Lehendakaritza

Asistentzia Sanitarioa, sendagaiak eta produktu sanitarioak

Ateratze-akordioaren arabera, euren asistentzia sanitarioa britainiar erakunde sanitarioen (NHS) kontura jasotzeko eskubidea duten pertsonek 2020ko abenduaren 31ra arte dute bermatuta euskal sistema sanitario publikorako sarbidea, Erresuma Batua Europar Batasunetik irten ostean. Eskaintzen dituen bermeak ahalik eta zabalenak dira; hau da, Erresuma Batuko herritarrek jarraitu dezakete asistentzia sanitarioa jasotzen EBko Estatu guztietan, EBko herritarrak izaten jarraituko balute bezala, eta alderantziz.

Akordioa berretsiko ez balitz sortuko litzatekeen egoerari aurre egiteko, espainiar Gobernuak 5/2019 Errege Lege-dekretua onartu du. Testu horretan ezartzen da, beste gauza batzuen artean, Erresuma Batuko nazionalei asistentzia sanitarioa ematen jarraituko duela, Erresuma Batua Europar Batasunetik atera aurretik ezarritako termino eta baldintza berdinetan, betiere Erresuma Batuak berdin jokatzeko konpromisoa hartzen badu.

Asistentzia sanitarioaz gain, sendagai eta produktu sanitarioei dagokienez, akordiorik gabeko irteera gertatuz gero gai hori bideratuko da EBk eta espainiar Gobernuak horren inguruan hartzen dituzten kontingentzia-neurrien arabera, ondorengo dokumentuan (PDF, 131 KB) (leiho berri batean irekitzen da) adierazten den bezala.

Azken aldaketako data: