Lehendakaritza

Hezkuntza

Erasmus

Erresuma Batua EBtik ateratze-akordiorik gabe ateratzen bada, ikasleen eta irakasleen oraingo mugikortasunak ez lirateke etengo; beraz, Brexitak ez luke eraginik izango zure mugikortasunean.

EBren neurriak

Erasmus+ Kontingentzia-erregelamendu bat onartu da, beraren bidez bermatzeko Erresuma Batura zuzendutako edo Erresuma Batutik kanpora zuzendutako mugikortasun guztiek euren mugikortasun-epea mantenduko dutela, ateratze-egunean indarrean badaude, eta aurreikusita zegoen bezala bukatu ahal izango direla.

EBren eta Erresmua Batuaren arteko negoziazioen emaitza zeinahi delarik ere, espero da Brexitak aldaketak ekartzea Erasmus+ programara, baina oraindik ere ez da ezagutzen azken negoziazioen emaitza.

Ateratze-akordioa sinatzen bada, Erresuma Batuak jarraituko luke Erasmus+ programan parte hartzen programa horren amaierarako aurreikusita dagoen egunera arte (2020ko abenduaren 31).

Eusko Jaurlaritzaren neurriak

2019-2020 ikasturteari dagozkion Erasmus mugikortasunak bermatuko dira (edozein deialditakoak).

Galdera eta Unibertsitatera sartzea (leiho berri batean irekitzen da).

Unibertsitatera sartzea

Akordiorik gabeko Brexita gertatuz gero, britainiar unibertsitate batera sartzeko baldintzak britainiar araudiak une horretatik aurrera ezartzen dituenak izango dira.

Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzen den unean britainiar unibertsitate-sistemaren barruan jadanik dauden espainiar ikasleek euren matrikula-eskubideak mantenduko dituzte.

EBtik datozen ikasleei aplikatuko zaizkien tasak ikasle nazionalei (Home students) aplikatzen zaizkien tasa berdinak izango dira 2020-2021 ikasturtera arte. Horren ostean, irizpide hori aldatu ahal izango da, britainiar agintaritzek hala erabakitzen badute, eta, edozein kasutan, unibertsitate bakoitzaren araudiaren arabera aplikatuko dira.

Espainiar Gobernuaren neurriak

Aurreikusten da Erresuma Batuko edo Gibraltargo hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleek espainiar Unibertsitatera sartzeko prozedurak erabiltzen jarraitu ahal izango dutela 2019-2020 eta 2020-2012 ikasturtetan, hots, ateratze-egunaren aurretik aplikatzen zitzaizkien prozedurak.

Era horretan, euren eskola-hezkuntzaren azken etapa hasi zuten ikasle horiek babesten dira, hau da, euren ikasketen amaieran Espainiar Unibertsitate batera arazo eta traba administratiborik gabe sartu ahal izango zirela sinesten zuten ikasle horiek.

Ondorengo ikasturteetarako, akordiorik gabeko Brexita gertatuz gero, ikasleak sartu ahal izango dira Espainiar Unibertsitatera nazioarteko akordiorik sinatu ez duten hirugarren Estatuetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleentzat aurreikusita dauden baldintza berdinetan. 

Tituluen homologazioa 

EBtik atera ondoren, Erresuma Batuak jarraituko du Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Espazioaren partaidea izaten. Horrek esan nahi du Erresuma Batuko unibertsitate-titulu ofizialek Espainiakoen kalitate-estandar berdinak izango dituztela.

2020ko abenduaren 31ra arte, EBko Estatu kide guztiei aplikatzen zaizkien sistema berdina aplikatuko da unibertsitate-tituluen homologaziorako. Hortik aurrera, EBko kide ez diren Hirugarren Estatuei aplikatzen zaien prozedura berdina jarraitu beharko da, baina, edozein kasutan, homologazioa posible izango da.

Brexitaren ostean, Espainiar tituluen homologazioa britainiar araudiak ezartzen duenaren arabera egingo da Erresuma Batuan.

Azken aldaketako data: