Gazteriaren esparruan, 2012. urtean egiten diren urteko egitarauak eta jarduera zehatzak burutzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea
500.000 euros.
Kultura Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko gazteria esparruan jarduerak suspertzeko lanetan dihardu beste zenbait erakunderekin batera. Helburu hori lortu nahian, deialdi honetan ezarritako arloren bateko jarduerak burutzen dituzten pertsona juridiko publiko zein pribatuei laguntzak eskaintzeko bideak ezartzen dira agindu honen bitartez.
Era berean, agindu honekin Euskal Autonomia Erkidegoan gazteria esparrua garatzea eta indartzea lortu nahi da eta, horrenbestez, gazteak integra daitezen laguntzeko xedez banatuko ditu Kultura Sailak laguntzok bitarteko modura. Laguntza horien bitartez, Autonomia Erkidegoko erakundeei, beren kabuz egindako diseinuaren arabera, gazteentzako egitarauak burutzeko aukera emango zaie eta, aldi berean, ez zaie muga estuegirik ezarriko, arlo horretan lanean diharduten agenteen ekimen berritzaileak ez oztopatzeko.
Hori horrela izanik, aldez aurretiko izapideen araubidearen mendean dagoen deialdi honen bitartez, bi helburu lortu nahi dira batez ere: alde batetik, diru-laguntzen deialdi guztietan izan behar diren objektibotasun, lehia eta publizitate printzipioak bermatzeko oinarri legalak ezartzea eta, bestetik, Kultura Sailak diru publikoak era egokian erabiltzen direla jakin ahal izateko bideak finkatzea.
Adierazitako guztia aintzat hartuta, gazterian diharduten erakundeentzako laguntza esparrua finkatu da; hain zuzen ere, jarduera edo urteko egitarau bat, zorroztasunez, edozein ikuspuntutatik burutu nahi duten erakunde guztiak diru-laguntzez baliatu ahal izateko moduko esparru zabala. Muga bakarra, Euskal Autonomia Erkidegoak jardunaldi bakoitzerako dituen aurrekontuetan arlo honetara zuzendutako diru-kopurua bera izango da.
Oficinas de atención al público:
Horario de atención al público:
La Administración Pública del país Vasco pone a disposición de la ciudadanía el teléfono 012.
Oficinas de atención al público:
Horario de atención al público:
Oficinas de atención al público:
Horario de atención al público:
Gazteriaren esparruan, 2012. urtean egiten diren urteko egitarauak eta jarduera zehatzak burutzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea da agindu honen xedea, betiere ondorengo baldintza eta betebeharrak aintzakotzat izanik
Agindu honetan ezartzen diren diru-laguntzak jaso ditzaketenak hauexek dira: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak, irabazi asmorik gabekoak
Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
500.000 euro.
Gazteria esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2012 eskabidea
Emandako diru-laguntza justifikatzeko formularioa.
Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek eragina duen egunetik aurrera.
Ebazpenak erakunde interesdun guztiei jakinaraziko zaie hiru hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta biharamunetik. Era berean, emandako diru-laguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten