Lehendakaritza

Arrantza

Brexitak eragina izango du bai flota britainiar merkatura sartzeko baldintzetan eta bai kuoten asignazioan.

Arrantza-sektorearentzat, azken helburua izango da Erresuma Batuarekin orain dagoen harremanari eustea, ahal den neurrian, hau da, “statu quoa” mantentzea.

Akordiorik lortzen ez bada, EBko flotak Erresuma Batuko ur-eremutik atera beharko luke, eta britainiar flotak, berriz, EBko ur-eremutik. Erresuma Batuko ur-eremura sartzeari dagokionez, akordiorik ez badago ezin izango da Erresuma Batuaren jurisdikziopean dauden uretan arrantzatzen jarraitu 2019ko urriaren 31tik aurrera.

Akordiorik gabeko irteerarik gertatuz gero, alderdi hori bideratuko da EBk horren inguruan hartzen dituen kontingentzia-neurrien arabera, ondorengo dokumentuan adierazten den bezala (PDF, 79 KB) (leiho berri batean irekitzen da).

Azken aldaketako data: