Begiratu irudia eta erantzun:
- Burdina eta hidrogenoa elementuak dira eta ura konposatua
- Burdina elementua da eta hidrogenoa eta ura konposatuak
- Denak konposatuak dira, atomo bat baino gehiago dituztelako
Elementu eta konposatuen arteko desberdintasuna zera da:
- elementuak molekulaz osatuta daude eta konposatuak atomoz.
- elementu baten atomoak denak berdinak dira eta konposatu batek atomo desberdinak ditu.
- elementuek ez dituzte molekulak osatzen eta konposatuek bai
Nola deitzen dira substantzia mota bakar batez osatutako sistema material homogeneoak?
- substantzia puruak
- nahasteak
- bakarrak
Substantzia puruak...
- Nahiz elementu nahiz konposatuak izan daitezke
- Beti elementuak dira
- Beti konposatuak dira
Nola deitzen dira aldaketa kimikoen bidez beste substantzia sinpleetan deskonposatu daitezkeen substantzia puruak?
- elementuak
- disoluzioak
- konposatuak
Ondokoetatik, zein da konposatu kimikoa?
- ur purua
- esnea
- burdina
Nola deitzen dira inolako metodo kimikoz beste substantziatan deskonposatu ezin diren substantzia puruak?
- sinpleak
- konposatuak
- metalak
Beste zein izenez ezagutzen dira substantzia puru sinpleak?
- konposatuak
- elementuak
- metalak
Urrea, aluminioa, oxigenoa eta merkurioa...
- konposatuak dira
- elementuak dira
- disoluzioak dira
Elementu kimikoak partikula oso txiki eta zatiezinez osatuta daude. Partikula hauek _____ dira
- atomoak
- elektroiak
- metalak
Nolakoak dira haien artean elementu baten atomoak?
- berdinak
- desberdinak
- batzutan berdinak eta besteetan desberdinak
Nola deitzen dira atomo desberdinez osatutako konposatuen partikulak?
- zelulak
- protoiak
- molekulak
Zenbait elementu kimikok ez dituzte atomo solteak baizik eta elkartu egiten dira _______ osatuz.
- loturak
- molekulak
- konposatuak