Lehendakaritza

Garraioa

Brexitak eragin nabaria izango du bidaiarien eta merkantzien garraioan.

Aireko garraioaren alorrean, Erresuma Batua akordiorik gabe ateratzen bada aurreikusitako egunean, eta operadoreak ez badira ados jarri aukeran dauden eta beharrezkoak diren alternatiben inguruan, horrek bat-batean etengo luke Erresuma Batuaren eta EBren arteko aire-trafikoa, trafiko-eskubiderik egongo ez litzatekeelako edo ustiapen-baimena edo hegazkinen segurtasun-ziurtagiriak baliogabeak izango liratekeelako.

Errepideko garraioari dagokionez, berriz, akordiorik gabeko irteera gertatuz gero, Erresuma Batuko garraiolariek merkatura iristeko izango lituzketen eskubide bakarrak Garraio Ministroen Europako Konferentziaren (GMEK) esparruan eskainitakoak izango lirateke, eta horrek askoz ere trafiko gutxiago ahalbidetuko luke orain Batasunaren eta Erresuma Batuaren artean dagoena baino. EBren oraingo legediak ez du inolako mekanismorik jasotzen Erkidegoaren lizentziak zabaltzeko –lizentzia horiek sarbide-eskubide zabalagoak eskaintzen dizkiete garraiolariei EBren barnean-.

Akordiorik gabeko irteerarik gertatuz gero, alderdi hori bideratuko da EBk eta espainiar Gobernuak horren inguruan hartzen dituzten kontingentzia-neurrien arabera, ondorengo dokumentuan adierazten den bezala (PDF, 82 KB) (leiho berri batean irekitzen da).

Azken aldaketako data: