Alaitzako margoak

Gazeo eta Alaitzako margoak

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Altxor batek, altxortzat har dadin, denbora batean ezkutatua egon behar du. San Martin de Tours-eko elizan dagoenak, GazeonGasteiztik hogei bat kilometrora, baldintza hori soberan betetzen du: zazpi mende igaro behar izan ziren, harik eta 1967an tenpluko absideko margo gotiko zoragarriak azaleratu ziren arte, karezko geruza baten azpian zeudenak.

 

Kasualitateak ezustekoari utzi zion lekua: Gazeoko muralak XIII. mendeko arte plastikoen eredu onenetarikoak ziren eta bikain kontserbatuak zeuden. Horietan, zehaztasunez eta kolore gotikoen bidez, Trinitate Saindua edo arimen Judizio kezkagarria moduko eszenak hilezkortzen dira.

 

Informazio gehiago: Arabako Lautadako turismo bulegoa

 

Alaitzako herrian, Jasokundeko Andre Mariaren eliza dago, eta margo ezkutuen istorioa bertan ere errepikatu zen. Kasu honetan, absideko muralek gai laikoak jasotzen dituzte, leku sakratu batean ez oso ohikoak, Gazeoko maisuarena baino estilo primitiboagoa erabiliz: irudi enigmatikoak gerrarako jarrerarekin, ehizako irudi primitiboak eta Erdi Aroko egunerokotasunaren beste irudi batzuk.

 

Bi tenpluak bisitatu daitezke eta bere margoak.

 

Gazeo eta Alaitzara bisita gidatuak egiten dira larunbat eta igande guztietan 11: 00etan. Uztailean eta abuztuan astearte eta ostegunetan baita ere. Informazio gehiago: Arabako Lautadako turismo bulegoa.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Helbidea
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba