Lehendakaritza

Gizarte-segurantza

EBko legediak gizarte-segurantzako sistemen koordinazioari buruzko arau erkideak ezartzen ditu, beste Estatu kide batean finkatzeko funtsezko eskubidea erabili duten EBko herritarrek gizarte-segurantzaren alorrean dituzten eskubideak babesteko.

Araudi horretan, Zuzenbide estataletik gai hauei buruz eratortzen diren eskubideak sartzen dira: gaixotasun, amatasun eta aitatasun prestazioak, erretiro-pentsioak, ezintasuna, langabezia familia-prestazioak, laneko istripuak eta laneko gaixotasunak.

Koordinazioaren oinarrian dauden printzipioak honako hauek dira: bakartasuna (herritarrak Estatu kide bakar baten legediaren babespean daude) eta tratu-berdintasuna. Printzipio horiek bermatzen dute, halaber, beste Estatu batzuetan aurretik izandako aseguru-aldiak, lanaldiak edo egonaldiak kontuan hartzen direla agintaritzek determinatzen dutenean pertsona batek baduela prestazio bat jasotzeko eskubidea (agregazioa); eta bermatzen dute, halaber, herritarrek dirutan jaso ditzaketela prestazioak, printzipioz (esportagarritasuna).

Ateratze-akordioa berresten ez bada, araudi hori eta printzipio horiek ez zaizkio aurrerantzean gehiago aplikatuko Erresuma Batuari.

Akordiorik gabeko irteerarik gertatuz gero, gai hori bideratuko da EBk eta espainiar Gobernuak horren inguruan hartzen dituzten kontingentzia-neurrien arabera, ondorengo dokumentuan adierazten den bezala (PDF, 83 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: