Lehendakaritza

Akordiorik gabeko Brexit-ak sortu lezakeen egoerari aurre egiteko neurriak

2016ko ekainean, erreferendum baten bidez, britainiar herriak erabaki zuen Europar Batasunetik ateratzea. EBren Tratatuak bi urteko epea ematen du EBk eta Erresuma Batuak irteera ordenatua segurtatzen duen akordio bat lortu dezaten.

2018ko azaroan, negoziatzaileek Ateratze-akordio bat adostu zuen, modu ordenatuan ateratzea ahalbidetu behar zuten funtsezko alderdiak jorratuz: herritarren eskubideak; Erresuma Batuaren eskubide eta betebehar finantzarioak, EBtik aterako den Estatu kide gisa; eta muga bat Irlandako uhartean berriz ezartzea saihesteko mekanismo bat. Ateratze-akordioa indarrean sartzen den egunean, 2020.12.31ra arte iraungo lukeen trantsizio-aldi bat hasiko litzateke.  

Herritarren alorrean, Ateratze-akordioak zenbait neurri aurreikusten ditu haien eskubideak eta zirkulaziorako eskubideak bermatzeko, besteak beste gai hauetan: bizilekua, asistentzia sanitarioa, pentsioak eta tituluen homologazioa.  

Ateratze-akordioa EBk eta Erresuma Batuak berretsi behar zuten 2019ko martxoaren 29aren aurretik, baina, ezaguna denez, barneko zirkunstantzia politikoen eraginez, azken horrek ez du oraindik ere akordioa berretsi.

Horren ondorioz, behin baino gehiagotan luzatu dute bi urteko epea.

2019ko urriaren 17an, Erresuma Batuak eta EBk erretiratzeko akordioaren testu berria adostu zuten; herritarren eskubideei buruzko atala ez da aldatu 2018ko azaroan lortutako akordioarekin alderatuta.

Erresuma Batuko Parlamentuak ezin izan duenez akordio hori 2019ko urriaren 31 baino lehen berretsi (egun horretan amaitzen zen azken luzapena), EBk erabaki du beste luzapen bat ematea 2020ko urtarrilaren 31ra arte.

Luzapen hori malgua da, eta edozein unetan eten ahal izango da, baldin eta Erresuma Batuko Parlamentuak akordioaren testua berresten badu.

Nolanahi ere, egunaren hurbiltasuna ikusita, eta akordiorik gabeko irteera gertatzeko aukera erreala dela kontuan hartuta, beharrezkoa da kontingentzia-planak ezartzea, Brexit kaotiko batek sortuko lituzkeen kalteak eta inpaktua moteltzeko.

Administrazioek, euren ardurak oinarritzat hartuta, prestatze-neurriak hartu dituzte zirkunstantzia horri aurre egiteko. Herritarrek eta operadore sozioekonomikoek, berriz, euren eskubide eta interesak zaintzeko urratsak egin behar dituzte.  

Hain zuzen ere, bai Ateratze-akordioa aplikatzen bada (“Deal”), eta bereziki irteera bortitza gertatzen bada (“No deal”), herritarrek neurri egokiak hartu beharko dituzte euren eskubideak mantendu eta erabili ahal izateko. Hala, Erresuma Batuan bizi, lan egin edo ikasi nahi duten (edo hori egiten jarraitu nahi duten) euskal herritarrek prozedura berri batetik pasatu beharko dute, nahitaez, britainiar agintaritzen aurrean. Gisa berean, Euskadin bizi, lan egin edo ikasi nahi duten britainiar herritarrek tramite jakin batzuk bete beharko dituzte.  

Jarraian, informazio gehiago eskaintzen da hartutako kontingentzia-neurriei buruz eta akordiorik gabeko irteerak sortuko lituzkeen ondorioei buruz, honako alor hauetan:  

  • Bizileku-eskubideak

    Bizileku-eskubideak

  • Gizarte-segurantza

    Gizarte-segurantza

  • Asistentzia Sanitarioa, sendagaiak eta produktu sanitarioak

    Asistentzia Sanitarioa, sendagaiak eta produktu sanitarioak

  • Merkataritza eta aduanak

    Merkataritza eta aduanak

  • Arrantza

    Arrantza

  • Garraioa

    Garraioa

  • Hezkuntza

    Hezkuntza

Azken aldaketako data: