 

ARGIBIDEAK

Lan honen helburu nagusia, bertako produktu berriak bezeroei ezagutaraztea eta prezio onenean eskaintzea izan da. Bigarren mailako helburu batzuk betetzeko saiakera ere egin da, besteak beste: bezeroen iritziak eta gustuak jaso, batetik, eta zentroa antolatzeko gaitasuna aztertu, bestetik.




 

2005eko NEGUKO PROMOZIO BEREZIAREN TXOSTENA

 

1. HASIERAKO PLANTEAMENDUA

Helburua, bezeroei neguko promozio berezia eskaintzea izan da. Horrela, azken urte honetan merkaturatutako produktu berriak ezagutarazi dira eta bezeroen erantzuna nolakoa den aztertzeko aukera izan da.
Azken bolada honetan marka zurien arrakasta ikusita, Zuzendaritzak produktu horien gama handitzea proposatu zuen urte hasierako bileran. Esan eta egin egin zen, enpresako sail ezberdinetan eztabaidatu ondoren.  

Zenbait arazo ere izan dira, eta horiei erreparatuko diegu, aurrerantzean jorratuko diren eginbeharrei laguntzeko asmoz.

Lanaren nondik norakoak azaltzeari ekingo diogu, beraz.

Enpresako zuzendaritzak eta Marketin Sailak erabakita, neguko promozio berezia egitea erabaki zen, abenduaren 1etik 23 bitartera. Bertako markako produktuak ezagutaraztea eta bide batez, bezeroei prezio onean eskaintzea izan da xede nagusia. Horretarako, hainbat arlotako produktuak hautatu ziren eta prezioa adostu.

Txostenaren amaieran erantsirik dago promozionatutako produktuen zerrenda.
I. ERANSKINA

Promozio berezi honetan lan egiteko lau pertsona kontratatu ziren lanaldi osoz azaroaren 27tik abenduaren 23ra arte. Promozioa hasi aurretik zentroko arduradun eta langileekin ikastaroa jaso zuten eta promozioa prestatzeari ekin zioten.
Abenduaren batean dena prest egon zen bezeroei harrera egiteko.
Orokorrean, dena ondo atera zen. Bezeroek esker onez hartu zituzten eskaintzak, batez ere elikadura saileko produktuenak. Kontuan izan behar dugu, Gabonak egun bereziak izaten direla eta kontsumoa izugarri areagotzen dela. Horregatik, eskaintza gehienek harrera ona izaten dute. Txostenaren amaieran salmenta taula erantsi dugu.
II.ERANSKINA

Arazoren bat gertatu zen garbiketa produktuen sailean, promozionatutako produktu jakin batzuk agortu egin zirelako eskaintzaren hirugarren astean. Bezero bik idatzizko kexa formala adierazi zuten eta eurei erantzuteko, Bezeroarentzako Arreta-Zerbitzuak neurriak hartu zituen. Azkenean, arazoa ez zen okertu eta hiru egun pasatu eta gero apalategi guztiak ondo hornituta egon ziren .

Bestetik, kontratatutako langile batek lan istripua izan zuen. Korridore batean irristatu zen eta jasotako kolpearen ondorioz, lau eguneko baja hartu behar izan zuen. Zorionez ez zen larria izan eta lanera sasoiko itzuli zen.
Amaitzeko esan beharra dago, iazko promozioa baino arrakastatsuagoa izan dela aurtengoa. Bai salmenten aldetik, baita bezeroen harreraren aldetik ere.

 

2. PROMOZIO HONETAN ESKAINITAKO PRODUKTUAK

Hauek  dira eskaintza berezi honetan bezeroei eskainitako produktuak. Bakoitzean zehazten da zer preziotan saldu den, saldutako kopurua eta stockean zenbat geratzen den.


 

Produktua
Salneurria
Saldutakoa
Stockean
Jangaiak Arroza (Kl 1)
Arroz integrala (Kl 1)
Turroiak aukeran
Mazapanak (Kl 1)
Patea (200 g)
Anana-kontserba (Kl 1)
Melokotoi-kontserba (Kl 1)
Izokin erretilua (500 g)
Tartak aukeran (2 Kl)
 0,80 €
0.85 €
1,50 €
2,25 €
1,95 €
1,25 €
1,25 €
2,20 €
2,85 €
755
524
840
658
190
250
425
725
560
85
76
300
242
210
50
75
80
40
Garbiketa Leungarria (2 l)
Arroparako xaboia (2 l)
Lixiba (1,5 l)
Hautsa kentzekoa
Xanpua
1,95 €
2,25 €
0,65 €
1,10 €
1,60 €
505
650
880
460
622
120
150
120
140
28
Besterik Konpresak (24 unit.)
Bonbilla txikiak
Belarrietarako kotoi-txotxak
1,25 €
0,50 €
1,80 €
460
350
260
140
150
140

 

3. SALMENTEN BILAKAERA ARLOKA

Hurrengo taulan argi ikusten denez, azken hiru urtetan egin diren neguko promozioetan, salmentek goranzko joera izan dute. 2005ean hipermerkatuan inoizko emaitzarik onenak lortu dira eskainitako arlo guztietako produktuetan: jangaietan, garbiketa produktuetan eta bestelakoetan.

grafico_3

 

4. ESKAINTZAREN BILAKERA HILEAN ZEHAR

Bigarren grafiko honetan argi ikusten denez, salmentak nahiko motel hasi ziren lehenengo astearen hasieran, pixkanaka-pixkanaka handituz. Kontuan izan behar da aste horretan zubia egon zela eta bezero asko kanpora joan zirela. Bigarren astean salmenten kopurua finkatu egin zen, asteburuan berriro jaisteko. Honetan, zalantzarik gabe, asteburuan izan zen eguraldi onak eragina izan zuen. Promozioaren azken astean, asko eta asko saldu zen. Hipermerkatua leporaino beteta egon zen eta eguerdian zabalik egon zenez, jende asko hurbildu zen eskaintzaz baliatzeko. Izan ere, stockean dauden izakinak, hau da, saldu barik geratu dena, gutxi baino ez da.
grafico_2

 

5. BEZEROEN ASEBETETZE MAILA

Eskaintza indarrean egon zen bitartean, bezeroak eskura izan zuten asebetetze maila adierazteko inkesta. Bertan, promozioa zer iruditzen zitzaien adierazi behar zuten, lau aukeren artean hautatuz: oso ondo, ondo, arrunta edo eskasa. Mila berrehun inkesta inguru jaso ziren eta hauek dira emaitzak.
Inkesta osorik III. ERANSKINEAN duzu.
grafico_3

 

Ejemplo

 

EMAITZAK, ONDORIOAK ETA GOMENDIOAK

Eskuratutako emaitzak onak izan dira, hala arlo ekonomikoan, nola bezeroen asebetetze mailan.
Lortutako salmentak aurreikusitakoak baino handiagoak izan dira. Salmenten taulan oso modu grafikoan ikus daiteke zeintzuk izan diren produkturik arrakastatsuenak.

Bezeroen iritziz, iazko promozioan baino eskaintza hobeak egon dira aurten eta esker onez hartu dute neguko promozio hau.

Hurrengo edizioei begira zenbait gomendio egin nahiko genituzke. Hasteko, biltegia ondo hornituta egotea ezinbestekoa da. Badakigu oso erraza dela eskaintza barruko produktuak agortzea, horregatik, biltegia behar den moduan hornituta edukitzea komeni da. Bezeroren bat kexatu egin da iragarritako produkturen bat agortu delako. Hau berriro gerta ez dadin, badaezpadako izakinak izatea behar-beharrezkoa da.
Bestetik, promozio honetan lan egiteko 4 behargin kontratatu ziren. Gure ustez jende gehiago behar da promozioa behar bezala egin ahal izateko. Gainera, azken momentuko arazoei erantzuteko, baja bat kasu, justu ibili zarete aurten. Datozen promozioei begira, beste pertsona bat kontratatzea proposatzen dugu.

 

ERANSKINAK

Hemen bildu dugu txostenari lagungarri izan dakiokeen zenbait eranskin.

I. ERANSKINA.
II. ERANSKINA
III. ERANSKINA
IV. ERANSKINA
V. ERANSKINA

 

 

 

Fecha de la última modificación: 29/03/2007