Lehendakaritza

Bizileku-eskubidea

Euskal herritarrak eta haien senideak Erresuma Batuan

Brexitaren egunetik aurrera, Erresuma Batuan bizi, lan egin edo ikasi nahi duten (edo hori egiten jarraitu nahi duten) EBko herritar guztiek eta haien senideek britainiar Barne Ministerioaren ("Home Office") prozedura berri batetik pasatu beharko dute nahitaez, hots, ‘EU Settlement Scheme’ (EUSS) izeneko prozeduratik (leiho berri batean irekitzen da).

‘EU Settlement Scheme’ (EUSS) oinarritzat hartuta, bi estatus emango dira:

  • ‘Settled status’ edo bizileku-baimen mugagabea Erresuma Batuan 5 urtez baino gehiago etenik gabe bizitzen egon diren EBko herritarrentzat eta haien senideentzat.
  • ‘Pre-settled status’ edo bizileku-baimen mugatua, Erresuma Batuan 5 urte baino gutxiago daramatzaten EBko herritarrentzat.

Estatus horiek eskatzeko epea aldatu egingo da ateratze-akordiorik dagoen edo ez dagoen kontuan hartuta: 

  • Akordiorik –‘deal’- egonez gero. EBko herritarrak EUSSaren arabera erregistratu ahal izango dira 2021eko ekainaren 30era arte. Horretarako, herritarrak 2020ko abenduaren 31 baino lehen bizi behar izan du Erresuma Batuan.
  • Akordiorik ez badago -‘no deal’-: EBko herritarrek eskaria egin ahal izango dute 2020ko abenduaren 31ra arte, baina horretarako Erresuma Batuan bizi behar izan dute Brexitaren egunaren aurretik.

Eskari horri ez zaio inolako tasarik aplikatuko.

‘EU Settlement Scheme’ prozedura berriaren betekizunak betetzea nahitaezkoa izango da Erresuma Batuan bizi ahal izateko, bai Ateratze-akordioarekin eta bai akordiorik gabe. Hala eta guztiz ere, Ateratze-akordioa onartzen bada, horrek berme gehiago eskainiko ditu EBko herritarren eskubideetarako. 

Espainiaren Londresko Enbaxadak Brexit Leihatila Bakarra deritzan zerbitzu espezifiko bat sortu du Erresuma Batuan bizi diren herritarrei informazio gehiago eskaintzeko, kontsulta partikularrei erantzuteko, eta Brexitaren osteko erregistro-tramiteetan laguntza pertsonalizatua emateko. Kontakturako datuak honako hauek dira: emb.londres.brexit@maec.es y cog.edimburgo.bre@maec.es +44 (0) 207 235 5555; +44 (0) 755 100 8144; +44 (0) 744 320 6654-.

Halaber, Espainiaren Londresko Enbaxadak prestatu duen dokumentua kontsultatzera gonbidatzen da (leiho berri batean irekitzen da).

Gainera, informazioa aurkitu dezakezu britainiar Gobernuaren webgunean. (leiho berri batean irekitzen da)

Britainiar herritarrak eta haien senideak Euskadin

Gisa berean, Euskadin bizi, lan egin edo ikasi nahi duten (edo hori egiten jarraitu nahi duten) britainiar herritar guztiek eta haien senideek horri dagozkion tramiteak egin beharko dituzte atzerritartasunaren alorrean eskumena duten espainiar agintaritzen aurrean. 

  • Akordiorik –‘deal’- egonez gero. Berton bizitzeko, lan egiteko, ikasteko eta Gizarte Segurantzarako eskubideak mantenduko dira. Trantsizio-aldia amaitu aurretik eskuratutako erregistro-ziurtagiriak – ziurtagiri berdea – eta EBko herritarren senideen txartelak baliozkoak izango dira Espainian legalki bizi direla geroago akreditatzeko. Hala eta guztiz ere, trantsizio-aldian Atzerritarren Nortasun Txartela (ANT edo TIE) eskatu ahal izango da. Bertan adierazten da, espresuki, pertsona hori Ateratze-akordioaren onuraduna dela. Indarrean dagoen erregistro-ziurtagiri bat izatea Espainian bizi den herritar gisa dituen eskubideen bermea izango da.
  • Akordiorik ez badago -‘no deal’-: beren izaera hirugarren herrialdeko nazionalena izango bada ere, espainiar Gobernuak 21 hilabeteko epe bat aurreikusi du, Erresuma Batua akordiorik gabe ateratzen den egunetik kontatuta, ateratze-egunaren aurretik Espainian bizi diren Erresuma Batuko nazionalek eta haien senideek dokumentazio berria eskuratu dezaten (ANT edo TIE, bai aldi baterako egonaldirako eta bai iraupen luzeko egonaldirako). 21 hilabete horietan, haien egonaldiak (bizileku-baimena) legala izaten jarraituko du.       Erregistro-ziurtagiriak – ziurtagiri berdea – eta EBko herritarren senideen txartelak baliozkoak izango dira herritar horiek Espainian legalki bizi direla egiaztatzeko, Erresuma Batua EBtik akordiorik gabe ateratzen denetik 21 hilabete igaro arte eta ANT/TIE-a eskuratu arte. 

Euskadin bizi diren britainiar herritarrak Erresuma Batuaren Enbaxadan informatu daitezke (leiho berri batean irekitzen da), edo britainiar Gobernuaren webgunearen bitartez. (leiho berri batean irekitzen da)

Halaber, Barne Ministerioaren webgunean ere informazioa aurkitu daiteke. (leiho berri batean irekitzen da)

Dokumentu honetan laburbiltzen dira EBk eta administrazioek hartutako kontingentzia-neurriak.

Azken aldaketako data: