2012ko urtealdian gazte arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea da agindu honen xedea, betiere ondorengo baldintza eta betebeharrak aintzakotzat izanik
Aurreko artikuluan xedatutako helburuari begira bideratuko diren diru-kopuruak horretarako berariaz ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira, eta 150.000 euro egingo dute. Horietatik, 110.000 euro lehenengo epean aurkezten diren eskaeratara bideratuko dira, eta 40.000 euro eskaerak aurkezteko bigarren epean aurkezten direnetara
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera, Euskadiko Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du gazte-politikaren alorrean.Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuak Gazteria Zuzendaritzari esleitu zizkion gazteriarekin lotuta dauden arloetan egitekoak gauzatzea.
Kultura Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren esparruan jarduerak suspertzeko lanetan dihardu beste zenbait erakunderekin batera.Helburu hori lortu nahian, deialdi honetan zehazten diren eremuetako batean sartzen den jarduera bat garatzea helburu duten pertsona juridiko, publiko edo pribatuei beren xedea gauzatzen laguntzeko bideak ezartzen dira agindu horren bitartez.
Aginduak bilatzen duen gazteen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko laguntza, Kultura Sailaren iritziz, gazteak gizartean integratzeko beste tresna bat da, horrela Euskadiko Autonomia Erkidegoko entitateei aukera emanez beraiek askatasunez hautatutako diseinuaren araberako gazte-mugikortasun eta –elkartrukerako jarduerak egin ditzaten, alegia, sorkuntzarako ekimena murriztu lezaketen muga estu zorrotzetatik urrun.
Hori horrela izanik, aurretiko izapidetzearen araubidearen mendean dagoen deialdi honen bitartez bi helburu lortu nahi dira batez ere: alde batetik, diru-laguntzen deialdi guztietan izan behar diren objektibotasun, partaidetza eta publizitate printzipioak bermatzeko gutxieneko oinarri legalak ezartzea eta, bestetik, Kultura Sailak diru publikoak era egokian erabiltzen direla jakin ahal izateko bideak finkatzea.
Adierazitako guztia aintzat hartuta, gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduera bat garatu nahi duten entitateak diru-laguntzez baliatu ahal izateko moduko esparru zabala diseinatu nahi dugu. Muga bakarra, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan arlo honetara zuzendutako diru-kopurua bera izango da.
Oficinas de atención al público:
Horario de atención al público:
La Administración Pública del país Vasco pone a disposición de la ciudadanía el teléfono 012.
Oficinas de atención al público:
Horario de atención al público:
Oficinas de atención al público:
Horario de atención al público:
2012ko urtealdian gazte arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea da agindu honen xedea, betiere ondorengo baldintza eta betebeharrak aintzakotzat izanik
Agindu honetako diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza duten eta datorren artikuluan zehazten diren eremuetan sustapen eta difusio jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko, publiko eta pribatuek.
Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez
Aurreko artikuluan xedatutako helburuari begira bideratuko diren diru-kopuruak horretarako berariaz ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira, eta 150.000 euro egingo dute. Horietatik, 110.000 euro lehenengo epean aurkezten diren eskaeratara bideratuko dira, eta 40.000 euro eskaerak aurkezteko bigarren epean aurkezten direnetara
Hasieran aurreikusitako 150.000 euroko diru-kopuru hori, ordea, handitu ahal izango da, lehenengo Xedapen Gehigarrian ezarritakoari jarraituz.
Diru laguntza eskabidea 2012ko urtealdian gazte taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatxeko diru-laguntzak
Emandako diru-laguntza justifikatzeko formularioa.
Eskabideak aurkezteko epeak hauek izango dira:
- 2012ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean (biak barne) hasten diren proiektuak. Aurkezteko azken eguna: 2012ko otsailaren 1a.
- 2012ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) hasten diren proiektuak. Aurkezteko azken eguna: 2012ko apirilaren 2a.
Ebazpen hori entitate interesdun guztiei jakinaraziko zaie sei hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta biharamunetik. Horrekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da emandako diru-laguntzen zerrenda, jende guztiak horren berri izan dezan.