Puntuazioa argitzen: galdera- eta harridura-markak
egilea: Ziortza Polin Lopez,
Galdera- eta harridura-markak galde- eta harridurazko-perpausetan galdera eta harridura adierazteko erabiltzen diren zeinuak dira. Hedaduraz, halaber, aginduetan, kexuetan eta oihuetan ere bai.
Hala ere, bi marka hauek —galdera-marka (?) eta harridura-marka (!)— askotan izaten dira zalantza iturri: Non jarri behar dira? Letra larriz hasi behar al da markaren ondoren? Beste puntuazio-markekin batera erabil daitezke?
Post honetan, galdera‑ eta harridura‑marken erabilerari lotutako zalantza ohikoenak argituko ditugu, modu erraz eta praktikoan.
Galdera-marka (?) eta harridura-marka (!) (PDF, 182 KB)
Informazio gehiago:
Euskaltzaindiaren 202.araua: EBO (V). Ortografia-markak













