EHUko uda ikastaroa "Haur migratzaileak eta giza eskubideak"

Haurren migrazioak errealitate berriak planteatzen ditu. Familia migratzaileen inguruabarrak eta zailtasunak ondo ezagutu eta aztertu behar dira. Honek suposatzen du adin txikikoak babesteko sistemak berpentsatzea, haien beharretara egokitzeko.

2022ean, 741 ume (397 mutil eta 344 neska) iritsi ziren hegoaldeko mugrara, pertsona helduekin batera; gehienak haien amak ziren emakumeekin. Baina, beraien ama ez zirela aitortu zutenak ere badaude. Horregatik gurasoa ez den heldu batekin iristen diren adingabeen, baita amaren migrazio-desplazamenduan jaiotako haurren egoera ere, berariazko gai batzuk aztertuko dira.

Uda Ikastaro hau, interes akademiko handia izateaz gain, etorkinekin, eta batez ere haur eta emakume migratzaileekin lan egiten duten abokatu, gizarte-erakunde eta administrazioko teknikarientzat ere bada.

Aurkezpenak eta elkarrizketak, nazioarteko, estatuko zein tokiko administrazio eta zerbitzu judizialetan sortzen diren eztabaida juridiko eta sozial nagusiei buruzkoak izango dira, erakunde profesionalen eta sozialen ekarpena ahaztu gabe.

Antolatzailea:
UPV
Ekitaldi-mota:
Jardunaldia
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
20
Ordutegia:
09:00-13:00 09:30-13:30
Prezioa:
25€