Gida hau jarraipen-programak diseinatzeko tresna bat da, agintaritza publikoek lehentasunezko basa-espezieen kontserbazio-egoeran izandako aldaketak ebaluatu eta kudeaketa-helburuak lortzeko bidean izandako aurrerapena baloratu ahal izateko. Gidaren hartzaileak hauek dira:
Agintari publikoak (udalak, foru-aldundiak eta Eusko Jaurlaritza). Gidak tresna komun bat ematen die finantzatu behar dituzten espezieen jarraipen-programen kalitatea baloratzeko (diru-laguntza edo kontratu publikoen bidez).
Biodibertsitateari buruzko lehen mailako datuen bilketan aktiboki lan egiten duten erakundeak eta pertsonak. Gida espezieen jarraipenerako programa hobeak diseinatzen laguntzeko tresna bat da, Euskadiren beharretara gehiago bideratuak.