Jardunaldi TIK•nologikoen edizio berria. Ekitaldi honetan, ETEei bideratua eta zuzendari, nagusi eta jabeei zuzendua dagoena, 2.0 bezero berriaren inguruan jardungo dugu, sarean dagoen bezero honek, bilatu, konparatu, interneten ebaluatu, sare sozialetan gure produktuen komentarioak entzun, gure webguneak bisitatu, diskusio foroetan parte-hartu, eta abar egiten duenaren inguruan. 2.0 bezero berriak smartphone-ak bere eguneroko lan-jardueretan erabiltzen du. Galdera da: Bera dagoen tokian gaude gu? Bere galderei erantzun diezaiekegu? Lor al dezakegu bere eskaera bat gure lehiakidea baino lehen?
Zure neurrira egindako ikuspegia. Gaur egun beharrezkoa da:
- Enpresa kostuen gaineko kontrol zehatzago batekin salmenta gehiago lortzera bideratzea.
- Gure enpresaren errentagarritasuna hobetzera lagun diezaiokeen edozein aldaketara azkar egokitzen jakitea.
- Ingurune global batean gehiago saltzea, kanpoan aukera asko baitdaude.
Hodeira igo baina oinak lurrean izanda
Tekonologia enpresa-helburuen elementu bideratzailea da. Eta hodeia etekin guztiak lortzeko modua da, enpresari aldaketa azkarrak egiteko malgutasuna emanez, eragin eta finantza prozesuen euskarria mantenduz. Arriskurik hartu gabe “hodeira nola igo” erakutsiko dizugu, zure enpresari gehien komeni zaion moduan (online, hibridoa, presentziala).
Jardunaldiaren ostean zalantzak/kausistikak aipatu/zuzentzeko aukera izango da Kafea hartu bitartean.
Egitaraua
Parte hartzaileen harrera eta dokumentazio ematea
Zer da benetan Cloud Computing-a? Nire enpresarentzat zer etekin erreal suposa lezake? David Ajuriaeusokoa, QuriusProdware
Galderen txanda
Balio-katerako konponbideak. Adibide praktikoak.
* CRM: PC, telefono eta nabegatzaileen bitartez lan komertzialaren esperientzia hoberena.
* Office 365+ produktibitatea eta komunikazio bateratuak: denbora aurreztu eta zure bileretan eta korreoaren kudeaketan eraginkorragoa izan zaitez. Javier Garagorri, Qurius
Galderen txanda
Kafea
Doainik aurrez izena emanda
Informazio gehiago: 943 000 312 (Ángel Elezgarai) jornada@camaragipuzkoa.com